Batzen gaituen hizkuntza
Hainbat aldiz ekarri dut blogera Maria Reimondez. Nos egunkarian argitaratzen dituen artikuluak irakurri ohi ditut eta hau irakurri orduko, itzuli eta blogeratu behar nuela ikusi nuen. Ba, hona hemen, A língua que nos une artikulua: Hainbeste aldiz entzun dugu “batzen gaituen hizkuntza” adierazpidea gaztelaniari erreferentzia egiteko (beste hizkuntza batzuek banatuko bagintuzte bezala) eta ezin izan dut saihestu bertara itzultzea, beste testuinguru batean bada ere. Egun batzuk dira nire...
Read MoreHizkuntza, pentsatzen dugunetik amesten dugunera arte
Tarteka Aikor aldizkarian hasiko naiz idazten Mihigintza izeneko sekzio bat, soziolinguistikaren dibulgazio lanetan. Lehen artikulua hauxe da. Hizkuntza, pentsatzen dugunetik amesten dugunera arte. Soziolinguistika. Berba potoloa, en-tzuten dugunean atzera eragiten diguna. Baina, zoritxarrez edo zorionez, berba horren atzean dagoenak gure bizitzan eragiten du, momentu guztietan gainera, guk gura ala ez. Horrexegatik, ahalegindu beharko ginateke zientzia adar horrek ematen dizkigun baliabideak...
Read MorePoesia gudu zelai modura
Poesia eta hizkuntza minorizatuak dei zitekeen blogeko artikulu hau, baina ez da. Izan ere, beti harritu nau hizkuntza minorizatuetan (edo, behinik behin, ondoen ezagutzen ditudan komunitateetan) poesiak zer garrantzia duen, bai Euskal Herrian, zein Galizian edo Cuetzalan aldean. Nerabezarotik datorkidan susmoa da. Gogoratzen dut 15-16 urterekin hasi nintzela poesia irakurtzen, euskaraz. Niretzat ia pentsaezina zen gaztelaniazko poesia irakurtzea (eta ia gaur egun arte, oso gutxi dira...
Read MoreAgentzia eta egitura
Soziolinguistikaren esparrura (edo hizkuntzen dinamikak aztertzen dituen zientziara) ere iritsi da agentzia eta egituraren arteko tentsioa. Beste berba batzuekin esateko, hizkuntza dinamikak aldarazteko non jarri behar da fokua, hiztunengan ala egiturazkoak diren elementuetan? Tentsio honek neure ustez zeharkatzen ditu milaka analisi eta proposamen. Badira soziolinguistikan ikuspegi neoliberalak ugaritzen ari direla diotenak, eta neure inguruan behintzat tankera honetakoak entzun eta irakurtzen...
Read MoreHarien isla
Aspaldi esan nuen ez dela ohikoa izaten gurean hizkuntzari lotutako arte instalazioak egotea. Horregatik, ikusi nuenean Irati Bazeta lankideak Durangoko museoan arte erakusketa bat egin behar zuela, ez nuen dudarik izan: azoka bitartean bisitatu nuen (pena, Emuneko lankideekin antolatutako bisita gidatura joateko modua ez nuelako izan). Eta, zoritxarrez, artikulu hau berandu dator, ze dagoeneko ez dago ikusgai erakusketa bera. Baina tira, neure denborak eta aktualitatearenak koadratzea sano...
Read MoreGalderak eta galderak
Zirriborroen dokumentu bat dut eta bertan blogeko balizko artikulu edo esaldi edo ideia edo dena delakoak batzen ditut. Eta aurrekoan irakurtzen ari nintzela, konturatu nintzen baneukala galdera bateria bat eta, gainera, galdera horiek badutela zelanbaiteko lotura. Hortaz, galderak hartu, ordenatu eta galderekin artikulu/post bat egitea bururatu zait. Ea zer deritzozuen: Noiz sentitzen da hiztun bat legitimatuta? Zer prozesu sozialek legitimatzen dute hiztun bat eta zer prozesuk ez? Zelan...
Read MoreSabela
Aurton ezagutu dut 16 urteko neska galiziar bat, Sabela deituko diodana bere izena ez izan arren. Kokatze aldera, ez da euskalduna, ez du inolako zerikusirik Euskal Herriarekin. Santiago egunean berarekin egon nintzen, Compostelan eta aipatu nion orain dela urte batzuk (berak nitaz gogoratu ez arren) bere etxean izan nintzela, norekin eta Porrotx eta Marimototsekin. Hori esanda, istorio hau kontatu zidan. Kontua da Sabela, ume bat zela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD bat eskuratu zuela...
Read MoreKontzientzia kritikoa
Equiling ikerketa taldeak amaitu du bere ibilbidea. Hala ere, utzi ditu zenbait lan han eta hemen. Haien artean, “Euskaldun aktibo eta kontzienteak hezten” izeneko gida. Gida horretan gazteen aktibazioa lortzeko dinamizatzaileentzako oharrak datoz. Eta, horretarako, kontzientzia kritikoa lantzea dute helburu. Baina zer da kontzientzia? Askotan galdetu izan diot neure buruari kontzientzia, kontzientziazioa, sasoi batean motibazioa zer den. Erantzun borobil bat zirriborratzeko elementuak...
Read MoreAlgoritmoa asaldatu
Hamaika lerroko manifestu herren bat, abenduaren 3ak eragiten didan nagi infinituaren aurrean: Espainoltasun eta frantsestasun toxikoaren sasoietan bizi garen honetan, etengabe des-zentratzera behartuta gaude, geure burua linguistikoki autodeterminatu gura badugu. Galizian esaten duten modura, algoritmoa asaldatu edo aztoratu behar dugu egunero. Azken finean, eurek nahi dutena izateari uko egin behar diogu, minutuero, segunduero, beti. Hormigoiari espazioa kendu behar diogula eta eukaliptoari,...
Read MoreFora da aula
Nel Vidalek, galiziar soziolinguistak, orain gutxi argitara eman du Fora da aula izeneko artikulua Nos egunkarian. Artikulu gomendagarri horretan, lehen pertsonan bere kontzientziatze linguistikoaren berri ematen digu egileak. Eta, artikuluaren izenburutik bertatik ondorioztatu daitekeenez, kontzientziazio linguistiko hori ikasgelatik kanpo gertatu zitzaion Neli. Azken urteotan, geletan kontzientziazio linguistikoa lantzeko bideak jorratu izan ditu euskal soziolinguistikak (adibidez, Bat...
Read More

Iruzkin berriak