Hizkuntza ekologia: hurbiltze saio bat
Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut:
“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)
“Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.” (Albert Bastardas)
“Demagun euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena euskarak bere lurraldean izan duen bilakaera geografikoaren baitan zer-nolako bidea egin duen eta zein diren ekosistemari eusteko balabide nahikoak” (Belen Uranga)
“Argudio ekologikoak indar edo babes etiko handia ematen die hizkuntzen aldeko ikerketa eta lanei” (Xabier Erize)
“Hizkuntzen ekologia diskurtso moral bat da batez ere, baina gehiago garatzeko, ikerkuntzan, ekonomian edo politika publikoetan, beste diziplina batzuen laguntza behar du” (Xabier Erize)
“Euskara berreskuratzeko prozesuan bada nolabaiteko nora eza ideologikoa, tresna ideologikoen falta, eta askok hizkuntza-ekologiaren gaiari heldu diote atsegina delako, neutro samarra ikusten delako” (Belen Uranga eta Inazio Marko)
“Euskara bezalako hizkuntza minorizatu bati bere jatorrizko lurraldean eta berak garatzeko duen lur propio bakarrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea badagokio ala ez?” (Jon Sarasua)
“Ingurumen-iraunkortasunaren arloko alderdiak hizkuntzari aplikatzen badizkiogu, printzipio hau ezarriko dugu: erdara behar-beharrezko kasuetan soilik erabili behar da” (Albert Bastardas)
“Gure belaunaldian eta gure ondorengoan, euskaraz bizitzea hautu bat izango da” (Jon Sarasua)
Erlazionatutako sarrerak:
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks