Mitoaroa 11 galdera
Azken asteotan, agian ez da beste gairik zenbait forotan. Mitoaroa. Bai, eta Pello Reparaz. Eta bere egoa, eta euskarak behar duena, eta mitologia, eta kaskoak, eta San Mames beteko duela behin edo birritan, bere marka-irudia, eta abar. Gustatu ala ez, ausarta denik ezin uka. Gustatu ala ez, kalitatezkoa denik ezin uka. Gustatu ala ez, esperimentala denik ezin uka. Gustatu ala ez, zeharo profesionala eta detaile guztiak zainduta egin denik ezin uka. Gustatu ala ez, kapitalismoaren trikimailu...
Read MoreAberriaren inpaseak
Askotan liburu bati eskatu ahal zaion gauzarik onena da pentsaraztea. Eta horixe izan da, hain zuzen ere, Joseba Zulaika antropologoaren “Aberriaren inpaseak” eragin didana. Eta horren erakusgarri liburutik erauzitako hainbat aipu, amu moduan-edo: Euskara inpasean dagoela esatean, deserosoa izan arren espazio honetan bizitzea, derrigor atzerakada bat dela esan nahi al dugu? Edo ohartarazten digu aurreko analisiak eta ametsak ez zeudela errealitatean behar hainbat oinarrituak? Agian aldatu...
Read MoreGalizia eta dekolonialismoa
Galizia eta dekolonialismoa izeneko liburua irakurri dut aurten. Zeharo liburu interesgarria da eta apunte batzuk (eta apunteei lotutako ideiak ere bai) konpartitu nahi ditut zuekin: Baga: liburua ikerketa baten berri dakar eta ikerketa zein liburua arte fundazio batek (Luis Seoane izenekoa) sustatu ditu. Honela definitzen ditu arte fundazio hori liburuak berak: esperimentazio gune, kuirtopiak eraikitzeko gune. Gurean ba al da horrelakorik bultzatzen duen arte fundaziorik? Biga: zapalkuntzak...
Read MoreEta berba egiten dugunean beldurtzen gaitu … Audre Lorde
Eta berba egiten dugunean beldurtzen gaitu gure hitzak ez entzuteak edo ondo etorriak ez izateak, baina isilik gaudenean beldurra izaten jarraitzen dugu. Beraz, hobe da berba egitea eta gogoratzea inork ez zuela espero gu bizirik egotea. Audre Lorde
Read MoreIdatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk
“Oinarrizkoa da ulertzea ongizate militantea gure borroken arrakasta bezain garrantzitsua dela, eta kontzeptu horrek ez lukeela oxymoron bat izan behar, baizik eta erakunde orok jorratu beharreko errealitate ukigarria. Horrek esan nahi du norbera eta besteak zaintzea berez erresistentzia-ekintza dela onartzea”. Nikolas Blain “Praktikan, euskararen normalizazioak eta instituzionalizazioak aurrera egin ahala, kalearen tokia eskolak bereganatu du eta horrek hizkuntzaren gaineko iruditegi...
Read More

Iruzkin berriak