Tosepan 3.1
Aurten ez naiz joan Tosepanera, aurreko bi aldietan ez bezala (Tosepaneko kronikak hemen). Baina Onintza Legorburu lankidea bai joan da. Eta podcast batzuk egin ditu, bere begiradatik eta bere min eta pozetatik. Eta oso identifikatuta sentitu naiz berarekin eta, horregatik, erabaki dut blogera ekartzea berak egindako podcast laburrak. Baina blog honetan testuaren zaleago garenez, ba podcastak barik, euren transkripzioa ekarri dut lerrootara. Entzun nahi badituzue, Emuneko blogean daude...
Read MoreBaga, ega, higa
Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen hirugarren mundu mailako topaketa Gasteizen egin behar zen 2020an. Jakina, atzeratu zen 2021ean. Eta aurten ere ezin izan da topaketa egin. Baina online topaketa egin da, online lehiaketa baten bidez. Bi proiektu azpimarratu gura ditut, batez ere: Baga: erabili euskara, kontxo bideoa. Irainak eta gramatika, gramatika eta irainak. Ona! Ega: Morgane lagunak eta Amaiak egindako Kurdistanerako bidaia-kontakizun aparta. Itzela da, merezi du nire ustez denbora...
Read MoreErabil
Aspalditxo egin nuen berba blogean Erabil kolektiboari buruz. Orduan esan nuen bezala, elkarte irekia da. Diziplinartekoa eta irabazi-asmorik gabekoa, euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egitea du xede, ikuspegi soziolinguistikoa partekatuz: ► interbentzio zuzenen bitartez (tailer, gogoeta parte hartzaile, formakuntza…), ► material didaktikoa libreki eskuragarri emanez (bideo, infografia, kronika…). Hartarako, Euskal Herrian eta mundu zabalean den...
Read More30 urte mihigintzan (hitzaldiaren bideoa)
Baionan, UEUk eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta, eman nuen hitzaldia, Akademiatik #tartarika zikloa irekiz. Kanaldudeko lagunek grabatu eta denen eskura jarri dute hitzaldia bera.
Read MoreAzaroak 6
(eta blogak 15, 15 urte!). Orain dela 15 urte, zoro-haize batek joa, erabaki nuen bloga sortzea. Ordutik, 1250 biderrez argitaratu dut; ordutik, blogak modaz pasatu dira (azken mohikanoak gaitun!); ordutik, euri asko egin du eta, ordutik, gauza asko aldatu dira. Blogak aldatu dit bizitza, goitik behera eta ezker-eskuma. Blogak ahaldundu nau, biziarazi nau, ateak han eta hor ireki dizkit. Bloga barik, seguruenik ez nintzateke doktore, seguruenik ez nuke libururik argitaratuko, seguruenik...
Read MoreDekolonizatzen
Uda honetan berriro irakurri behar izan dut “Trikua esnatu da” liburua, lana dela eta. Eta gozatu dut, bigarrenez, eta ñabardura berriak erantsi lehen irakurketari. Lehen irakurketa horretan goraipatzen nuen dekolonizazioari emandako garrantzia eta bigarrenean hori berori nabarmendu zait berriro ere. Izan ere, egileen berbetan, euskalgintza osoa dekolonizazio ariketa bat baino ez da. Euskara batua, toponimia zaharra berreskuratzea, euskal izenak jartzea alaba eta semeei, mitologia eta...
Read More
Iruzkin berriak