Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova)
Lorena Cordovak, mexikar soziolinguistikak, izenburu luzeko liburu hori idatzi zuen 2019an eta eskuragarri dago hemen.
Liburua zeharo inspiratzailea egin zait, buruko ganbarari mila eta bat buelta eman diot irakurtzen ari nintzen bitartean, bai gure egoerari erreparatuz, baita Tosepaneko lagunen egoerari erreparatuz ere.
Sarrera antologikoa iruditu zait, gogoa eman dit itzultzeko (13tik 19ra bitarteko orriak batez ere). Bere horretan utziko dut, irakurri (gogoa baduzue), ezin dut inondik ere hori hobetu eta hanka sartzeko, gurago bere horretan uztea.
Baditu liburu honek bertute batzuk: hizkuntzen biziberritzeari buruz idazten du lehen pertsonan, Hego Amerikako ikuspegitik eta, gainera, berak aipatzen ez badu ere, ikuspuntu dekolonial batetik. Europako biziberritze ahaleginetatik ikasi daiteke (aupa Garabide!), baina bertatik bertara ere ikertu behar da. Eta ez hori bakarrik, ikertu behar da, baina hanka bat akademian eta bestea(k) egunerokoan, komunitateetan, basatzan, alegia.
Ez hori bakarrik: hizkuntzen ekologiaren metaforak izan ditzakeen mugak ere berbagai ditu Lorena Cordovak eta niri, behinik behin, zer pentsatua eman dit. Hizkuntzen ekologia asko maite badut ere, uste dut oraindik “kimatu” behar dugula kontzeptu hori ideologikoki eta praktikan (ekologismoak berak ere uste dut “kimatze” hori behar duela, baina tira, ez da nire esparrua eta isilduko naiz).
Beraz, liburu zeharo iradokitzailea iruditu zait, ekarpen zeharo esanguratsuak egiten dituena. Beraz, probestu, profitatu edo aprobetxatu egileak berak interneten jarri duelako denontzat irakurgai.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks