Zergatik eta zertarako euskaldun?
1967an piztu zuen sua Joxe Azurmendik Zergatik eta zertarako euskaldun? izeneko artikuluarekin (Jakinen 27/28 zenbakian argitaratua). Orduko hartan polemika handia egon zen honen inguruan. Uste dut oraindik ere egokiak direla galdera horiek, egokiak direla ere galdera horiei eman zitzaizkien erantzun batzuk. Eta uste dut Korrika sasoi hau ere egokia izan daitekeela tankera honetako galderak egiten hasteko. Izan ere, zergatik eta zertarako euskaldun XXI. mendean? Uste dut, besteak beste, galdera...
Read MoreNortasungintza
Aipu batekin hasi nahiko nuke, Livia Jimenez Sedanorena. “Etnicidad, un juego de niños” liburu zoragarritik: Identitate etnikoak ez dira aldaezinak, aldaketetan murgilduta baitaude: eraikiak dira, erabiliak dira, ukatuak, negoziatuak eta erantzunak dira, eta egoera sozialetan eragileek maneiatzen dituzte komeni zaienaren arabera. Jone Miren Hernandezek orain dela 10 urte esaten zuen teoria feministek bira performatiboa ekarri dutela identitatera. Horri lotuta, honako hau gehitzen...
Read MoreIrakurgaiak: Esnatu ala hil
Azken hilabeteetan asko aipatu da Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak idatzitako Esnatu ala hil liburua. Asko aipatu da, aurkezpen asko egiten ari dira herrietan. Nik orain amaitu dut irakurtzen eta ez dut iruzkinduko. Uste dut liburuak ertz pila bat dituela (eta horietako batzuk blogeratu nituen bere sasoian). Ertz horietako askorekin bat etor zaitezke ala ez, etorkizuneko prospekzioekin bat etorri zein ez, etorkizuneko lan ildoekin bat etorri zein ez. Hala ere, liburua sendoa da,...
Read MoreGure laguna da!
Negu Gorriak taldeak kantatzen zuen: Angela Davis gure laguna da! Horri lotuta, Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek esaten zuten eta dute Angela Davis euskaltzalea dela. Eta zoragarria da Jule Goikoetxeak idatzitako Politeismo bastarta. Hori guztia kontuan hartuta, orain dela ez asko, Igor Lugris poeta galiziarraren poema hau deskubritu nuen eta euskaratuta ekarri dut hona. Poeman aipatzen direnak ere gure lagunak direlako eta, esango nuke, logika berari jarraituta, euskaltzaleak ere...
Read More

Iruzkin berriak