Bi urtez irakasle
Azkenengo bi ikasturteetan irakasle aritu naiz Hiznet gradu-ondokoan. Hizkuntza plangintza udalerri mailan izeneko ikasgaia eman dut (eta ikasturte honetan jarraituko dut ematen, hirugarrenez). Esperientzia berria izan da niretzat. Orain arte, beste aldean egon naizelako, ikaslearen paperean. Apunteak egin, berritu, eguneratu eta abar egiteaz aparte, ikasgaia gainditzeko ikasleek egin behar dute ariketa bat, nik planteatutako galdera eta kezka batzuen inguruan. Eta ariketa horren aitzakian,...
Read MoreBehetik gora eta goitik behera
Ofizialtasunak eta horrelakoek eragina dute hizkuntzaren ospe sozialean, hizkuntzaren prestigioan eta hizkuntzaren errepresentazio sozialetan. Baina, orokorrean eta salbuespenak salbuespen, ez dute eragiten eguneroko hizkuntza praktiketan. Prestigio eta ospe horiek laguntzen dute, beharrezkoak dira, ezinbestekoak, bai, baina ez dituzte aldatzen eguneroko hizkuntza praktikak. Giltzarrapoa irekitzeko beharrezkoa da ofizialtasuna, baina ez da nahikoa. Ofizialtasunak ez du gainditzen erabilera eza....
Read MoreIrakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova)
Lorena Cordovak, mexikar soziolinguistikak, izenburu luzeko liburu hori idatzi zuen 2019an eta eskuragarri dago hemen. Liburua zeharo inspiratzailea egin zait, buruko ganbarari mila eta bat buelta eman diot irakurtzen ari nintzen bitartean, bai gure egoerari erreparatuz, baita Tosepaneko lagunen egoerari erreparatuz ere. Sarrera antologikoa iruditu zait, gogoa eman dit itzultzeko (13tik 19ra bitarteko orriak batez ere). Bere horretan utziko dut, irakurri (gogoa baduzue), ezin dut inondik ere...
Read MoreGazteak eszenatokian
Soziolinguistika Klusterrak egin du Gazteak euskararen eszenatokian izeneko txostena Jone Miren Hernandezen zuzendaritzapean. Txostena irakurri ostean, sei ohar eta kezka bat ekarri nahi ditut blogera. Oharrak: Hizkuntza ideologiari dagokionez, gazteak hustuta ei daude eta euskalgintza urrun ikusten dute. Eta, hortaz, aurreiritziak dituzte helduleku hizkuntza egoerak kudeatzeko. Egoerak “irakurtzen” trebeak dira eta talkak edo gatazkak ekiditeko estrategiak aplikatzen dituzte. Beste era...
Read More
Iruzkin berriak