Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Soziolinguistikaz berripapera: 28. zenbakia

2010-03-27  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

28. zenbakia / 2010eko martxoa

Word
dokumentua
/Pdf
dokumentua

 

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

 

EUSKARA
KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK
IKASTAROA EHUREN UDA IKASTAROETAN

Aurtengoan ere Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu
du EHUko
udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen
inguruko komunikazio-proiektuen
eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du.
Pilar Kaltzada
(Innobasque) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)
izango dira
zuzendariak eta bi egunetan zehar hainbat adituren ekarpenak
jasotzeko
aukera izango da. Ikastaroan Donostiako Miramar Jauregian
burutuko da
ekainaren 22 eta 23an.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

III EUSKAL
SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIKO
KRONIKA, DIAPORAMA, AURKEZPENAK ETA BIDEOAK WEB GUNEAN

Soziolinguistika Klusterraren web
gunean
dituzue eskuragarri III. Euskal Soziolinguistika
jardunaldiaren
materialak (aurkezpenak

eta bideoak). Lehendik jada zeuden argitara emanda kronika

eta diaporama.
Zuen interesekoa izango direlakoan.

Otsailaren 26an burutu zen Donostiako Miramon
Zientziaren
Kutxaespazioan III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia.
Unibertsitateetatik
(EHU, NUP, Huhezi…), euskara zerbitzuetatik eta enpresetatik
etorritako
130 bat lagunek aztergai izan dituzte 2009. urteak euskal
soziolinguistikan
eman dituen ikerketak, horien ondorioak eta horiek
etorkizunerako iradokitzen
dituzten egoerak eta lan-ildoak. Aurreikusi bezala, formatu
ezberdinak
erabili dira III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldi honetan:
mahai-inguru
batekin hasi, hitzaldiekin jarraitu, ondoren tailerrak, eta
bukatzeko
elkarrizketa ikerlari bati. Hemen duzue jardunaldiaren egitaraua

eta hizlariei buruzko
informazioa

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/jardunaldia

GAZTEEN
HIZKUNTZA-ERABILERAN ERAGITEN
DUTEN FAKTOREEN AZTERKETA

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa

eskola eta Topagunea

euskara elkarteen federazioarekin osatutako Proiektu taldeak
2008 eta
2009 urteetan zehar garatutako azterketaren

emaitzak aurkeztu dituzte. Gazteen hizkuntza-erabileraren
gaia landu
duten eta gazteekin harreman zuzenean lan egin duten adituak eta
profil
ezberdineko gazteak izan dira erabileraren inguruan hausnarketa
partekatua
burutu dutenak.

Aplikazio praktikoari begira lan egiten saiatu
da taldea
eta proiektuaren emaitzak gazteengan interesa duen edozein
hartzailerentzat
baliagarriak izateko helburua jarri dio bere buruari. Fenomeno
konplexua
modu sinplean irudikatzeko tresna eskuratu da hausnarketa
honetatik abiatuta.
Aurrera begira, egindakoa oinarri hartu eta ahalik eta formatu
erabilgarrienean
erabiltzaileei helarazteko asmoa dago.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/gazteak

BAT ALDIZKARIAREN 74.
ZENBAKIA
KALEAN

BAT Aldizkariaren 74. zenbakia II. HAUSNARTU – Euskal
Soziolinguistika
Sariak izeneko alea kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak.
Zenbakiak
2009ko HAUSNARTU lehiaketan saridun izan diren hiru lanak
argitaratu dira
besteak beste.

Aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:

  • Hitzaurre gisa. Iñaki Martinez de Luna

DOSSIERRA

  • Argiak eta itzalak euskararen lurraldean euskararen etxean,
    gazi-gozo.
    Dabid Anaut
  • Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean. Jose

    M. Zendoia

  • Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Urtzi

    Barrenetxea

GUREAN

  • 2007ko Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta
    kuantitatiboaren
    interpretazioa. Edorta Bergua, Estepan Plazaola, David
    Izaga,
    Garbiñe Loiarte, Nekane Jauregi, Joxpi Irastortza.

SOZIOLINGUISTIKA HIZTEGIA: KLUSTERRA
EGILEEN ARTEAN

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Soziolinguistika Hiztegia
(Euskal
Soziolinguistikaren eremuan erabiltzeko) argitaratu du,
oraingoz, bertsio
elektronikoan. Hiztegiaren Batzorde Teknikoaren partaide izan
dira honako
adituak: Lionel Joly (Soziolinguistika Klusterra), Jon
Aizpurua
(HPS), Iker Etxebeste (UZEI) eta Izaskun Osinalde (HPS)
(koordinazio-lanetan).

Terminologia Batzordean izan dira, bestalde Patxi Baztarrika,
Hizkuntza
Politikarako sailburuordea, Jon Koldobika Urrutia, IVAPeko
zuzendari nagusia,
Erramun Osa, EABko idazkaria, Araceli Díaz de Lezana, HPSko
ordezkaria,
Mertxe Olaizola, IVAPeko ordezkaria, Andoni Sagarna,
Euskaltzaindiaren
ordezkaria, Iker Etxebeste, UZEIko ordezkaria, Xabier Alberdi,
EHUko Euskara
Institutuko ordezkaria, Ibon Olaziregi, Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa
Sailaren Euskara Zerbitzuaren Ordezkaria, Alberto Atxabal,
aditua, Joseba
Erkizia, aditua, Miel Loinaz, aditua, Asier Larrinaga, aditua
eta Alfontso
Mujika, aditua.

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/AC96_Soziolinguistika_20091127.pdf

 

EKIMENAK
ETA KANPAINAK

 

DEITURAK
EUSKAL GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA ABIAN JARRI DUTE UEMAKO HERRIEK

[erabili.com]

UEMAk Guk abizena, zuk? kanpaina jarri du martxan, euskal
abizenak modu
ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat.
Hartara,
Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu
eta Artetxe,
Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera
izango
dute interesatuek.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1265269674

http://www.argia.com/albistea/deiturak-euskal-grafiaz-jartzeko-kanpaina-abian-jarri-dute-uemako-herriek-2

GALEGOAREN DEKRETU BERRIAREN AURKA
MILAKA PERTSONA
MANIFESTATU DIRA SANTIAGON

[ARGIA]

Milaka pertsonak egin zuten bat Queremos Galego plataforma
herritarrak
atzorako hezkuntza publikoan deitutako grebarekin. Santiago
(Galizia)
erdialdean manifestatu ziren, hango Gobernua prestatzen ari den
Galegoaren
Dekretuaren aurka protesta egiteko. Dekretu honek galegoaren
presentzia
%50etik %33ra gutxituko luke eta gurasoei aukera eman
aukeratzeko ea zer
hizkuntzatan jasoko dituzten euren seme-alabek nahita-nahiezko
ikasgaiak.

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea/galegoaren-dekretu-berriaren-aurka-milaka-pertsona-manifestatu-dira-santiagon

KATALANEZ ETIKETATUTAKO PRODUKTUEN
KONTSUMOA SUSTATZEKO
ZIURTAGIRIA SORTU DUTE

[erabili.com]

Katalanez etiketatutako produktuak kontsumitzearen aldeko
konpromisoagatik
errekonozimendua izango dute aurrerantzean Katalunian
administrazioek
eta erakundeek.

Helburu eta asmo horiek kontuan hartuta, dagoeneko etiketetan
katalana
erabiltzen duten enpresen eta kanpainarekin bat egin duten
erakundeen
arteko harreman komertzialak sustatzen ere ahalegindu dira
kanpainaren
arduradunak. Azkenik, orain arte euren produktuen etiketetan
katalana
erabiltzen ez duten enpresetara ere zuzendu dira kanpainaren
bultzatzaileak,
katalanez etiketatutako produktuen eskaera gero eta zabalagoaren
berri
emateko.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1263543557

RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA
IRLANDAN

Irlanderaren astearen baitan kokatu dute Rith 2010 lasterketa.
Belfastetik
Galwayra korrika joango dira mezu ezkutua duen lekukoa eskuz
esku pasatuz.
Mary McAleese Irlandako presidenteak idatzi du mezua eta
helmugan irakurriko
dute, St. Patrick’s Day festa egunean.

Herrialde osoan barrena ibiliko dira, gaeleraren eta bertako
kulturaren
aldeko mezua herriz-herri zabalduaz. Lehen aldia da halako
ekimena burutzen
dutela Irlandan eta Euskal Herriko korrika hartu dute eredu gisa

Informazio gehiago: http://www.rith.ie

http://www.argia.com/albistea/irlandako-korrikaren-bideoa-2

 

ALBISTEAK

 

EUSKARAREN
LEGEA ALDATU, ETA EREMU MISTOA BESTE LAU HERRITARA ZABALTZEA
ONARTU DU
NAFARROAKO PARLAMENTUAK

[Berria.info]

1986a onartu zenetik aurreneko aldiz aldatu da legea.
Aranguren, Beraskoain,
Galar eta Noain dira eremu mistoan sartzeko oniritzia duten
herriak. UPNk
soilik bozkatu du kontra. NaBaik alde bozkatu du aldaketa oso
murritza
iruditzen zaiola agertu arren.

Informazio gehiago:

http://www.berria.info/albisteak/39299

BERRIA FUNDAZIOA SORTU DUTE

EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak BERRIA hedabideen fundazioa
sortu
du. Fundazio horren lehen proiektua BERRIA beka da, hedabide,
enpresa
edota proiektu berriak sustatzeko egitasmoa.

Informazio gehiago: http://berria.info/fundazioa/

BO HIZKUNTZAREN AZKEN HIZTUNA HIL DA

[ARGIA.com]

85 urterekin hil zen astean Boa izeneko emakumea. Indiako
Andaman Irletan
bizi zen eta andamanese handia etniako kidea zen, hizkuntza
mantendu zuen
azkena. Etnia horrek hamar hizkuntza biltzen zituen eta
horietako bat
zen desagertu berri den bo hizkuntza. Hizkuntzaren izen bera du
etniak,
eta 60.000 urtez bizi izan dira Andaman Irletan.

Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea/bo-hizkuntzaren-azken-hiztuna-hil-da-2

EUSKALTZAINDIAK OHOREZKO EUSKALTZAIN
BERRIAK IZENDATU
DITU

[Euskaltzaindia.net]

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko
batzarrean,
ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11
ohorezko berri
izendatu zituen.

Hauek dira ohorezko euskaltzain berriak: Pakita Arregi, Gorka
Aulestia,
Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel
Etchehandy, Ana
María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari
Iriondo
eta Xabier Lete.

Informazio gehiago:

http://www.euskaltzaindia.net

BALIORIK GABE UTZI DUTE NAFARROAKO
IRRATI LIZENTZIEN
BANAKETA EPAILEEK

[Berria.info]

Baliorik gabe utzi dute Nafarroako Gobernuak 2006an eginiko
irrati lizentzien
banaketa. Hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiko
administrazioarekiko
auzietako salak. Euskalerria irratia baimenik gabe utzi zuten
lehiaketa
hartan, eta lehiaketa horren aurkako helegitea aurkeztu zuen
Iruñeko
euskarazko irratiak. Arrazoia eman dio orain auzitegiak:
lizentzia banaketa
hura ez zen behar bezala egin, eta, beraz, baliorik gabe gelditu
da orduan
erabakitakoa. Behin betikoa da epaia, gainera, eta Nafarroako
Gobernuak
eta Nafarroako Unibertsitate pribatuko abokatuek ez dute
helegiterik jartzerik.

Informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-02-12/012/008/Baliorik_gabe_utzi_dute_Nafarroako_irrati_lizentzien_banaketa_epaileek.htm

UDABERRITIK AURRERA TREBIÑUK EUSKARA
TEKNIKARIA
IZANGO DU

[Berria.info]

Arabako Foru Aldundiak euskara teknikarien sarea osatu berri
du, eta
udaberritik aurrera Trebiñun lanean ariko da teknikari bat

Informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-02-09/016/903/Udaberritik_aurrera_Trebi%C3%B1uk_euskara_teknikaria_izango_du.htm

LAN ESKAINTZA PUBLIKOETAN EUSKARAREN
BALIOA JAISTEKO
ESKATU DU EAEKO LEGEBILTZARRAK

Etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen ezagutza
mailaren pisua
murriztea nahi dute PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzari
horretara
bideratutako eskaera luzatu diote, atzo bertan EAEko
Legebiltzarrean onartutako
legez besteko proposamenarekin. Bi alderdion aldeko botoekin
egin zuen
aurrera proposamenak; EAJk, Aralarrek eta EBk kontrako botoak
eman zituzten
eta UPyD abstenitu egin zen.

Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1265963235

PAUL BILBAO IZANGO DA KONTSEILUKO
IDAZKARI NAGUSI
BERRIA

Xabier Mendiguren Bereziartuk, Euskararen Gizarte Erakundeen
Kontseilua
sortu zenetik Idazkari Nagusi izan denak, erretiroa hartuko du
aurten.
Bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzak hala erabakita, Paul
Bilbao izango
da idazkari nagusi berria. Kontseiluko zuzendaritza-taldeak
hartutako
erabakia apirilaren 24an berretsi beharko dute bazkideek.
Hartara, egun
horretatik aurrera Paul Bilbaok hartuko du Xabier Mendigurenen
ardura.

Informazio gehiago:http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=218

JAURLARITZAK HIRU ELEKO HEZKUNTZA EREDUA
40 ZENTROTAN
PROBATUKO DU

[Berria.info]

Beren borondatez ariko dira ikastetxeak eta ikasleak saio
honetan, eta
hiru urte iraungo du probak Euskara, gaztelera eta ingelesa
astean bost
eta sei ordu artean erabiliko dira, gutxienez.

Informazio gehiago:
http://paperekoa.berria.info/berria/2010-03-04/002/014/Jaurlaritzak_hiru_eleko_hezkuntza_eredua_40_zentrotan_probatuko_du._

 

AGENDA

 

UGARTEBURU

TERMINOLOGIA JARDUNALDIAK: EUSKARAREN GARAPENA ESPARRU
AKADEMIKOETAN

[Sustatu.com]

EHUko Euskara Institutuak Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak
antolatu
ditu. “Espezialitate hizkerak eta Terminologia” aztergaiari
buruzko IV. jardunaldiak izango dira, 2010eko urtarrilaren 25
eta 26an.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioan).

Informazio gehiago: http://sustatu.com/1261043568

UDALTOP 2010: NERABEEN AISIA ETA
LAGUNARTEA

Udaltop jardunaldien bigarren edizioa apirilaren 21ean eta 22an
izango
da. Aurten landuko den gaia Nerabeen aisia eta lagunartea izango
da, eta
Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta
lagunartean euskara
gehiago erabiltzeko? galderari erantzuna ematen ahaleginduko
dira.

Informazio gehiago: http://www.udaltop.com

ERRONKA BERRIAK EUROPAKO
ELEANIZTASUNARENTZAT
BILTZARRA

Dubrovnik-en (Kroazia) burutuko da apirilaren 11tik 15era,
Languages
in a Network of European Excellence sareak antolatuta.

Informazio gehiago:http://www.amiando.com/lineeconference.html

 

IRITZIAK
– ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

 
  • Ritxi Lizartza: “Hitanoa,
    estandarra ekarri gabeko azken osagarria da
  • Malores Etxeberria:
    “Zaintzaile etorkinak”
  • Amaia Zubieta. Iñaki Redin: “Hizkuntzen
    gainean gehiago”
  • Davyth Hicks: “Lisboako Ituna: gutxiengoen hizkuntza eta nazio
    eskubideen zabaltzea?”
  • Miriam Urkia:
    “Corpusgintzaren garrantzia hizkuntzalaritzan eta
    euskja
  • Iñaki Martinez de Luna : “Euskara bai,
    baina nola?”
  • Josune Zabala: “Betidanik, euskal gizartea
    beste hizkuntzekin hartu-emanetan egon da”
  • Jon Irazusta: “Unibertsitatean,
    gizartearen
    aldean, euskararen erabilera handiagoa da”
 

ARGITALPEN

GOMENDATUAK

 

HABE
Liburutegiak eskuratu berriak

  • Eva Codó (2008): Immigration
    and bureaucratic control : language practices in public
    administration
  • E. Martinell Gifre, Manuel Cruz , F. Polanco
    Martínez

    (2000): Voces del mundo.
  • Jennifer Miller Alex Kostogriz Margaret Gearon
    (2009):
    Culturally
    and linguistically diverse classrooms : new dilemmas for
    teachers
  • Li Wei (2009): Bilingualism and multilingualism
    : critical concepts in linguistics.
  • Jesús Tusón Amparo Tusón Valls (2009):
    Patrimonio
    natural : elogio y defensa de la diversidad lingüística

Gurasoentzako aholku gehiago

2010-03-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aurrekoan topatu nuen Abarrak euskara elkarteak
bere garaian egin zuen Ume elebidunen gurasoei buruzko gidaliburua.
Aintzindaria izan zen (ordutik asko ugaldu da, baina betiko moduan,
udalez udal eta indarrak sakabanatuta), eta aitortu beharko zaio.

Elebitasuna eta Hezkuntza -Ume Elebidunen Gurasoentzako Gidaliburua

Etxean zer ikusi, hura ikasi

2010-03-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Etxean zer ikusi, hura ikasi. Bideo oso interesgarria topatu dut gaur euskaltuben, familia transmisioari buruz. Egileak Habe, Buruntzaldeko udalak eta Soziolinguistika Klusterra.

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Hitzak ez du antzik jaboiarekin | Erabiltzailea: txiber

Soziolinguistika hiztegia

2010-03-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Eusko Jaurlaritzak hainbat hiztegi egin ditu, Euskararen Aholku Batzordearen terminologia batzordearen bidez. Eta horietako bat soziolinguistika hiztegia. Ezin esan sorpresa hartu ez dudanik.

Hiztegia lau hizkuntzatan dator (euskarazkoa izan arren, definizioak euskaraz datoz-eta), ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Eta eskertzekoa da egin duten sintesi eta definizio lana. Oso lan txukuna.

Gauzatxo bat, baina bat: lizentziarik ez dakar (beraz, copyright-a dauka). Hortaz, ezingo litzateke libre erabili, adibidez euskarazko wikipedian, zein beste hainbat lekutan (blog honetan adibidez).

Soziolinguistika hiztegia.

Bat 73: Euskara lan munduan …. lanean

2010-03-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Azken Bat aldizkaria euskara lan munduan txertatzeko ahaleginei buruzkoa
da. Gaia hurbila neuretzat, horri ekiten baitiot egunero 8 ordu.

Aldizkariko
edukiak udan UEUn antolatu zen ikastaro baten zenbait ponentzia dira.
Ikastaro horretan erabilitako aurkezpen guztiak sarean daude dagoeneko
(eta baita haren gaineko kronika ere).

Artikuluen artean, bat
nabarmendu gurako nuke, berritasun mailagatik: Marifer Gorostizak
idatzitakoa
, Lasarteko egoerari buruz. Bertan aipatzen ditu zeintzuk
izan daitezkeen enpresa batek euskara plana martxan ez jartzeko
arrazoiak. Eta horiei buelta emateko argudioak. Oso ariketa
interesgarria iruditzen zait, eta ez bakarrik baliagarria enpresen
mundurako.

Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

2010-03-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aste honetako Argiak artikulu oso interesgarria dakar elebitasun pasiboaz: guraso bileretako adibideak, enpresetakoak, … Oso mamitsua. Merezi du lasai irakurtzea.

Susedidoak

2010-03-02  //  Sutondoko kontuak  //  3 iruzkin

EHUk hilero Campusa aldizkaria argitara ematen du. Eta hilero Kike Amonarrizek artikulua idatzen du bertan. 2009ko urrikoan honako artikulu hau eman zuen argitara:

Suzedidos Baskos

Euskal Herrian oso errealitate soziolinguistiko desberdinak bizi ditugu. Historian aspaldikoa den aniztasun hori, gainera, areagotu egin da azken urteotan. Pentsa dezagun une batez, zein modu diferentetan bizi diren euskaraz Balmaseda, Lekeitio, Gasteiz, Tolosa, Arantza, Baiona edo Altzürüküko
euskaldunak edo nola bizi duten euskara bertako erdaldunek.

Egoera desberdin horiek, hizkuntzen inguruko oso bizipen desberdinak eragiten dituzte herritarrengan. Oso ikuspegi desberdinak dituzte euskaldun zaharrek edo berriek; oso inguru euskaldunetan bizi direnek edo euskara apenas hitz egiten den hiri eta zonaldeetan bizi direnek. Horien erakusgarri XXI. mendeko “suzedido” hauek.

Euskara = eskola

Bilboko Etxebarrieta Parkean gaude. Igande goiza da eta hamar urteko mutikoa jolasean ari da beste mutiko batzuekin. Halako batean, batek honela galdetu dio:
· ¡Oye! ¿Tu padre es maisu?
· No. ¿Qué pues?
· ¡Hombre! ¡Es domingo y te está hablando en euskera!

Euskararen zuzentzaile automatikoa

Muskizko Kultur Etxean gaude. Guraso erdaldunei emandako hitzaldia amaitu da eta ama bat inguratu zait:
· Mira, Kike. Es que hasta ahora no me había atrevido a preguntárselo a nadie, pero…
· Tranquila… ¿Qué te preocupa?
· Es que con el castellano esto no pasa.
· ¿Pero pasar, qué?
· Mira, es que cuando empiezas a hablar en euskera, nada más empezar a hablar… ¡Todo el mundo
te corrige!… ¡Y todos diferente!

Gure herrian arrotz I

Baionan gaude. Euskal Museoaren atarian. Garazi aldean euskara ikasi duen japoniar honi Euskal Museoa bisitatzea otu zaio gaur. Sarrerako leihatilara hurbildu da eta:
· Egun on! Nahi nuke museoa ikusteko sartze bat erosi.
Eta sarrerak saltzen dituenak:
· Pardon! Mais je ne parle pas le japonais!

Kalitatean irabazi ala galdu?

Tolosara egingo dugu jauzi. Euskararen kalitateari buruzko hitzaldi guztiak adibide honekin hasten nituen:
· Guk hamalau urte genituenean, Tolosako kaleetan eta gazteon artean ez genuen sekula akatsik egiten
euskaraz hitz egiterakoan. Inoiz ez genuen okerrik egiten gure artean euskaraz ari ginenean … Beti eta denok erdaraz egiten genuelako!
Gezurra badirudi ere, urte haietan eta Tolosan, ez zegoen kalean euskaraz egiten zuen bertako gazteez osaturiko koadrilarik. Euskararen kalitateari dagokionez, beraz, zer egin dugu, irabazi ala galdu?

Gure herrian arrotz II

Tolosan jarraitzen dugu. Mende hasiera da eta Iurre auzoan gaude. Alaba txikiarekin paseatzen ari naizela, beste haur bat gurutzatu dugu. Alabak hizketan entzun dio bere amarekin, eta burua jiratuz, honelaxe esan dit zeharo harrituta:
· Aita! Ume hori “sitano” ari da!
Harrigarria egin zaio Tolosan adin txikiko ume bat erdaraz entzutea.

Guraso anormalak

Donostiara joko dugu azken suzedidoaren bila. Zazpi urteko alaba afaltzen ari da gurasoekin. Kezkaren bat dabilki buruan eta azkenean kanporatu egin du:
· Ama, zuek zergatik ez zarete normalak? Zergatik egiten duzue beti euskaraz?

Martxoa: hiru kandela

2010-03-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela hiru urte

Orain dela hiru urte, Berbalagunen hasi nintzen. Eta hurrengo bi
ikasturteetan ere jarraitu dut. Orain momentuan ez nabil, baina
momentuko kontua da (hori uste dut, behintzat). Agindu nuen (beste behin
ere) zerbait ekarriko nuela blogera, eta ezer gutxi ekarri izan dut,
baina tira, txismeak gorde egin behar dira, ezta? Gero bi webguneen
berri eman nuen eta gaur da eguna horietako bat neuk kudeatzen dudala
(zelakoa den bizitza). Jarraitu nuen ostera bat egiten wikipedietatik,
zeharo zaharkitua geratu den artikulu batekin.

Akulturazioa izan
zen hurrengo gaia eta, bide batez, euskararen historia sozialari buruzko
gogoetatxoa. Roberto Manjon etorri zen gero,
nire blogeko aspaldiko ezaguna. UEUk antolatutako jardunaldiak aipatu nituen gero. Eta
gero katalanezko neure lehen liburua komentatu nuen. Soziolinguistikako
eskuliburu bat beharrezkoa zelan aipatu nuen, eta badirudi egiten ari dela.
Ea laster datorren.

Ondoren, etorri ziren berripaperak, Klusterrek
egindakoa eta Eusko Jaurlaritzak egindakoa. Eta hilabetea amaitu nuen
neure lagun bati aipamena eginez. Eta orduan esandakoa berretsiz,
eskerrik asko Belen, maite zaituegu.

  1. SL aplikatua
  2. Bi webgune
    berri
  3. Wikipediatik
    ostera ere
  4. Akulturazioa
  5. Normalizaziorako
    alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da
  6. Hizkuntza
    politika gizartean
  7. Irakurgaiak:
    Soziolinguistika eskuliburua
  8. Soziolinguistikaz
    13
  9. Hizkunea
    16
  10. Eskerrik
    asko Belen

Orain dela bi urte

Orain
dela bi urte oinarrietara itzuli ginen, soziolinguistikaren dibulgazio
hutsera. Eta lantzean behin itzuli beharko gara oraindik ere. Gero
jarraitu nuen Marije Manterolak bere blogean igotako
hitzaldi baten kronikarekin. Martxoan uda urrun ikusten bada ere,
UEUkoak finak dira eta orain dela bi urte ikastaroen berri eman zuten
daborduko.

Jarraitu nuen kritika egiten. IVAPek
argitara emandako hizkuntza teknikarien gaitegia kritikatu nuen.
Klusterraren berripapera dagoeneko klasikoa da nire blogean eta ezin
pasa ekarri barik. Llengua i us aldizkaria doan jarri
zutela esaten amaitu nuen hilabetea.

  1. Ostera hastera
  2. Seme-alaben
    hizkuntza ohituretan eragin
  3. Arkatzak
    zorroztu
  4. Hizkuntza
    normalizazio teknikarien lan-poltsa
  5. Soziolinguistikaz
    19
  6. Llengua
    i us aldizkaria sarean eta doan


Orain dela
urtebete

Orain dela urtebete Eralan-ekin hasi nuen hilabetea. Ondo hasi
ere, artikulu baten faltan bi jarraian. Eta bigarrenean Lantalan-eko bi
artikuluen berri ekarri nuen blogera. Ordutik, beste hamaika argitara
eman ditugu, eta horietako asko merezi dutenak. Ea hurrengo baten horren
berri ematen dudan. Jarraitu nuen Mari Jose Azurmendi Argian
botatakoak aletzen, betiko gisara interesgarri-interesgarriak.

Udalerriko enpresetan euskara nola sustatu izenburuko liburua izan zen hurrengoa. Agindu nuen irakurriko nuela, baina beste behin ez du bete agindutakoa. Alcoiko soziolinguistika jardunaldi mitikoak etorri ziren ondoren eta Topaguneak egindako jardunaldietako bi ponentzia. Euskara modernoa ote den galdetu nuen hilabetea amaitu aurretik, Fermin Etxegoien eta Jesus Mari Mendizabalen eskuetatik. Eta amaitu nuen Garabiderekin. Euskalgintza modernoaren bilketa lana agindu ziguten, eta lehen aletxoa eman ere. Besteen irrikitan gaude.

  1. Eralan
  2. Lan eta
    lan, edo eralan
  3. Mari
    Jose Azurmendirenak
  4. Nola
    sustatu euskara udalerriko enpresetan?
  5. Alcoi-ko
    soziolinguistika ikastaroa 09
  6. Esku era:
    bideo bi
  7. Modernoak
    ote gara?
  8. Garatzeko
    bidean

Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna

2010-02-26  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Aste honetako Argian Iñaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana.

(…)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak
ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar
diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu
behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi
errespetatzen diren…; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin,
jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin
beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da
alderdi politiko batzuen eskuetan. Hauek, lan pedagogikoa egin partez,
gizartearen zalantzak eta kezkak baliatzen dituzte euren interesak
lortze aldera.

Hortaz, euskararen arriskuez eta soziolinguistikaren konplexutasunaz
gizartea ongi jabetuta egotea da egoera hori iraultzeko abiapuntua.
Baten batek zioen politika gauza garrantzitsuegia dela politikarien
eskuetan uzteko; euskara ere bai.

XXI. mendeko euskara elkarteak

2010-02-23  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskara elkarteek jardunaldi batzuk egin zituzten urtarrilean. Eta lau ponentzia izan ziren. Horien laburpenak Argian igo ditu Onintza Iruretak:

– Juan Luis Arexolaleiba

– Xamar

– Imanol Miner

– Rosa Ramos

109 / 140«Aurrekoa102030108109110111120130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA