Eraso linguistikoak
Eraso linguistikoak hautematea zailagoa ei da eraso matxistak hautematea baino. Esaldi hau ez da nirea, norbaiti irakurri edo entzun nion (eta, barkamena eskatu nahi diot esaldi hau esan zuenari, baina ez naiz gogoratzen nor zen). Baina bat nator esaldiarekin. Eta hala dela uste dut. Eta ez guk bakarrik. Katalunian Octuvre izeneko komunikabideak eraso linguistikoei buruzko seriea egiten ari da eta iruditzen zait bide ona izan daitekeela eraso linguistiko hauek bistaratzeko: Gurean ere serie...
Read MoreAdarrak
Aurreko batean, aipatu nuen ekainean adarrak eta sustraiak izeneko jardunaldian hartu nuela parte. Egun horretan, apunte batzuk hartu nituen eta gaur dakartzat horiek, modu desordenatu batean. Ea! Paulo Freire izan zen aipagai lehen zatian. Bere oinarrizko metodoa elkarrizketa da, ikasleen ahotsa, zientzia eta jakintzak behar ditugulako. Era berean, eskola jendartearekin konektatzeko beharraz aritu ziren. Azken finean, denok gara i(ra)kasleak! Gurean, hizkuntzak irakasteko metodologia normalek...
Read MoreO libro negro da lingua galega, Carlos Callón
Joan Mari Torrealdaik idatzi zuen Euskararen liburu beltza. Eta orain Carlos Callonek idatzi du liburu bera galizierari buruz. Eta, beste behin, argi gelditzen da zer antzekoak diren hizkuntza zapalketari lotutako guztiak, ñabardurak ñabardura. Liburuak 500 urte baino gehiagotan, galizieraren mespretxuaren historia josten du, pasadizoz pasadizo. Denetarik dago, baina argi dago oraindik ez dela gainditu liburuak dakarrena eta oraindik egunerokoak direla galizieraren aurkakoak (baita euskararen...
Read MoreEztona eta badona
Apirilean, maiatzean eta ekainean egin ditugu Derioztartu eskolak, Tximintxek antolatuta eta Iñaki Gamindek gidatuta (Marikobaso espazioan, Derion). 10-12 pertsona egon gara saioko eta ni izan naiz zaharrena (eta horrek zeharo pozten nau). Urrian, azaroan eta abenduan izango dute jarraipena eskolek. Eta zer izan dira Derioztartu eskolak? Ba Iñaki Gamindek orain dela ia 20 urte batu zituen Derioko baserrietan gure hizkerari buruzkoak. Baina horiek liburu batean gelditu dira, eta derioztartu...
Read More
Iruzkin berriak