Aipatzen hasita …
“Euskal ikuspegia ez da kontzeptu edo kategoria estatiko bat, ezta gutxiago ere; euskal ikuspegiaren izaera dinamikoak -non kanpo eragin ororekiko hartu-emanak etengabeak (izan eta izango) diren- iraunarazi du. Lanabes filosofiko, estetiko edo poetiko desberdinak baliatuz bide berriak zabaltzen direnei esker, euskal ikuspegi aldakor horrek denboraren igarobidean aurrera segitzen du”. Hasier Arraiz “Ez dugu Neguko Jauregia okupatuko. Ez goaz Bastilla okupatzera. Ez bilatu epikarik. Zeruak...
Read MorePlaza hutsean
Plaza hutsak izan gura du hamaika borroken topaleku, ezkerreko independentismoak akuilatuta. Borroka horien artean, noski, euskararen aldeko borroka ere badago. Eta, hori dela eta, euskalgintzari lotutako txostena egin dute (eta ez, ez dago txosteneraz idatzia, ez!). Gogoeta interesgarria iruditu zait eta puntu askotan bat egiten dut irakurketarekin. Iruditzen zait ariketa zintzoa egin duela ezker abertzaleak dokumentu honetan. Azpimarra batzuk egin dizkiot dokumentuari: Aitortza zor zaio...
Read MoreKoronategia
Etxealdian gaude eta azken egun eta asteetan dinamikak sortzen ari dira han eta hemen, euskara ikasteko, euskara praktikatzeko eta hizkuntza ohiturak euskarara aldatzeko. Batzuk aipatu gurako nituzke (eta ziur naiz ezagutzen ez ditudan asko egongo direla han eta hemen). Euskaltegi eta berbalagun taldeak martxan izan dira egun hauetan, egun batetik bestera presentzial izatetik online izatera pasatu dira. Meritu handiko aldaketa, ea horrek ere aurrera egiten duen (adibidez, Bilboko Gabriel Aresti...
Read MoreIdentitategintza
Aurrekoan aipatu nuen esku-liburuan identitateari buruzko diagnostikoa egiteko galdetegia proposatzen zuten. Zeharo bitxia (seguruenik nire ikuspuntu zuri eta europarrak zerikusia izango du horretan) iruditu zait eta zuekin konpartitu gura nuen galdetegia bera. Jarraian datoz horren inguruan egiten diren galderak. Guztiak 1etik 5era puntuatuz gero, identitateari buruzko diagnostikoa izango ei duzue: Gure komunitateko kideek erabiltzen dituzte berbak edo esamoldeak honen tankerako gauzetarako:...
Read MoreEsku-liburu bat gure etorkizuna planifikatzeko (edo)
Orain gutxi aurkitu nuen esku-liburu bat interneten. Izenburu zeharo erakargarria zeukan (“Gure hizkuntzaren etorkizuna planifikatzeko esku-liburua”) eta deskargatu nuen. Eta egun hauetan irakurri dut eta lagun batzuei gomendatu. Esku-liburua ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta turkieraz dago (eranskinak bakarrik ingelesez). SIL erakundeak argitaratu du (ez sakondu larregi erakunde horren historian badaezpada) eta nik gaztelaniazko bertsioa irakurri dut. Eta oso interesgarria eta...
Read MoreBurujabetzak berreskuratu
Gaur ei da aberri eguna (ez dut asko maite nik egun hau, baina tira). Askoz maiteago dut burujabetza kontzeptua. Eta egun hau beste edozein bezain aproposa da burujabetza horiek berreskuratzeko lanean hasteko. Hortaz, konfinamenduan gaudela aprobetxatuta, eta Biziren ekimenean inspiratuta (gure bizitzaren jabetza berriz berreskuratzea esaten dute Bizikoek eta ni bat nator), tori 40 proposamen burujabetzak eskuratzen jarraitzeko, euskaraz eta euskaratik. Horra hor: Goiener. Energia kooperatiba...
Read MoreGazte identitatea eraiki
Iruditzen zait larregi egiten dugula berba gauza batzuen inguruan eta gutxiegi beste batzuen inguruan. Larregi egiten dugu berba gazteei buruz, esaterako; eta, zehatzago esanda, gazte batzuek zergatik ez duten euskaraz egiten larregi aipatzen dugu. Eta, kontrara, oso gutxi aipatzen dugu gazte batzuek zergatik egiten duten berba euskaraz. Eta, horren harira, Miren Artetxek egin berri duen tesia oso interesgarria iruditzen zait (ez dut irakurri osorik, Berrian egin dioten elkarrizketatik tiraka...
Read MoreMudak Euskarabenturan
Birritan egin da Euskarabentura eta birritan hartu dut parte soziolinguistikari buruzko azalpenak ematen, Jone Goirigolzarrirekin batera. Eta birritan hauteman dut han batutakoen indarra, kemena eta eraldatzeko grina. Baina hori hauteman arren, horrek gerora zer ekarri duen jakitea falta zen. Eta orain hori ere badugu. Izaro Arrutik egin du ikerketa horri buruz. Hizkuntza mudei buruzko ikerketa kualitatiboa egin du (ikerketa osoa hemen eta laburpena hemen). Ez dut ikerketa osoa aipatuko...
Read More«Egoera honek hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ireki dezake»
Garan egin dit elkarrizketa Iker Bizkarrek. Hona hemen elkarrizketaren lotura eta elkarrizketa jarraian. Soziolinguistikan aditua da Txerra Rodriguez (Bilbo, 1977), eta «Argia»-n duen blogean hizkuntzaz, gizarteaz eta bien arteko harremanaz aritzen da. Txoko horretatik bota du, hain zuzen, egun hauetarako proposamena: hizkuntza ohiturak aldatzea. Ez dira egun errazak aurrean ditugunak. Iragandakoak ere ez dira izan, baina derrigorrezko berrogeialdi honek bere martxa jarraitu ahala...
Read MoreEsposizio denbora
Jurgen Meiseli elkarrizketa zoragarria egin dio Miel Anjel Elustondok Argian. Oso interesgarriak dira haurren hizkuntzen jabekuntzari buruz esaten dituenak. Oso. Eta aipatzen du kontzeptu bat, nire ustez oso iradokitzailea: esposizio denbora. Hau da, hizkuntza batean zenbateko esposizioa duen pertsona batek. Eta horrek ekarri dit gogora egunerokoan behin baino gehiagotan erantzun behar izan dudan galdera bat: zenbat denbora behar du heldu batek euskara ikasteko? Hori galdetu eta erantzuna...
Read More
Iruzkin berriak