Alternatibatxoak
Ez dakit non irakurri nuen hau: “alternatiba bideragarriak sortzen ari den jendea behatu, aurreratzen ahalegindu egiten ari diren gauzen inplikazioak eta ideia horiek itzuli, ez agindu edo preskripzio moduan, ekarpen, aukera edo opari moduan baizik”. Eta horrek nire begirada gure perimetrora eraman zuen. Zeintzuk dira gaur eta hemen sortzen ari diren alternatiba bideragarriak? Zeintzuk dira eraldaketa sozialeko agenda duten gaur eta hemengo alternatibak? Uste dut gutxi ditugula, baina...
Read MoreAma hizkuntza by Maria Reimondez
Maria Reimondezek orain dela gutxi Nos egunkarian honako iritzi-zutabea idatzi zuen (itzulpena, jakina, nirea da). Honi lotuta beste bi artikulu hauek nabarmendu nahiko nituzke: Ama hizkuntzaren kontra (eta alde) eta Ama hizkuntzaren ideologia. Ama hizkuntza? Ama hizkuntzaren kontzeptua zein naturaltasunez onartzen dugun asko harritzen nau. Testuinguru diglosikoetan (edo migranteetan) jaio izan garen guztiok ondo dakigu gutako askok ez dutela izan galiziera euren “amengandik” jasotzeko...
Read MoreMetodologia indigenak
Bat aldizkariaren 129. zenbakiak besteak beste honako artikulu hau dakar “Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara)”, Paula Laita eta Russel Myers-ek sinatuta. Ikerketa Paula Laitak egin zuen eta, egiten hasi orduko, marko etikoa osatu zuen hainbat puntutan zehaztu zena: ikerketa-hitzarmen bat garatzea; komunitatearekiko konpromisoa sustatzea; herriaren kodeak, protokoloak,...
Read More
Iruzkin berriak