Hedabideek zer ekarpen?
Bat adizkariaren 117. zenbakian 2020ko Txillardegi sarietako lanak agertzen dira. Haien artean, hirugarren saria jaso zuen “Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile” lana, Ainhoa Moronek eta Beñat Garaiok ondua. Egile bi hauek hizkuntza biziberritzea azaltzen duten lanen beharra dagoela aldarrikatzen dute (Xabier Erize eta Julia Sallabank-en adierazpenetan oinarrituta). Eta hala egin dute. Nire ustez, modu ezin hobean eta ezin laburrean aztertu dute hedabideek egiten...
Read MoreTxerra Rodriguez: “Euskara elkarteek erabilera diskurtsoaren erdigunera eramateaz gain, praktikak bultzatzeko mekanismoak sortu dituzte”
Txerra Rodriguez (Derio, 1977) ez da hasiberria euskara elkarteen mugimenduan. Herriko Tximintx elkartearen sorrerarekin murgildu zen euskaltzaleen mugimenduan eta geroztik bide oparoa egin du euskalgintzan militante modura, profesionalki eta soziolinguistika arloko dibulgatzaile modura ere. Azken urteak ikerketari eskaini dizkio Emun aholkularitzan duen lanak utzi dizkion orduak, euskara elkarteen hiru hamarkadako ekarpena aztertu baitu bere doktoretza tesian. “30 urte...
Read MoreBazterretan topetan
Txepetxen Margenes de encuentro liburua berrirakurtzen aritu naiz. Txepetxen prosa berriro gozatu dut eta, beti gertatzen den moduan, gauza berriak deskubritu ditut. Gaurkoan lerrokada luze bi, neure buruan aspalditik ebatzi bako kontu baten inguruan. Administrazioa (ona edo txarra) zerbaitena da; hezkuntza (ona edo txarra) zerbaitena da. Eta informazioa (ona edo txarra) zerbaitena da. Eta zerbait hori, zer da? Ilusioa edo, gehienez ere, etsipena sorrarazten duen zerbait? Zelan...
Read MorePlazara dantzara
Orain dela gutxi Onintza Iruretak egin du erreportaje mamitsua Argia aldizkarian, euskarak feminismoaren barruan duen lekuari buruz. Elurre Iriartek egindako gogoeta bat ekarri nahiko nuke hona, bere horretan, zer pentsatu latza eragin didalako. ‘Plazara dantzara’ taldeko kidea naiz eta tradizio handiko dantza den mutil dantzan emakumeek parte hartzearen aldeko borroka egin dugu. Taldean ez dugu euskarari buruzko eztabaidarik izan, euskaraz sortu da eta euskaraz funtzionatu du....
Read MoreUrdiñarbetik Deriora
Euskal Herri mailako loturak behar dira bai diskurtsoan, bai praktiketan. Iruñetik Garazira, Bidartetik Gasteizera, Urdiñarbetik Deriora eta Tafallatik Hernanira zentzua baitu euskarak. Esaldi hau dakar Eneko Gorrik Bat aldizkariaren 117. zenbakian. Artikulu horretan proposamen bat egiten du Ongi Etorri izeneko ekosistema komunikatibo bat sortzeko eta Txillardegi sarietan lehena irabazi zuen. Oso artikulu mamitsua iruditu zait, zehatza eta iradokitzailea hein berean. Gogora ekarri dit...
Read More
Iruzkin berriak