Komunitate epistemikoa #kontzeptugisa
Bat aldizkariaren 120. zenbakiak gazteen hizkuntza praktiken gaineko artikuluak dakartza. Horien artean nik nabarmendu gura dut Estibaliz Amorrortuk, Jone Goirigolzarrik eta Ane Ortegak idatzitakoa. Artikuluan ekintza-ikerketa partehartzaile baten berri ematen da. Ikerketan gazte batzuk (Bilbo ingurukoak) hiztun aktibo bihurtzeko prozesua azaltzen da. Egileek honela laburbiltzen dute ikerketa bera: Aurretik ezagutzen ez ziren unibertsitate-ikasleekin talde bat osatu genuen, beren-beregi eurekin...
Read More“Euskara elkarteek euren helburua birformulatu behar dute”
Deustualdeko Prest aldizkarian egin zidaten elkarrizketaren bertsio luzea, Uriolan argitaratutakoa. Txerra Rodriguez (Argazkiak: Ecuador Etxea) Inork gutxik aztertu ditu euskara elkarteak. Txerra Rodriguezek berriz (Derio, 1978) argi zuen doktorego tesia egitea erabaki zuenean ardatz izango zituela. 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017 da bere lanaren emaitza. Euskara elkarteak berrikuntza artefaktu izan direla diozu....
Read MoreTxakinartoa
Derion bada arto mota berezia, Txakinartoa izena duena. Kanpotik ekarria, gure herrira eta inguruetara (Txorierrira, Mungira, Plentzian bada izen honekin kontsuko taldea) moldatu eta gure egin genuen. Ia galduta dagoen arren, oraindik bada nork landua. Eta zertara dator hau soziolinguistikari buruzko blog batean? Ba ez dakit, baina hortik hasi gura nuen. Izan ere, neuk kontatu gura nuena zen nire herrian (ez bakarrik han, baina bereziki han) euskaldun irakurtzen nautela. Hau da, bada jende bat...
Read MoreHarri-orri-ar
Inertziek gure kontra egiten dute, algoritmoek ere gure kontra egiten dute eta hizkuntza hegemonikoen erabiltzaileek, oro har eta salbuespenak salbuespen, miopia dute. Menpeko topografia, kartografia eta etnografiak bizi ditugu, eta abar. Horrek alborapena dakar eta testuinguru horretan gabiltza gu, lau hankatan. Eta gastatzen dugun euro bakoitza bozka bat ei da. Eta zenbat bozka ematen diegu halabeharrez multinazional erdaldunei? (eta beste asko beharra izan barik!). Gurearen alde egiteak...
Read More
Iruzkin berriak