Entzun Gaztealdia
Euskaraldia hasi da, 150.000 pertsona ari gara parte hartzen, gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin. Errigorak 300.000 eurotik gora ekarriko die Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzei, EAJk ezetz esan dio euskara ikastea doako bihurtzeari, supremazistak oilartuta beste behin, Nafarroan enegarren erasoa euskaldunei, eta abar. Horiek guztiak izan dira pasa den asteko albisteak euskarari dagokionez. Hala ere, izan da beste albistea nahikoa oharkabean pasatu dena nire ustez horretan guztian:...
Read More30 urte mihigintzan #txiotesia5
1⃣ Zer lortu dute euskara elkarteek urte hauetan? eta zehatzago zer lortu euskararen biziberritzeari dagokionez? Betaurreko aktibistak jantzita, tesi hau egin dut: 30 urte mihigintzan, euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina (1987-2017) #txiotesia5 pic.twitter.com/43TmvZzxOZ — Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020 2⃣ Lehen pertsonan idatzita dago, baina ahotsen polifonian oinarritua. 26 elkarteetako kideak elkarrizketatu ditut eta 16 adituk bere...
Read MoreNormala / normatiboa
Normalizazioa berba totema izan da euskalgintzetan urteetan zehar. Azken urteotan, berba horren eratorri batzuei itzelezko kritikak egin dizkie queer mugimenduak eta praktikak. Normala, normatiboa, patroi normatiboak eta normalizazioa bera izan dute jopuntuan. Gurean ere berba horrek urteekin espazioak galdu ditu eta gaur egun ohikoagoa da biziberritzea, normalizazioa baino. Normalizazio berba nagusi izan da gurean orain gutxira arte eta kontzeptua eta berba bera katalan herrietatik etorri...
Read MoreIrauntza (edo etengabeko iraultza)
Alda dezagun gidoia. Praktika eta identitatea lotuta daude, praktikak identitatea gure gorputzean ainguratzen baitu. Abangoardia eta tradizioa uztartu zituzten gure aurrekoek (Zumetak esate baterako) eta horretan ari gara gu ere: balio garaikideak gure komunitate-senarekin bateratzeko ahaleginetan. Pusketetatik osotasun berriak eraikitzen jarraitu beharko dugu, behetik eta elkarlanetik. Kode berriak nahasten eta sortzen, forma hibridoak esploratzen, eguneroko lanak eta arnas luzeko ametsak...
Read More1200 … eta etorriko direnak!
14 urte dira blog hau idazten hasi nintzela. 14! Eta hauxe da 1200. artikulua. Eta batek baino gehiagok galdetu dit ea zergatik idazten dudan … Behin baino gehiagotan errepikatzen den galdera da. Nik beti erantzuten dut plazeragatik egiten dudala … eta egia da, baina … Horrez gain, bloga da nire espazioa, nik aske adierazteko gunea da, alternatiboa da, amateurra da, … Nik dut erabateko burujabetza: ni naiz idazle, zuzentzaile, editore, zuzendari eta banatzailea (Joxe Arantzabali...
Read More
Iruzkin berriak