100 (+1) azatz euskal kulturgintzaren soloan
Lau urte luze joan dira Garaigoikoa blogean azatzak batzen hasi nintzenetik. Lau urte luze eta 100 (+1) azatz. Euskal kulturgintzaren soloa oparoa dela ezin uka, eta beste 100 azatz batzeko modua edukiko nuke. Baina proiektu batzuk inoiz ere utzi behar dira bazterrean eta honi momentua heldu zaio. Euskal kulturgintzaren soloa ongarritu behar da eta leku aproposean jarritako hazi horiek fruitua eman dezaten zaindu eta babestu. Euskaraz bizi gura dugunon gasolina sinbolikoa ei da kulturgintza....
Read MoreAddenda: azatzak 101: Abangoardiak euskaraz egiten du!
100 azatz jarri eta beste horrenbeste jartzeko modua izan dut urte hauetan guztietan. Egia da oreka bilatzen saiatu naizela, baina horrek ez du esan gura zirriborroetan hainbat azatz geratu ez denik. Geratu da mordo bat. Horregatik, 101. azatza (azkena!). Abangoardiak gurean euskaraz egiten du. Diziplina gehienetan. Antzerkian, adibidez, zer dago abangoardiagorik Ander Lipus, Dejabu edo Le Petit Theatre du Pain baino? Eta literaturan Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte edo Xabier Montoia...
Read MoreAzatzak 100: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
100 azatza eta azkenak berezia izan behar zuen. Eta hala da. Gurean elkarte eredugarririk bada kulturgintzan, hori Bertsozale Elkartea da. Auto-antolaketa, independentzia, nazio eta herri/auzo mailak ondo uztartuta, transmisioa eta transgresioa, indibidualtasuna eta kolektiboa, ekimen txiki eta handiak, lagun giroa eta lehiaketa, zaleak eta profesionalak. Eta, gainera, euskararen etorkizunerako estrategikoa. Eta ez diot nik, “Bertsolaritzaren garrantzia” izeneko dokumentuak...
Read MoreAzatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz
Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan. Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal...
Read MoreAzatzak 98: badok.info
98 azatz jarri ditut gaur arte. Eta ez dut errepikatu ekimenik. Ba, ia amaieran bat errepikatuko dut: badok.info. Berriak orain dela gutxi berritu du goitik behera webgunea. Eta edukiz hornitu. Datu-basea izateaz gain (350 biografia, 2000 taldetik gorako aipamena), musika plataforma ere bihurtu da, musika aldizkaria izateaz gain (kritikak, blogak, argazkiak, elkarrizketak, …). Lan txukuna eta ezinbestekoa (egunez egun elikatzen jarraitzen ari direna). Musikagintzak berreskuratu behar du...
Read MoreAzatzak 97: Astra
Eraikinak hori baino ez dira, eraikinak. Eraikinak ez dira garrantzitsu ezpada barruan gertatzen denagatik. Pertsonok ematen diegu bizitza (edo ez) eraikinei. Halaxe da. Gernikan Astra proiektua orain dela urte batzuetatik martxan dago. Eraikin handia da, metro asko duena, baina batez ere itzelezko bizitasunarekin. Proiektu parte hartzailea, sortzailea, dinamikoa, autoantolatua, feminista, antimilitarista, … eta abar. Eta kasu honetan ez dira ekimen bati jartzen zaizkion izenlagunak,...
Read MoreAzatzak 96: Ttalaka
Ttalaka da aisialdian (bereziki helduona) euskaraz bizitzeko baliabideak eman gura dituen elkartea. Eta, horretarako, besteak beste ttalaka.org interneteko eskaparatea jarri dute martxan. Euskarazko kulturaren agenda dute, 10 blogari kulturari buruz, ttalakariak izeneko elkarrizketa sorta, erreportajeak eta abar. Webgune txukun eta erakargarri batean. Ea erresonantzia kaxa indartsu bilakatzen den! Aupa...
Read MoreAzatzak 95: Puntueus
Urteetako lanak eman ditu fruituak. Gure komunitateak badu interneten aritzeko berezko kantxa, berezko zelaia. Eta aprobetxatu behar dugu. Ekainean aitzindari batzuek abiatu zuten puntueus. Eta orain abiarazte fasean dabiltza. Urtea amaitu aurretik, 2.000 domeinu kudeatu nahi dituzte. Kopuruak kopuru, euskarak eta bere garapenak izan behar du oinarri, izan behar du ongarri. Eta edukiz bete .eus domeinu horiek guztiak: euskarazko edukiz bete, beti...
Read MoreAzatzak 94: Zurriolako Antzerki eskola
Harrobiak behar ditu euskarak. Harrobiak behar ditu euskal kulturgintzak ere. Eta antzerki alorrean, harrobirik bada, Zurriolako antzerki eskola dugu horietako bat. Ia 200 gaztez osatutako antzerki eskola dago Donostian. Eskolatik bertatik aktore ezagunak atera dira, euskaraz lan egin dutenak. Euskarak ere behar ditu olgeta guneak, ondo pasatzeko guneak eta lana euskaraz egingo duten gazteen prestakuntza antolatzea. Eta hori guztia, bere xumetasunean, egiten du Zurriolako antzerki eskolak. Segi...
Read MoreAzatzak 93: Kanaldude
Telebistak gure bizitzako ordu asko jaten ditu. Eta euskarazko eskaintza ez da behar bestekoa ez kantitatez ez kalitatez. Baina alor honetan ere badira berri onak. Kanaldude da horietako bat. Baxenafarroan du egoitza eta zentroa, Arrosan. Ipar Euskal Herri osoa du berbagai eta sarearen bidez hedatzen ditu bere eduki guztiak, euskaraz jakina. Herri-telebista dugu Kanaldude. Kulturgintzaren adierazpideei garrantzi berezia ematen diena. Erresonantzia-kaxak behar genituela esan zuen batek,...
Read More
Iruzkin berriak