Eskubideak-erasoak (Atik Zra)
Hizkuntza gatazkara ohitu zintezke, baina hizkuntza gatazka egon badago, askotan latente egon arren (azken aldian eraso judizial oso larriak pairatzen ari gara eta latente baino, azaleratzen ari da arazo hau). Era berean, hiztunok eskubide batzuk ditugu, baina horiek bai daude latente askotan, gehiegitan, oso maiz. Eta hiztunok erasoak ere jasaten ditugu, baina horiek ere latente daude askotan (zailagoa omen da eraso linguistikoak antzematea, beste eraso batzuk antzematea baino, Derioko lagun...
Read MoreDiskurtsoa (Atik Zra)
Euskara hautua dela behin baino gehiagotan esan izan dut. Euskara ere zaletasuna dela modu batera edo bestera esan izan dut (euskaltzale berbaren bidez, batez ere). Eta hala da, baina hala izan beharko luke? Euskara zaletasuna da? Eta espainola eta frantsesa ere badira zaletasunak? Eta espainola eta frantsesa ere badira hautuak? Nago konplikatuagoa dela kontua, askoz konplikatuagoa. Euskara gaur eta hemen hautua da, hautu kontzientea erantsiko nuke. Bai, jakina, hala da. Baina … hautua dela...
Read MoreEkipo juridikoa
Beti esaten dugu euskalgintzak oso antolatuta daudela: baditugu elkarteak, mugimenduak, aholkularitzak, hedabideak, argitaletxeak, ikastetxeak, kultur enpresak eta abar. Bai, hala da, baina … Adabaki bat baino ez da izango, bai, baina nago euskararen ekipo juridiko indartsua beharko genukeela. Badakit horrekin ez dugula larregi lortuko, ados, baina gure eskubideak (eta, beraz, gu) jipoitzen dituzten epaile horiei guztiei euren armekin erantzuteko kapazak diren aholkulari juridikoak...
Read MoreBiziberritzea (Atik Zra)
Lehen dena zen normalizazioa, lehen dena zen normala eta normari lotutakoa. Euskarari buruzko EAEko lege orokorrak normalizazioaren kontzeptua barneratzen du, hainbat udaletako euskara sailek ere normalizazio berba dakarte, eta gure “literaturan” mila eta bostehun biderrez erabili da delako kontzeptu hau. Jende arteko hizkerara ere egin du salto normalizazioak (diglosia berbak egin duen bezala, baina hori beste kontu bat da). Lluis Aracilek asmatu zuen kontzeptua eta gutxi asko honela...
Read MoreArnasa (Atik Zra)
Arnasguneak batetik, arnas dezagun herri ekimena bestetik eta Arnasa gara kanpaina hirugarrenik (eta, seguruenik, handik edo hemendik ahaztu zaidan beste alerik ere egongo da). Metaforagintzan trebeak gara: arnasa hartu, arnasa bota, kutsatutako airean bizi, ito ala aire librean bizi. Metaforak: arnasguneak, itoguneak, eztulguneak, katarroak, afoniaguneak, … Beste hainbat kontutan gertatzen den bezala, baina, metaforak oso arriskutsuak izan daitezke. Arnasguneetan bizi ez garenok...
Read MoreAtik Zra, soziolinguistikaren hiztegi komentatua
Atik Zra, hiztegiaren berba bakoitzetik berba bat. Gaur eta hemen soziolinguistikak edota euskararen garabideak dituen arazoei buruz arituko naiz. 1300 artikulu baino gehiago idatzi ditut urte hauetan blogean, 1300 ziri baino gehiago. Eta Atik Zra honek izan gura du 1300 artikulu horien laburbilduma-edo. Hobeto adierazita, neure irakurketa gaurkotua osatuko dute artikulu hauek, Atik Zrako hauek. Gaur eta hemen soziolinguistikaz eta euskararen garabideaz dudan ikuspegia. Formaturako inspirazio...
Read More
Iruzkin berriak