Irakurgaiak: Bidea eginez
Nafarroa Garaia, 1969-1991. Ikastolak eta euskarazko irakaskuntza. Gurasoak, poliziak, eliza, umeak, konpromisoa, agintarien ezinikusia, moldeak apurtzea, intuizioa, kemena, borroka, andereñoak, … Bidea eginez liburuan Juan Luis Larrazak Nafarroako ikastolen epopeia kontatzen du: dena kontra zeukaten horiek zelan egin zioten aurre egoerari eta herri asko eta askotan ikastolak sortzen zelan hasi ziren. Gurasoen kemena (haurren eskolatze kartillak lortzea oso zaila zenean), andereñoen kemena...
Read MoreIrakurgaiak: El iceberg navarro
Beti esaten dut interesatzen zaidala etorkizuna iragana baino. Eta hala da. Kezka geroan dago, ez lehenaldian, baina … bakoitzak ditu bere perbertsioak. Eta nire perbertsio-obsesioetako bat euskararen historia soziala da. Eta Peio Monteanoaren lana nire ustez ikaragarria da. Nafarroako XVI. mendeko hizkuntza erradiografia bikaina marrazten du, datuz erabat hornitua. Icebergaren metafora erabiltzen du, egoki erabili ere. Jardun idatzia erabat gaztelaniaz izan bazen ere, jardun horrek azpitik...
Read MoreIrakurgaiak: Falar galego: no veo por qué
Aspaldi samar irakurri nuen Ana Iglesiasen “Falar galego: no veo por qué” liburua. Liburuan Anak bere tesi doktorala laburbiltzen du: galiziera hiztunen imaginarioen gainean jarduten du luze eta zabal. Merezi duen liburua da eta, horregatik, aste honetan berriro apaletatik atera egin dut, batez ere, orain dela gutxi ezagutu nuelako egilea bera. Gaur, hortaz, beste esperimentu batekin nator blogera. Bere garaian irakurri nuen eta bazterretan hainbat ohar idatzi nituen. Horiek ekarriko ditut...
Read MoreIrakurgaiak: “Etxea”, Xamar
Beste behin ere Xamarrek egin du. Beste behin ere sekulako harribitxia ekarri du gurera. Oraingoan etxeen inguruan, baserrien inguruan (eta etxe horiei lotutako izenen inguruan). Liburua irakurtzen konturatzen da bat euskaldunok beti izan garela garaikideak, beti egon garela Europako joera nagusietara irekiak, beti haiei adi. Gainera, horiek hartu ditugu eta, ahal den neurrian, gurera egokitu ditugu, gurera ekarri ditugu. Eta etxe horiek guztiak geruzaz geruza eraikiak izan dira. Gure...
Read MoreIrakurgaiak: Uma ilusao necessaria
Sechu Sendek oparitu zidan liburua: Uma ilusao necessaria. Interesgarria da benetan. Eta liburuko hitzaurrea itzuli (eta laburtu) dut (amu gisara): Gaurko mendebaldeko kulturan, “hizkuntza”ri buruzko kontzeptua estu lotzen da oinarrizko ideia batzuekin. Ideia horiek zentzu komunetik datoz eta, beraz, ezin dira zalantzan jarri egia bezala hartzen direla. Izan ohi dira ziurtasun zalantzagarriak -gutxi definitutako edukiak, zailak definitzeko- eta horregatik hain zuzen ere...
Read MoreIrakurgaiak: Irten hizkuntzaren armairutik
Sekulako lana iruditu zait “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua: autolaguntza liburua euskaraz erosoago bizi gura dugunontzat. (Egian ere erabili dute). Ez dut liburuari buruz gehiago aipatuko, baina liburuko ateraldi batzuk ekarri ditut hona, lagin modura: Askoz eragin handiagoa egiten digu ikusten dugunak entzuten dugunak baino. Eredugarri izatea doktrinatzea baino askoz indartsuagoa da. Gertakizunen argitasun eztabaidaezinaren aurrean, diskurtsoak, argudioak eta hitzak geriza...
Read MoreIrakurgaiak: Errores y horrores del españolismo lingüístico
Moreno Cabrera irakasleak beste behin ere egin du. Linguistikoki eta soziolinguistikoki hizkuntza-espainolismoaren oinarri sasi-zientifikoak birrindu ditu banaka-banaka, gupida barik. Hizkuntzen inguruan dauden aurreiritzi gehienak xehatu egin ditu, berak ohikoa duen estilo azkar eta eraginkorraren bidez. Panfleto baten usaina hartzen diozu erabat gozagarria den irakurketari. Eta bai, hala da, panfleto bat da, eta zer? Azkar irakurtzen da, oinarri zientifiko sakonak ditu, egileak ez du...
Read MoreIrakurgaiak: Eutsiko diogu?
Azatzak amaitu nituenetik ez diot kasu handiegirik egin kulturgintzari. Lantzean behin, blogeratu nahi ditut kulturgintzari lotutako kontuak. Eta gaur doa lehena. Fermin Etxegoienek sorkuntzaren profesional autonomoak elkarrizketatu ditu Eutsiko diogu? galdera botaz. Galdera bakarra zelakoan nengoen, baina elkarrizketatzaileak gehiago egin ditu (baita batzuetan erantzunen gaineko komentarioak erantsi ere). Bide batez, Argian sekulako elkarrizketa egin diote...
Read MoreIrakurgaiak: El nacionalismo lingüístico
Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau. Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara. Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri...
Read MoreIrakurgaiak: Reclaiming basque
Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta, zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi). Freskoa da liburua, atsegina. Gauza berri gehiegi ez izan arren, gauzei begiratzeko modu berritzailea dakar. Antropologiatik eta esanguratsu. Merezi duen liburua da. Niri, batez ere, erakargarri egin zait batua eta etxeko hizkeraren artean izan diren harremanen berri ematen...
Read More
Iruzkin berriak