Mugaz gaindi
Ez dakit nori irakurri nion muga zeharkatu beharko genukeela euskaldunok, behin eta berriro, behin eta berriro, alde batetik bestera. Eta bat nator (mugatik urrun samar bizi arren). Eta, gainera, uste dut muga hori gainditzeak on egiten digula hainbat esparrutan, baita euskararen biziberritzearen esparruan ere. Mugaz gaindiko proiektu eta abarretan euskarak hizkuntza komuna izateko aukera handia duelako. Eta hala da sarritan. Adibidez, AEKn edo EHKOlektiboan, Arrosa sarean edo Euskaltzaindian,...
Read MoreIdentitatea
Gai hauen inguruan behin baino gehiagotan egin dut berba blogean. Esate baterako, Judith Butler eta soziolinguistikaren arteko artikulu honetan, edo Eduardo Apodakaren beste honetan, edo urgentziaz Sustraiak aipatu nituen honetan. Jarraitzen dut diskurtsoa erabat osatu barik, zalantzaz josita, baina Onintza Legorburu lankideari esker, gaurkoan gai horren inguruko lau aipu, neure iritzitik oso urrun ez daudenak (edo): (Judith Butlerrek) ekitearen garrantziaz hitz egiten du, nola ekiteak edo...
Read MoreBanala
Iruñean entzun nuen lehendabiziko aldiz kosmopolitismo banala kontzeptua (nazionalismo banala behin baino gehiagotan entzunda neukan). Azaleko kosmopolitismoa da hau, nazioarteko kontsumoa eta mugaz gaindiko harremanak sustatzen dituena. Baina, sakon-sakonean, zeharo kolonialista da, ingelesez baino ez du berba egiten eta munduko populazioaren zati txiki-txiki bati baino ez dio eragiten (mendebaldeko jendarteko kide batzuei, batez ere). Handik gutxira, Joseba Sarrionandiari Galizian egin...
Read More
Iruzkin berriak