Groenlandiatik irakaspenak (2)
Groenlandiatik irakaspen batzuk ekarri nituen pasa den astean blogera. Oraingo honetan sorta horren bigarren alea dator. 2003an utzi nuen pasa den astean kontakizuna. 2009an autonomia estatutu berria negoziatu zuten inuitek eta daniarrek. Bigarren estatutu horretan, autodeterminazio eskubidea aitortzeaz gain, eskumen guztiak (justizia eta armada izan ezik) inuiten esku geratu ziren. Eta, hizkuntzari dagokionez, groenlandiera hizkuntza ofizial bakarra izendatu zuten. Gaur da eguna irakaskuntzan...
Read MoreGroenlandiatik irakaspenak (1)
Orain dela gutxi, Eider Palmouk eta biok berbaldia egin dugu Hitz adina mintzo zikloan (gainera, azken hitzaldia egiteko ohorearekin!). Groenlandiak azken urteotan egin duen bidean badira irakaspen batzuk eta horiek partekatu nahiko (ge)nituzke zuekin, artikulu sorta honetan. Orain dela 300 urte (1721an) Danimarkak hasi zuen inuiten kolonizazioa, Groenlandian. Baina batez ere, 1950etik aurrera hasi zen kolonizazio “gogorra”. Urte horren bueltan, Danimarkak nomadismoa debekatu zien inuitei...
Read MoreHizkuntza gutxitu bat ikasi
Hizkuntzen ikaskuntzak eta irakaskuntzak milioiak mugitzen ditu: metodoak, liburuak, egonaldiak, eta abar. Gurean ere “negozio” garrantzitsua da. Baina hizkuntzen irakaskuntza horrek jarraitzen du koloniala izaten. Bilboko hizkuntza eskolan, esate baterako, ingelesa, frantsesa, euskara, errusiera, alemana, italiera eta portugesa baino ezin dira ikasi. Denak (euskara izan ezik) hizkuntza hegemonikoak eta hiztun askotakoak (hizkuntza garrantzitsuak, jakina). Bilbon, ostera, hizkuntza gutxitu...
Read MoreAipatzen, aipatzen …
“Hizkuntzak, baina nagusiki hiztunek, bizitzeko behar dugun ekosistema osatzea dugula xede, norbanako baten bizitzako esparru guztietan egin ere”. Aiaraldea Ekintzen Faktoria “Genero zapalketarekin ez dugu berdin jokatzen anitzetan, gizonak interpelatzen ditugu, ez dugu lana egiten beraiek gurekin edo feminismoan eroso senti daitezen. Guk interpelatzen ditugu eta beraiek egin behar dute bere lana. Espainol hiztunak interpelatu beharko genituzke, uste dut garaia dela....
Read MoreMila udaberri
Askotan aldarrikatu dut Galiziara gehiago begiratu behar dugula. Eta horretan behin baino gehiagotan ahalegindu naiz. Oraingo honetan ere, Galizia aldeko hainbat proiektu ekarri nahi ditut hona, mila udaberri sarien karietara. Galiziako hizkuntza-langileak biltzen dituen CTNLk antolatu du sariketa hau, aurten bigarrengoz. Sari hauek sortu ziren galiziera sustatu edo haren erabilera handitzeko programak, ekintzak, kanpainak eta proiektuei aitortza emateko. Ikusiko ditugu urte bietan saritutako...
Read More
Iruzkin berriak