Pentsatzeko leku bat
Orain ez asko, Artium-en izan naiz. Pentsatzeko leku bat erakusketa ikusi genuen, besteak beste. Erakusketa horretan Euskal Herrian frankismo betean (1957-1979) garatu ziren arte eskola eta arte praktika esperimentalak museoratzen dira. Itzela da urte horietan artearen inguruan bazter hauetan garatu ziren praktika esperimentalak: academia errante-tik Errekaldeko herri unibertsitatera. Eta Debako arte eskola, eta ikastola eta eskolekin harremanak garatu zituztenak (Zumeta, besteak beste). Eta...
Read MoreMRKBS
Ezagutza prozesu kolaboratiboa da. Ezagutza kolektiboa da, kolektiboki eraikitzen dena eta kolektiboki korapilatzen dena. Istorioetatik, geografietatik, egutegietatik eta moduetatik ikasten da (testuingurutik hain zuzen ere), ekintzen inguruko gogoetaren bidez. Baina ezagutza gure zentzumenetatik iragazi egiten dugu (entzumen, ikusmen, dastamen eta abarretatik), baina batez ere iragazten dugu gure buruko eskemetatik. Hainbat koloretako betaurrekotatik, eguneroko kontraesan eta...
Read MoreBerbaizuren balio soziala
Gaurkoan ikerketa bitxi samar bat ekarri gura dut blogera. Ander Anakabek egin du ikerketa eta Deustualdeko Berbaizu euskara elkartearen gainekoa da. Kasu honetan bide berri bat ireki du eta Berbaizuren balio sozialaren monetizazioa ikertu du. Azken finean, Ander Anakabek izan duen helburua hauxe da: Berbaizuk sortzen duen balio soziala kalkulatzea. Ekonomia sozialaren abaroan egin du ikerketa egileak. Izan ere, “ekonomia sozialaren esparruan murgilduko ez bagina, oso zaila izango litzateke...
Read MoreEgunkaria, gizarte zibilaren arrakasta
Erraietatik idatzi du Joan Mari Torrealdaik bere azken liburua. Egunkariaren sorreraz eta garapenaz dihardu liburuak, eta egurra banatzen du, gupida barik (eta eskertzen da, benetan). Baina hau ez da liburuari buruzko hausnarketa, ezpada liburuak eragindako hausnarketa. Euskalgintza sarritan aipatzen du liburuak. Eta dio euskalgintza independentea eta autozentratua izan behar dela, erreferentzia propioetan ardaztuta egon behar dela. Hau da, euskaran ardaztutako egitasmo autonomoa, hizkuntza...
Read More
Iruzkin berriak