Larruan sentitu
Hizkuntza ohiturak aldatzeko lanak tokatzen zaizkit batzuetan (edo askotan). Behin baino gehiagotan esan izan dut hizkuntza ohiturak aldatzea ez dela bakarrik hizkuntza batetik bestera pasatzea. Hori baino gehiago da, aldaketa kultural bat da. Eta hori gure larruetan probatu, esperimentatu dugu Emuneko kideok (ez da performance-a izan baina ia-ia). Orain dela astebete pasatxo, erabaki genuen lanean egun oso bat gaztelaniaz aritu behar genuela. Eta egin genuen. Eta deseroso sentitu ginen. Eta...
Read MoreMikrosupremazismoak #kontzeptugisa
Supremazismoa (hizkuntza-supremazismoa nahi bada) ideologia bat da, aurreiritziz betetako ideologia hobeto esanda. Honen arabera, hizkuntza batzuek beste batzuek baino balio gehiago dute zenbait egoeretarako.Gainera, ustezko dohain horiek ez daude lotuta arrazoi politiko, sozialei, ez; hizkuntza bakoitzaren egiturari lotutako dohainak dira antza. Gehiago sakontzeko irakurri Moreno Cabreraren edozein liburu, hau adibidez. Matxismoa dago eta matxismo horren ondorioak egunerokoan pairatzen dituzte...
Read MoreBibliografia non, Habe liburutegia han
Gurean harribitxi soziolinguistiko batzuk baditugu, arlo teorikoan zein aplikatuan. Hala ere, badugu beste harribitxi bat, oso gutxitan aipatua eta are gutxiago goraipatua: Habe liburutegia. Hizkuntzalaritza aplikatuan (beraz, soziolinguistikaren erpin ia guztietatik edateko moduko kategorian) sekulako altxorrak dituzte katalogoan. Benetan, edozein ikerketarako ezinbestekoak dira katalogo horretako funtsak. Horrez gain, badaukate beste zerbitzu bat: eskatzaileari eurek lantzen duten esparruko...
Read MoreZer kultur eredu?
Saizarbitoriak arrazoia ote du? Euskararen normalizazioa dela-eta justifikatzen da askotan gehiengoak kontsumitzeko pentsatutako kultur eredu hori. Zer iruditzen? Uste dut euskararen suspertzea etorri zela beste bidetik, modernotasunetik. Eta beti aipatzen dut ikastolen eredua: jendeak ikastolak aukeratu zituen euskaraz zirelako, bai, baina irakaskuntza aurreratuagoa zelako ere bai, modernoagoa; eta irakasleak konprometituagoak zirelako. Iraultza izan zen eskola espainolaren aurrean....
Read MoreDebekatutako hezkuntza
“La educación prohibida” dokumental argentinarra berriki ikusi dut. Luzea bada ere, merezi du (nik tarteka ikusi dut). Hezkuntzari buruzko ehunka hausnarketa batzen dira dokumentalean, berrikuntzak batzuk, eta besteak ez horrenbeste. Baina hezkuntzari begiratzeko antiojo bereziak beti ere. Dokumentala ikusten buruak behin baino gehiagotan egin zuen euskararen inguruko auzira jauzi. Behin baino gehiagotan. Eta loturak egiten hasi nintzen: adibidez, Euskara irakaslearen...
Read MoreSoziolinguistika irakatsi
Hausnartu saria irabazi du Xabi Aizpuruak. Bere ikerketa lanean udalerri euskaldunetako ikasleekin euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu aztertu du. Hasierazko hipotesi bi azpimarratu ditut nik: “sumatzen zen soziolinguistikako atalak ez duela pisu esanguratsurik DBHko Euskara eta Euskal Literatura ikasgaiaren barnean” eta “DBHko ikasleek gabeziak dituzte euren testuingurua soziolinguistikako ezagutzen bidez interpretatzeko”. Hasierako hipotesi horiek...
Read MorePeriferian eroso
“Sutondoko kontuak” liburuari buruz ari nintzen kazetari batekin. Eta galdetu zidan: Nori zuzendu diozu liburua? Ez nekiela erantzun nion; izan ere, ez diot galdera hori egin neure buruari. Edozein euskaldun/euskaltzale izan daiteke irakurle, ez dela espezialistentzako liburua barrundatu nuen. Liburuak ordutik bidetxoa egin du. Eta periferian ari da “arrakasta” izaten. Iruñean hainbat liburu saldu dira, Gasteizen eta Donapaleun egin ditut aurkezpenak (Baxenabarren...
Read MoreGazte gara gazte
Ahotsak proiektua ezaguna da herri hizkerak eta ahozko ondarea biltzeagatik. Orain arte, batez ere, joera izan du adineko jendea elkarrizketatzeko. Izugarrizko lana egin dute eta, are hobea dena, lan hori guztia lizentzia librearekin eta denon eskura jarri dute. Baina … aurrerapauso batzuk eman dituzte. Gasteizen grabazio batzuk egin dituzte (orain arte honen moduko lanetik aparte egon den lurraldea), eta orain gutxi aurkeztu dituzte hainbat gazteri egindako elkarrizketak. Gainera, zazpi...
Read MoreEuskal Pizkundea 60ko hamarkadan
Iñigo Astiz kazetariak benetako bost harribitxi idatzi ditu. Gure kulturgintzaren historia hurbila ulertzeko ezinbestekoak iruditzan zaizkit artikulu guztiak. Hori dela eta, eta blogean lantzean behin kulturgintza gairi buruzkoak aletzeko konpromisoa hartu nuenez, ba zorrak kitatzeko modu egokia iruditzen zait hau: Eta euskal kultura piztu zen Berrikuntzaren kontu zahar hura Taldetasunak eta taldekeriak Lurrikaraz lurrikaratik Zur hartako...
Read MoreAbangoardiako erretagoardiara (antzerki, komiki eta musika bidez atzera egindako bidaia sentimentala-edo)
Originala Pop Pilulak fanzinean argitaratuta. Dena hasi zen sarean. Mursego eibartarrak Fugaziren kanta batzuekin mix bat egiten entzun nuen, bere ohiko jardun psikodeliko bezain zurrunbilotsuan. Eta buruak 90. hamarkadako erdialdera egin zuen txonbo, atoan, konturatu orduko. Buruak hari matazak batu eta abangoardiako erretegoardiara egin zuen bidaia hiru geltokitan: Bilbo, Iruñea eta Hondarribia aldera. Bidaia horretakoak dituzue jarraian, luze eta zehatz. (Hasi aurretik ohar bat:...
Read More

Iruzkin berriak