Gela bat norberarena
Virginia Woolf-ek esan zuen emakume batek sortu ahal izateko dirua eta gela bat behar zuela (guztiz gomendagarria, jakina, Consonnik euskaraz argitaratu zuen liburu hau). Euskaldunok ere beharko genuke gela bat norberaren sormena elikatzeko? Espazio fisikoei dagokienez, euskalgintzak Kafe Antzokiak sortu ditu han eta hemen (Bilbo izan zen lehena, gero etorri dira Durango, Elgeta, Ondarroa, Donostia, Derio eta, gutxi barru, Gasteiz). Baina espazio horiek propioak dira? Bai? Hein batean, bai....
Read MorePatologiak
Orain dela gutxi irakurri dut Ainize Madariagaren Komunitatea hats-bahiturik liburua. Bertan, hizkuntza patologia zuen pertsona baten ibilbidea berregin zuen egileak (zeharo interesgarria Kanaldudek grabatutako bideo hau). Bateratsu irakurri nuen Argia aldizkarian Marie Pourquieri egindako elkarrizketa antzeko gai baten inguruan … Eta akordura etorri zait orain dela urte batzuk nigana heldu zen kasu bat: ume baten kasua. Kontua da umeak berba egiteko zailtasunak zituela eta, orduan, gurasoek...
Read MoreIndigenak
Etxealdian egon garen bitartean milaka hitzaldi eta abar egon dira hor nonbait. Haietako bat izan da Francesc Bailón-ek eman duena Groenlandiari buruz. Francesc-ek beste mila gauzen artean (bi ordu eta erdi egon zen berbetan) honako hau aipatu zuen: Kalaallit Nunaat-en (Groenlandia bertako izenez) munduko lehen gobernu indigena dagoela. Berak indigena esan zuen. Beste leku batzuetan jatorrizko herri berba erabiltzen dute. Ez naiz sartuko bi termino horien arteko aldeetan. Ez du merezi. Baina...
Read MoreNGk 30 urte
Gazte-gaztea nintzen, oraindik institutua hasi barik. Ordurako, entzuten genuen auzoan hip hop musika, Run DMC, LL Cool J, Beastie Boys eta, batez ere, Public Enemy. Entzuten genuen ere musika elektronikoa (acid house deitzen genien orduan), eta abar. Eta bat-batean, euskaraz gauza bertsua egiten zuen talde bat deskubritu nuen gelako lagun bati esker, errepikatzailea zen lagun bati esker: NG, aizkora bi, portada gorri bat eta ume bat tankeen aurrean skate baten gainean. Eta buruz ikasi nituen...
Read MoreFaroak
Sasoi latzak datoz, baita euskararen aldeko mugimendu sozialarentzat ere. Baina argi izan behar dugu gaur-gaurkoz badirela gure bidea argitu dezaketen faro batzuk. Yayo Herrerok nik baino hobeto azaltzen du, jakina: “Esperientzia komunitarioetan, ekonomia sozial eta solidarioan, emakumeengan, jatorrizko herrietan, agroekologian pilatutako jakintzak, azken finean, sistemaren ertzetan sortutako jakintza konplexuak dira gaur eta hemen egin behar ditugun eraldaketa sozialak argitzen dituzten...
Read More
Iruzkin berriak