Inposizioa (Atik Zra)
Hizkuntza gutxituetako kideoi askotan inposizioa leporatu izan digute (bai Katalunian, Galizian zein gurean). Inposizioa? Zeinek zeini? Erdaldun elebakarrei inposizioari buruz berba egiten entzuteak barregura ematen dit, baina, tira, beste hainbat arlotan ere horrela dabiltza (adibidez, emakume feministei feminazi deitzen zaienean, edo genero-ideologiaz berba egiten denean), nahiz eta ez izan kontsolatzeko modukoa. Inposizioa. Bai, inposizioa, gure eskubideak egunero eta ia leku guztietan...
Read MoreHarrotasuna (Atik Zra)
Harrotasuna vs. auto-gorrotoa. Honela ere adierazi nezakeen, baina paso, mus. Auto-gorrotoa asko aztertu da (aztertzen ari da) soziolinguistikan, baina harrotasuna ez horrenbeste (arazoa orokorra da: hizkuntza ordezkapena asko ikertu da, baina hizkuntzaren mantentzea ez, are gutxiago hizkuntzari hauspo berria ematea, hizkuntza biziberritzea, alegia). Parentesi bat soziolinguistikako frikientzat: Martin Sarmiento abade galiziarrak gorroto berba darabil XVIII. mendean zeri eta auto-gorrotoari...
Read MoreGarbizalekeria (Atik Zra)
Edo purutasun linguistikoa. Gurean honekin arazoak izan ditugu, Ameriketan ere badituzte honekin arazoak (nik, batez ere, Cuetzalan inguruan sumatu dut, baina antza hainbat komunitate indigenetan ere bada) eta, seguru nago, beste hainbat lekutan ere arazoak dituztela edo izan dituztela. Eta zer da ba? Edo zelan definitu dezakegu? Honela, gutxi asko: ustezko purutasun bat bilatzea hizkuntzari eta balioa aitortzea bakarrik tradizioz datozen berbei. Ameriketan, adibidez, elebakar zahartxo asko...
Read MoreFesta (Atik Zra)
Baina … festa? Benetan? Kontuan izanda, gainera, Iñaki Martinez de Lunak ikertu bezala, euskarari lotutako albiste baikor gehienek festarekin dutela zerikusirik? Bo, tira, bai. Festa. Edo ludikotasuna, gurago baduzue. Ludikotasunak badu hizkuntzaren biziberritzearekin lotura. Azken finean, hizkuntza biziberritzen ari bagara, hobeto bizitzeko da, bizitza bizigarriagoak eta gertukoarekin lotuagoak izateko. Ez ala? Eta, hortaz, hobeto bizitze horren barruan, jakina, ludikotasunak badu bere...
Read More
Iruzkin berriak