Zazpi aholku
Katalunian egon zen Catala sempre izeneko foro bat. Foro horrek zazpi aholku, zazpi agindu, zazpi konpromiso jartzen zituen mahai-gainean. Interesgarria iruditu zait horiek euskaratzea eta blogera ekartzea. Ea zer deritzozuen! Beti egiten dut berba guztiekin katalanez, duten aurpegia dutela, duten kolorea dutela. Salbuespena bakarra turistak dira, Baldin eta eskatzen badidate berariaz katalanez ez egiteko. Harrigarria da turistek zenbat ulertzen duten keinuak eta adeitasuna konbinatuz gero....
Read MoreBollera eta ahobizi
Aurreko batean, Marikobason dabilen herriko gazte batek retuiteatu zuen neska baten tuita. Han agertzen zen neska hori kamiseta batekin (espainolez, baina nik euskaraz emango dut): zure teoriari kalea falta zaio. Itzel gustatu zitzaidan eta Marikobasoko gazteekin zenbat ari naizen ikasten gogorarazi zidan. Bollera ahobizien testigantzak irakurrita, behin baino gehiagotan gogoratu naiz esaldi horrekin. Eta autokritika egiteko ere erabili beharko nukeela iruditzen zait (baina hori ez da gaurko...
Read MoreEz da bidea
Artikulu bat idatzia nuen. Eta bertan honako hau esaten nuen lerrokada batean: Ikasi eta irakasteko dinamiketan hizkuntzen eta hiztunen ingurukoak ere irakatsi behar dira, irakatsi uler bedi modu parte-hartzailean eta ez-hierarkikoan, mesedez. Eskolak bihurtu behar ditugu aktibazio linguistikorako espazioak. Horretarako, ezinbestekoa da gaitze soziolinguistikoa martxan jartzea (Izaro Arruti eta Sandra Pietrok egindako lana nabarmentzekoa da, han tresna asko agertzen baitira). Gordeta nuen...
Read MoreRegueiglobertso
Apirilaren 6an Korrika Deriotik pasatu zen (eta bere uriolan kilometro batzuk egin nituen). Eta hurrengo egunean hitzordua nuen Igorren, aspaldiko partez Regueibertso (oraingoan Regueiglobertso bihurtua) han zelako. Eta Sechu Sende eta Manolo Maseda lagun zaharrak ikusteko paradak ezin dira desaprobetxatu. Eta zer da Regueiglobertso ba? Ba, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko gazteen arteko elkartruke programa bat, inprobisazioak zeharkatuta. Gure kasuan, bertsoa, galiziarren kasuan...
Read MoreDoan
1981ean AEK-k euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatzen zuen (datua Zeinek esango zigun ikerketa-liburu ezin interesgarritik hartu dut, aurrerantzean ikerketa bera ekarriko dut blogera, sakon). 2022ko Korrikan ere aldarrikapen nagusi hori izan du AEK-k, 40 urte baino gehiago pasa diren arren. Tesia egiten ari nintzenean, hainbat pertsona elkarrizketatu nuen. Horietako batek, artez eta zehatz, esaten zidan euskararen aldeko borrokak erradikaltasun handiagoa behar duela. Eta nik esan nion ea...
Read More
Iruzkin berriak