Araka gure bazterrak
Deserosotasunak eragiten dituzte liburu batzuk. Gutxi dira, baina, tarteka, horietako bat heltzen da, irakurtzen duzu eta azkura eragiten dizu. Eta horietako bat izan da nire kasuan Araka ditzagun gure bazterrak, Emaginek Lisipe kolekzioan argitaratu berri duena (gora liburu kolektiboak, bide batez). Azkura bai. Eta ausardia, gure kontraesan zurietan arakatzearren. Euren berbetan esateko, “teoriatik praktikara dagoen bidean belztu ditugu oinpeak”. Maite dut liburua, maite dut horren atzean...
Read MoreAipatzearen artea
“(Mikel Laboak) euskal ondarearen erabilera abangoardistak kezka komunikatibo unibertsalekin uztartuz, komunaren eta banakoaren arteko elkarrizketa lortu, eta haren itzulpen musikala eskaini zuen”. Ana Gandara “Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke.Tradizioa ez da gauza fosilizatua, estatikoa eta aldaezinezkoa.” Juan Mari Beltran “Datuen gainean behar ditugu begiratuak eraiki. Ez gure aldarte eta ikuspegia berresten dituzten datuekin. Gurutzaketak behar...
Read MoreMihigintzatik Marikobasora 5 minututan
Pasa den ostegunean, Bilbon izan nintzen, Biran, UEU festaren barruan. Orain dela aste batzuk jarri ziren nirekin harremanetan antolatzaileak Ikergazte modura parte hartu nezan. Eta UEUkoei ezin ezetzik eman, jakina. Gero etorri ziren zehaztapenak eta bost minutuko aurkezpen informala egin behar nuela esan zidaten. Ai ama! Hori da hori buruhaustea. Zelan laburbildu 5 minututan zeure tesia? Edo zer egin 5 minutu horietan? Irati Iciar (hau ere UEUkidea) egon zen Hala bedi irratian tesiari...
Read MoreIrakurgaiak: Zeinek esango zigun …!
Errenterian 60ko eta 80ko hamarkaden artean euskalduntze-alfabetatzea ikertu du Beatriz Gallego antropologoak, ahozko testigantzetan oinarrituta hein handi batean. Liburua Mikel Azkaratek oparitu zidan (eskerrik asko!) eta oso irakurketa interesgarria iruditu zait (estekan osorik agertzen da). Ez dut liburuari buruzko laburpenik ekarriko, bakarrik aipatu nahi ditut ikerketa abiatzeko Beatrizek ezarritako hipotesiak (nire ustez, liburua irensteko amu ona da): Frankismo garaian euskara eremu...
Read More
Iruzkin berriak