Azatzak 32: irakurle klubak
Euskal literaturan azken urte hauetan “fenomeno” bihurtu dira irakurle klubak. Eta, horregatik, 32. azatza literatur kluben ingurukoa da. Talde hauen helburu nagusia euskarazko liburuen gainean hitz egitea da. Hilean behin edo batzen dira eta horietako batzuetan egileak berak hartzen du parte eta beste batzuetan, ostera, ez. Dinamika azken urteotan indartzen ari da. Eta, gainera, bitxia bada ere, dinamika hori indartsuen Bizkaian dago. Gai honen inguruan, hala ere, ezinbestekoa da Iban...
Read MoreAzatzak 31: Beranduegi
Argia saria ez diote eman, nahiz eta twitterren baten batek eurentzako eskatu. Argia sarien emanaldian bertan Iñako Gurrutxagak ere eurentzako saria eskatu zuen. Baina esku hutsik geratu dira. Hala ere, nire ustez azatzen artean egotea merezi du Beranduegik (ez da saria, baina tira). 45 saio egin dituzte dagoeneko. Saio umoretsu eta bitxiak izan dira 45 hauek. Umore fresko eta bihurria darabilte. Euskaratik eta euskaraz. Umore politikoa ere egiten dute eta horren falta nabarmena du gure...
Read MoreAzatzak 30: Ahotsak
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une...
Read MoreAzatzak 29: dantzan
29 azatz dagoeneko. Hasieran zerrenda luzea egin nuen eta hortik tiraka ibili naiz orain arte. Eta hasieratik zerrenda horretan zegoen dantzan.com. Baina … azatza heldu denerako webgunea itxita (hobe esanda, eguneratu barik) dago. Baina erabaki dut aurrera jarraitzea, oraindik orain webguneak egindako bidea eredugarria izan delako (eta espero dezagun hemendik aurrera ere eredugarria izaten jarrai dezan). Eguneratuta: urriaren 1etik aurrera, berriro martxan. Zorionak! 10 urtez dantzan jarri...
Read MoreAzatzak 28: entzun musikazuzenean
Lankide batek (aupa Mikeldi!) proposatu dit 28. azatza. Badakizue, nahi izanez gero, ez dago arazorik azatzak proposatzeko. Musikaren inguruko hiru ekimen dira Mikeldik proposatutakoak: – Entzun.com: euskara hutsezko lehen musika-aldizkaria izan zen. Urteak aurrera joan ahala, euren burua birziklatu behar izan dute. Baina gaur-gaurkoz musikari buruzko euskara hutsezko webgunea dute eta abenduan disko-liburua plazaratzen dute urtero-urtero. Webgunea gainera orain dela gutxi berritu dute...
Read MoreAzatzak 27: Azpeitiko kultur mahaia
Azpeitiko kultur mahaia dugu azatzetan 27.a. Mahai hau 2006an sortu zen, Azpeitian. Hiru helburu jarri zizkion bere buruari: San Agustin kulturgunea sortzea, kultur egutegi bateratua egitea eta kultur hedabideak sortzea. Sanagustin kulturgunea 2011ko uztailean jarri zen martxan. Lapikue webguneak ere martxa polita darama eta kultur egutegi bateratua aspalditxotik da errealitate Azpeitian. Eta hori guztia auzolana erabilita eta euskaraz. Herriko kultur talde guztien artean hausnartu, adostu,...
Read MoreAzatzak 26: Ahotsenea
Mekaren erdigunean gaude bete-betean. Baina ondoko karpa batean. Durangoko azoka azken urteetan biziberritu duen gunean, karpapean. Ahotsenea duzue hau. 2011n 95 ekitaldi, bost egunetan. Euskarazko sortzaileak eta euren publikoa batera, punta-puntako idazle eta taldeak, eta hasiberriak, denak nahasian, baina espazio berean. Gainera, aurten horri lotuta sortu dira Irudienea eta antzerkiari lotutako espazioa (azokak eta Ahotseneak apur bat bazter utzi dituzten bi esparru, bideogintza eta...
Read More25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan
Lehenago zuzeun eta sustatun argitaratu dut, baina gaur blogera ere badakart. Orain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute. Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta...
Read MoreAzatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera
25 azatz dagoeneko. Orain dela urtebete inguru hasi nintzen azatzak batzen eta 25. etorri da konturatu orduko. Oraingo honetan Lekeitiora goaz. Euskarazko zinema azken aldi honetan loratze bat ari da bizitzen, baina urteetan basamortua izan da euskara zinematan. Hala ere, urtero-urtero Lekeition egin da zinema eta bideo bilera. Aurtengoa 34. zinema eta bideo bilera izango da. Euskaraz filmatutako dokumentalak eta film laburrak izango dira Lekeition ikusgai, azaroaren 28tik aurrera. Egitarau...
Read MoreAzatzak 24: Gartxot
Azatzik azatz jarraitzen dugu azaroan. Eta oraingoan ekialdera joko dugu, baina mendebaldetik datorren oihartzunak hara eramanda. Galizia aldeko Sechu Senderen bidez jakin dugu Gartxot izeneko ekimenaren berri. Animaziozko filma egiten ari dira egin dute Zaraitzu aldean. Datorren hilean estreinatuko ei da filma. Ostiral honetan estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan. Baina, horretaz gain, bestelako ekimen batzuk ere jarri nahi dituzte martxan: Gartxot bidea eta abar. Gartxot...
Read More
Iruzkin berriak