Narrazioak
Orain ez asko, bati irakurri nion (ez naiz gogoratzen non ezta nori) narratzaile hobeak izatea dagokigula. Eta, jakina, bat nator. Fikzioek eta ipuinek, narrazioek, itzelezko indarra dute. Askotan ondo kontatutako istorio batek errealitatearen gainean argi gehiago egiten du teorizazio burutsu eta konplexuek baino. Ipuinak benetako egiak barneratzen laguntzen duten gezurrak dira. Narratzaile hobeak izateko bide horretan, oinarrian istorio onak daude. Gure istorioak, gure betaurrekoekin...
Read MoreAipatzen hasita
“Bertso eskolak euskara blindatzeko aukera ematen du. Izan ere, ez da gazte hauek ez dutela euskal identitaterik: nazio identitatea daukate, ideologikoki oso kokatuta daude Euskal Herriko egoera soziolinguistikoan, Euskara Eguna ospatzen dute urtero eta 3 urte dituztenetik ari dira lauburuak margotzen. Kontua da gazte bezala mundura azaldu nahi dutenean, beste gazteen egiteko moduekin eta balioekin identifikatzeko beharra dutela, eta inguru batekin zeinak utziko dien modu interesgarrian...
Read MoreAsanbleak agintzen duenean …
Martitzenean ezustean zendu zen Alvaro Aguilar, Tosepan kooperatibetako aholkulari nagusia. Harekin bizitako momentuak betirako eramango ditut barnean. Berari behin esan nion bezala, pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Eta pasioa bazuen, jakintza eta egonarria beste. Tosepan, izan ere, bada bideragarritasuna eta bizigarritasuna uztartzeko ahalegina. Ahalegin lokaztua, noski, benetako ahaleginak diren bezalakoa. Praktika sustengarriak dakartza Tosepanek hainbat alorretan:...
Read MoreBerben indarra
Originala Berria egunkarian argitaratu nuen abuztuan, zutabe moduan, eta hauxe da original horren bariazioa. Txikia nintzenean, liluratu egiten ninduten aho korapiloek (Tres tristes tigres edo Akerrak adarrak okerrak ditu), berba jokoek, amamak asmatzen zituen berbek (Torre Infiel eta embrazar nire ustez enmarkatzeko modukoak dira), irakurtzen nituen komiki eta ipuinek (Gabai edo Elixabete lehoi domatzailea, esate baterako). Gaztetxoa nintzenean, berriz, zoratu egiten ninduten poesiak (Sarrik...
Read MoreHiztunak erosi
Maria Caiñaren artikulua, neuk euskaratua (originala Nós egunkarian argitaratua, 2020ko uztailaren 30ean). Hizkuntzek, ondare edo tresna diren zehatz jakitea zaila bada (modan dagoen kanpaina politiko-publizitarioaren folklorismoaren graduaren baitan), ez dute zerikusi handirik diruarekin. Edo hori iruditu ahal zaio, inozoki, ulertzen duenari lehen mailako gauzek ez dutela zertan moneta truke izan. Arnasketa edo digestioarekin gertatu bezala, hizketa jazotzen da, bera bakarrik irteten da...
Read More
Iruzkin berriak