Hemengoa, euskaraz, berritzailea
Konfinamendu egun hauetan, Hik Hasi aldizkariak Joxe Mari Auzmendiri buruz egin duen aldizkari ia monografikoa irentsi dut. Omenaldi zeharo interesgarria egin dutela iruditzen zait eta hori irakurtzera animatzen zaituztet (bi ogerleko gomendioa, beste behin). Erreportaje horretan bada azpititulu bat azpimarratu nuela irakurri orduko: Hemengoa, euskaraz eta berritzailea. Iruditzen zait hiru berba horiek ondo baino hobeto islatzen dutela gure hiztun komunitatearen oraina eta geroa: Hemengoa,...
Read MorePareen artean #etxealdia
Komunitatea egiten ari gara azken egunotan, komunitatea pareen artean. Eta ez, ez nabil han eta hemen sortu diren elkartasun sareei buruz, ez, baina horiek ere baditut gogoan (biba zuek!). Ez, euskarazko edukien sorkuntzari buruz ari naiz. Badirudi, gainera, Gorka Juliok dioen bezala, jabetza intelektualari arrakala indartsu batzuk sortzen ari zaizkiola han eta hemen: askatu dituzte (egun hauetarako bada ere) bideo, kanta eta abarrak, liburu, ikerketa eta enparauak, … Baina, nik batez ere...
Read MoreEbaluatzen
Azken aldion, tesian murgil eta murgil ibili ostean, artikulu gutxik eragin didate zer pentsatua. Txillardegi sarietan irabazle izan den Miguel Galiciaren “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” irakurri dudan arte. Buruko hariak eta buruan txertatutako iltzeak ere mugitu dizkit, zeharo iradokitzailea iruditu zait eta zeharo baliagarria nire eguneroko lanean hobetzeko. Izan ere, artikuluan Miguelek orain arte euskara planetan erabilitako ebaluazio irizpideak...
Read MoreEtxealdian euskarazko edukiak gehitu
Egun aproposak dira hauek, antza, kontsumitzeko ez ezik, sortzeko ere. Hortaz, hemen gomendio sorta bat euskarazko edukiak gehitzeko egun hauetan. Gehiago baldin badituzu, esan eta gehituko ditut. Eskerrik asko! 1. Wikipedia: artikulu asko sortu daitezke wikipedian. Horretarako, baina, komeni da wikipediak berak emandako gomendioei jarraitzeko. Adibidez, hauek hezkuntzari lotuak. Horri lotuta, orain badago astia gure argazki zaharrak berrikusi eta horiek lizentzia librearekin igotzeko...
Read MoreEtxealdian hizkuntza ohiturak aldatu
Egoera berezi-berezia bizi dugu eta egoera honetan etxekoen arteko harremanak derrigorrez eta ezinbestean biderkatzen ari dira. Baina egoera bitxia denez, berria denez, gauza batzuk aldatzeko parada ere ekar dezake horrek. Horien artean, hizkuntza ohiturak. Nik pista txiki batzuk baino ez ditut emango, ea funtzionatzen duen. Bat: berba egin gaiari buruz. Orain astia dugu gauzak beste patxadaz, beste erritmoz hartzeko. Atera gaia eta egizue berba gaiari buruz. Zer ohitura duzuen aipatu eta zein...
Read MoreEtxealdian soziolinguistika
Atzo euskaraz kontsumitzeko hainbat eta hainbat aukera eraman nituen blogera. Gaur, baina, blogaren gaira apur bat hurbilduz, soziolinguistikaren inguruan dauden on line aukera batzuk jarri nahi ditut denen eskura. Ea ba! Bat aldizkaria Online daude Bat aldizkari ia guztiak (azken lau aleak kenduta). Ikerketak, iritziak eta abar. Soziolinguistikan sakontzeko ezinbestekoa. Horri lotuta, Soziolinguistika Klusterrak ere hainbat ikerketa egin ditu eta horiek online daude. Hizneteko ikerketak Hiznet...
Read MoreEtxealdian euskaraz kontsumitu
Etxealdia dugu Hego Euskal Herrian. Etxean denbora mordoa pasatu beharko dugu eta, bitarte horretan, euskaraz kontsumitzeko hari bat egin nuen aurrekoan. Itzelezko arrakasta izan zuen eta, hori dela eta, gaur, osatua eta ordenatua ekarri nahi izan dut blogera. Ikusi Mintzalasaiko lagunek nik baino hobeto jaso dituzte ikus-entzunezko edukiak, hala ere. Segi haiengana, fite! Argiaren dokumentalen kanalean Netflix eta multinazionaletatik urrun, hainbat aukera daude. Lander Arbelaitzek 30...
Read MoreHabemus master
2020ko irailetik hasita, bi urteko masterra prestatu du EHUk soziolinguistikari buruz. Hiznet-ek ere jarraituko du eta, hortaz, bi master izango ditu EHUk zelanbait soziolinguistikari buruz. Sare sozialetan aipatu nuen bezala, bazen garaia. Master hori Eibarren egingo da eta erdi presentziala izango da. Lau bloke nagusi izango ditu: Euskararen kudeaketa eta hizkuntza-praktikak erakunde publikoetan Euskararen hizkuntza-praktikak eremu ez-formalean Hizkuntza kudeaketa eta hizkuntza-praktikak...
Read MoreGorreri bisuala
Ez da ohikoa izaten gurean hizkuntzari lotutako arte instalazioak egotea. Horregatik, irakurri nuenean Zaloa Ipiñak Gorreri bisuala izeneko erakusketa zuela Bilboko Euskal Museoan joatea erabaki nuen (PD: eguenetan sarrera librea da!). Apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai. Berrian ere egin dute kritika. Hauxe da erakusketaren harira Zaloa Ipiñak dioena: Hizkuntza bakoitzaren egungo egoera bere bizitzan pairatu duen guztiaren isla da. Tamalez, ezin da gure hizkuntzaren historia eta egoera...
Read More
Iruzkin berriak