Militantzia
Originala jakin.eus-en argitaratua. Topaguneak urtarrilean antolatu dituen XIII. Topaldian ere autoeratzea aztertu dute (ahalduntzea eta performatibitatearekin batera, euskaltzaleen aktibazioaren aterkipean). Autoeratzea gai hartuta, hiru berbaldi izan ziren: Imanol Larrañagak ‘Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen’, Mikeldi Zeberiok ‘Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua’ eta...
Read MoreItxaron genuen
Originala jakin.eus-en argitaratua. Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen. Itxaron genuen. Eta ezer ez. Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat. Goazen!! Eta joan ginen. Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori...
Read MoreHizkuntza politika ausarta ala hizkuntza komunitate indartsua?
Originala jakin.eus-en argitaratua. Galdera-tranpa bat da hori, ezer izatekotan. Gehienok erantzungo genuke hizkuntza politika ausarta eta komunitate indartsua. Biak. Biak direlako beharrezko eta ezinbesteko. Biak zaizkigulako orain eta hemen gutxi. Biak behar(ko) ditugulako gure zuhaitzaren barne-izerdia elikatzeko. Biak. Baina horrelako egoera idealik izango bagenu, ziur naiz horren tankerako galderarik ez genukeela egingo, inola ere ez. Beraz, galderaren muinera bueltatuta: zein izan beharko...
Read MoreEtorkizuneko sintesia
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Mapa berriak tolestuta ei datoz oraingo garai nahasi hauetan. Eta, beraz, ematen du gaitzagoa dela etorkizuneko purrustak margotzea. Hala ere, ziurtasun txiki batzuk baditut pilatuta nire buruko ganbara pitzatuan. Ahaztu barik zalantzak ziurtasunak baino itzel handiagoak direla. Horregatik, galderekin hasiko naiz etorkizuneko sintesi hori harean egin nahian. Zergatik lortu zuen arrakasta Negu Gorriak taldeak? Zergatik dute arrakasta Anarik, edo Berri...
Read MoreElefantea(k)
Originala jakin.eus-en argitaratua. Jakinen aurreko zenbakian esaten nuen sarri gogoratzen garela etorkizunaz. Eta hala da. Horren seinale Patxi Saez Belokik www.erabili.eus agerkarian argitaratu duen artikulua: ‘Euskararen elefantea ikusi’. Patxik hurrengo 30 urteetako euskalgintzaren zikloa zeharkatu behar duen estrategia marraztu eta zirriborratu gura izan du. Izan ere, Joshua Fishman soziolinguistaren berba batzuetatik abiatu du bere analisia: «Problema txikiez ardura zaitezke,...
Read MoreJaso eta eman
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean...
Read MoreEtorkizunaren mezu gara
Originala jakin.eus-en argitaratu da. Grezia denon ahotan ibili da azken urteotan. Astintze sozial handiak izan dira han eta ematen du geroan ere izango direla. Ni ere hara begira ibili naiz sarritan; hori bai, betaurreko soziolinguistikoak kenduta hasiera batean. Izan ere, bestelako kezkek ere biziarazten naute. Eta hango anarkisten diskurtsoak eta praktikak arretaz behatu ditut behin baino gehiagotan. Eta, gura barik, betaurreko soziolinguistikoak lanean hasten dira. Anarkista horien...
Read MoreManagement
Originala jakin.eus-en argitaratua. Soziolinguistika iturri askotatik edaten duen diziplina da. Baita kudeaketatik ere, hau da, enpresen eta erakundeen kudeaketa zientziatik, ingelesez management deitzen den horretatik, hain zuzen ere. Xabier Erizek berriki idatzi du artikulu gogoangarria horren inguruan: ‘Management-eko kontzeptuak eta hizkuntza-plangintza’ (Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian argitara emana 2014ko uztailean). Artikuluaren oinarrian honako galdera hau dago:...
Read MoreOuting
Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik,...
Read MoreEkina
Originala jakin.eus-en argitaratua. Batzuek euskara (euskaldunok!) gaur egun arte historian iraun izana berba horrekin azaltzen dute. Ez dakit hala den, datuak falta zaizkit horretarako (baina litekeena da horrek ere zerikusia izatea). Baina argi daukat azken urteotako garapena, hein handi batean, berba horrekin definitu daitekeela. Eta berba hori ekina da, behintzat Txorierri aldean duen esangurari lotzen bagatzaizkio. Ekina izateak hauxe esan gura du: tematia izatea, jarraitzea, ez etsitzea,...
Read More
Iruzkin berriak