Arrakalak
John Holloway-k orain dela urte batzuk “Crack capitalism” liburu famatua ondu zuen (euskaraz ez dugu, baina, tira, egile beraren “Kapitalaren aurka eta harago” bai). Haren arabera, “arrakala kapitalismoaren logika ezberdin bati kontrajartzen zaio, orain eta hemen matxinatzen dena, ez etorkizun hobe baten esperoan. Hau da, egiteko modu bat baieztatzen dugun une edo gune baten eraikuntza kolektiboa da arrakala. Oraindik esistitzen ez den mundu baten esplorazioa da arrakala, guk geuk egiten dugun bidea da arrakala, mendekotasunaren logiketatik aparte”.
Euskararen aldeko biziberritzearen historia moderno osoa ez al da arrakalagintza? Ez al gabiltza 50 bat urte arrakalak sortzen, eraikitzen eta mantentzen? Baina, hori hala balitz ere, ez al diogu hemendik aurrera arrakalagintza honi garrantzi gehiagorik eman behar?
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Hautu-determinatzen | Garaigoikoa - […] ere gauza bera dio. Autodeterminazio sozialerako bulkada deitzen dio berak mugimendu honi (arrakalen mugimenduari hain zuzen […]
Arrakalak eta arnasguneak ez al lirateke sinonimoak edo antzekoak? Hori hala balitz, arrakalak ixten hasi zaizkigula aitortu beharko genuke, zoritxarrez.
Antzekoak dira bai, Aitor. Hala ere, nik arrakalak gehiago ulertzen ditut arnasgune funtzionalak bezala. Hau da, une eta gune zehatz batzuetan sortutako arnasgune funtzional horien tankera. Arnasgune geografikoetan ez bezala, nire ustez arnasgune funtzionalak irekitzen ari zaizkigula uste dut (nahiz eta ez izan guk nahi eta amestu genuen abiadura berean) ….