Baserritarrak gara gu
Gurean, profesional militantearen figura hedatua dago (gurean diodanean, euskalgintzaz ari naiz). Baina zer da? Zer demontre da? Zer eduki ditu figura horrek? Zer eduki izan beharko lituzke? Gustatu edo ez, euskalgintza ez da ekoizpen arlo normal bat; eta sortzen diren lanpostuak ere anormalak dira; prestasunak, konpromisoak, inplikazioak eta horrelako jarrerek indar berezia behar dute. Profesinalizatzea ona da, beharrezkoa, baina profesionalizatze estandarra ez da egokitzen guk behar dugun...
Read MoreKomunitatearen sendotzea
Edo community empowerment. Honako puntu hauek izan beharko luke dena delako horrek: “Arazoa” dutenek eurek hartzen dute bere gain arazoari konponbidea emateko ardura. Ahaldundu egiten dute euren burua eta, horrela, lidergoa sendotu egiten dute. Tokiko testuinguruetara egokitu eta moldatzen dira ekinbideak eta jardunak. Beraz, horizontala da batez ere (eta, edozein kasutan, ez bertikala da). Parte hartzea bai, baina, batez ere, “arazoa” dutenek osatutako erakundeak garatu eta sendotzen...
Read MoreAraba: mundu mailako biziberritzearen adibide?
Gai horren inguruan berbaldi bat enkargatu zidaten Vigoko unibertsitatekoek (aupa Henrique!). Gero, Santiagoko unibertsitatean ere gauza bera errepikatzeko. Eta hasi nintzen buruari bueltak ematen. Azkenean, galdera horri zuzenean erantzuna eman beharrean, 16 geltokiko bidaia proposatzen dut Araban barrena. Ea zuek zer diozuen!
Read MoreEuskarak behar du hip-hop
Pasa den larunbatean Gasteizen izan ginen, Jimmy Jazz aretoan, Gorka Suaia eta Glaukoma ikusten. Euskarak behar du reggae, euskarak behar du hip hop kantatzen dute One, two kanta gogoangarrian. Baina beste hainbat gauza ere esaten dute. Adibidez, “dakarkigun melodia aldaketena da”, “estilo berrien beldur haiz? Ni ez”, “erritmo bizkorren katarata”, … Eta baita kritikak jaurti ere gure panorama musikalari: “ultra guayismo super kutxakultureta”, “segi parrandan tributo eta...
Read MoreSistema eragile libre oso baten alde
Xan Airek artikulu gogoangarria idatzi du, nire ustez, Bat aldizkariaren 103. alean. Euskal jakobinismoa du berbagai beste gauza askoren artean. Hona hemen handik “lapurtutako” bi lerrokada: Zein izan zen, ordea, Euskaraz Bizi proiektu nazionalaren akatsa? Prozesu edo protokolo berdina jartzea Euskal Herriko ikastola guzietan: azpi-helburu berdinak, plangintza eta epe berdinak, tresna berdinak … Errealitatean, baliabide zinez desberdinak zirelarik: ikasle-kopuruek, profesional-kopuruek,...
Read MoreDerion euskaraz egiteko aukerak
Aspalditxo esan zuen Eduardo Apodakak berari gehiago axola ziola Tafallan euskaraz egiteko egon daitezkeen aukerak, Tafallan bizi diren euskaldunak baino. Hausnarketa horretatik abiatuta, Derion Tximintx euskara elkarteko kideak uztailetik irailera ibili gara Derion euskaraz egiteko aukera horiek mapa batera ekartzen. Landa-lana egin dugu, denda eta tabernetan, zerbitzu eta jatetxeetan. 150 establezimendu baino gehiago aurkitu ditugu Derion. Eta erdietan bada aukerarik euskaraz egiteko (leku...
Read MoreGero eta “normalagoak”
Udan, besteak beste, Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera” irakurri dut (irentsi dut, hobe esanda). Bakoitzak bere zoroak bizi ditu eta bakoitzak baditu bere perbertsioak, zer egingo diogu bada! Sarasolaren arabera, euskara batua da euskaldunon komunitateak egin duen miraririk handiena. Bere berbetan esateko, “euskara batuaren arrakasta da, ziur aski, euskaldunen komunitatearen historiako gertaera garrantzizkoena”. Bere iritziz, corpus arloan gero eta “normalagoak” gara. Hau da, gure...
Read MoreGenetikarekin soziolinguistika egin
Enegarren teoria euskararen jatorriari buruz. Enegarren saiakera genetika eta hizkuntzen ibilbideak erkatzeko. Enegarren esentzialismo ariketa txatxua. Genetikarekin ezin da soziolinguistika egin. Are gutxiago, eskema mental (edo aurreiritzi esan beharko nuke) modernoekin. Izan ere, ikerketa horiek guztiek oinarri hau hartzen dute: etnia (tribu edo dena delako) bat = hizkuntza bat. Eta, gainera, ikerketa horiek guztiek hizkuntzek egindako ibilbideetan faktore ekonomikoek, sozialek, politikoek...
Read MoreHizkuntzak performatzen al du?
“Mundua ez da den modukoa, baizik eta guk hizkuntzaren bidez egiten dugun modukoa” Suzanne Romaineren esaldi honekin abiatuko naiz. Eta jarraitu, jarraituko dut Suzanneren beste galdera birekin: “Jendartea aldatu egin behar da hizkuntza aldatzeko? Ala hizkuntza aldatzeak aldaketa sozialari lagundu diezaioke?”. Egileak ez dio erabateko erantzuna ematen bi galdera hauei. Hala ere, gutxi gorabeherakoa bai: “hizkuntza ez da kulturaren isla pasiboa bakarrik, kultura sortzen ere laguntzen...
Read MoreArtabria
Ferrol aldean bada galizieraz lan egiten duen fundazioa, Artabria izenekoa. Eurek, hala ere, gurago dute zentro soziala deitu. Galizian han eta hemen sortzen ari diren zentro sozialen aitzindaria da gainera (Compostelako Gentalha aipagarrienetako da, nire ustez). Ezagutu nuenean, batez ere, bere diseinu grafiko zainduak erakarri ninduen. Gero euren agendan musika, mugimendu soziala, oinarrizko kultura eta abar joan nintzen deskubritzen, sarearen bidez beti ere. Handik gutxira, dokumental bat...
Read More

Iruzkin berriak