Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Bibliografia non, Habe liburutegia han

2016-04-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bibliografia non, Habe liburutegia han

Gurean harribitxi soziolinguistiko batzuk baditugu, arlo teorikoan zein aplikatuan. Hala ere, badugu beste harribitxi bat, oso gutxitan aipatua eta are gutxiago goraipatua: Habe liburutegia. Hizkuntzalaritza aplikatuan (beraz, soziolinguistikaren erpin ia guztietatik edateko moduko kategorian) sekulako altxorrak dituzte katalogoan. Benetan, edozein ikerketarako ezinbestekoak dira katalogo horretako funtsak.

Horrez gain, badaukate beste zerbitzu bat: eskatzaileari eurek lantzen duten esparruko edozein erreferentzia bibliografiko helaraztea. Hortaz, jo lasai eurengana edozein erreferentzia bibliografiko (haiek liburutegian izan ala ez) beti ere gai hauetako batekoa bada: soziolinguistika, hizkuntzen didaktika, psikolinguistika, euskarari buruz, euskaraz, …

Eta nik erabili izan dut, eta beti bizkor-bizkor erantzun izan dituzte egindako galderak. Benetan, merezi du.

Zer kultur eredu?

2016-04-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Zer kultur eredu?

Saizarbitoriak arrazoia ote du?

Euskararen normalizazioa dela-eta justifikatzen da askotan gehiengoak kontsumitzeko pentsatutako kultur eredu hori. Zer iruditzen?

Uste dut euskararen suspertzea etorri zela beste bidetik, modernotasunetik. Eta beti aipatzen dut ikastolen eredua: jendeak ikastolak aukeratu zituen euskaraz zirelako, bai, baina irakaskuntza aurreratuagoa zelako ere bai, modernoagoa; eta irakasleak konprometituagoak zirelako. Iraultza izan zen eskola espainolaren aurrean. Literaturan-eta ere antzera: aldaketa ez zen etorri XIX. mendeko eta XX. hasierako teatro herrikoiaren bidetik, modernotasunetik baizik. Gero jendeak horren atzetik egiten du, baina bidea kalitatezko gauza berritzaileak markatu behar du. Gainera, esperientziak ere hori erakusten du.

Debekatutako hezkuntza

2016-04-07  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Debekatutako hezkuntza

“La educación prohibida” dokumental argentinarra berriki ikusi dut. Luzea bada ere, merezi du (nik tarteka ikusi dut). Hezkuntzari buruzko ehunka hausnarketa batzen dira dokumentalean, berrikuntzak batzuk, eta besteak ez horrenbeste. Baina hezkuntzari begiratzeko antiojo bereziak beti ere.

Dokumentala ikusten buruak behin baino gehiagotan egin zuen euskararen inguruko auzira jauzi. Behin baino gehiagotan. Eta loturak egiten hasi nintzen: adibidez, Euskara irakaslearen dekalogoarekin. Eta kontzeptu lainotxo bat osatu nuen, ia-ia gura barik:

ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com

Irakurgaiak: Irten hizkuntzaren armairutik

2016-04-04  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Irakurgaiak: Irten hizkuntzaren armairutik

Sekulako lana iruditu zait “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua: autolaguntza liburua euskaraz erosoago bizi gura dugunontzat. (Egian ere erabili dute). Ez dut liburuari buruz gehiago aipatuko, baina liburuko ateraldi batzuk ekarri ditut hona, lagin modura:

Askoz eragin handiagoa egiten digu ikusten dugunak entzuten dugunak baino. Eredugarri izatea doktrinatzea baino askoz indartsuagoa da. Gertakizunen argitasun eztabaidaezinaren aurrean, diskurtsoak, argudioak eta hitzak geriza indargabeak dira.

Ez dugu transmititzen hizkuntza bat edo bestea. Multzo banaezin berean transmititzen ditugu hizkuntzarekiko benetako jarrera, gure beldurrak, hutsuneak eta inkoherentziak. Eta hori guztia ezin dugu konpentsatu azalpen sakonekin, asmo onekin edo doktrinamendu saioekin.

Hizkuntza bat sistematikoki aukera politiko edo ideologia jakin batekin lotzen bada, horrekin identifikatzen ez diren hiztun guztiak galduko ditu automatikoki.

Egia da sistematikoki portaera bat indartzeak eragin positiboa izan ohi duela portaera geureganatzen ari garenean. Portaera finkatuta dagoenean, errefortzu berarekin jarraitzeak gogait eginarazten du eta berehala eragin kaltegarria izatera ere pasa liteke.

Euskaldun asko ezagutzen ditut euskara oso gutxi erabiltzen dutenez ez dakitela ondo hitz egiten sentitzen dutenak. Gidatzeko baimena tiraderan laga eta sekula kotxerik ez hartzea bezalakoxea da hori.

Norbaitek sistematikoki mendekotasuna praktikatzen duenean, gatazka egoerarik ez dagoela sentitu izan ohi du.

Gaztelaniaz milioi askok hitz egiteak ez dio ezer esaten. Izan ere, berak ez dauka asmorik milioika pertsonarekin hitz egiteko. Bere lagunekin, auzokoekin eta bera eta familia bizi diren toki berean bizi direnekin hitz egin nahi du.

Euskaraz ondo jakitea askorentzat balio erantsia izan liteke (ez da hori gertatzen gaztelaniarekin, ezinbestekoa baita hizkuntza hori jakitea).

Orain arte euskaraz egin ez duen bat euskaraz hitz egitera ausartzen denean, normal hitz egiten jarraitzen dut, ezer ez balitz gertatuko bezala. Ez dut aipatu ere egiten.

Ez dut eztabaidatzen ea euskaraz egiteko eskubiderik dudan ala ez. Eskubideak ez dira eztabaidatzen, gauzatu egiten dira.

Ohiturak aldatzeko orduan oso etsai indartsua da maximalismoa. Gauza bat inoiz egin ez duen norbaitek arrakastatsu izateko bere buruari %100etan egitea eskatzen badio, ia ziur porroterako bidean doala esan dezakegu.

Soziolinguistika irakatsi

2016-03-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika irakatsi

Hausnartu saria irabazi du Xabi Aizpuruak. Bere ikerketa lanean udalerri euskaldunetako ikasleekin euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu aztertu du. Hasierazko hipotesi bi azpimarratu ditut nik: “sumatzen zen soziolinguistikako atalak ez duela pisu esanguratsurik DBHko Euskara eta Euskal Literatura ikasgaiaren barnean” eta “DBHko ikasleek gabeziak dituzte euren testuingurua soziolinguistikako ezagutzen bidez interpretatzeko”.

Hasierako hipotesi horiek berretsi egin ditu ikerketa egin ostean. Eta aspaldiko kezka berritu batekin egin du topo neure buruan: hizkuntza komunitate moduan ohiko ikasketak amaitutakoan zer jakin beharko lukete ikasleek soziolinguistikari buruzko gaien inguruan? Galdera oso potoloa dela ezin uka, baina inoiz horri ere erantzun zirriborratuak ematen hasi beharko genuke … berandu baino lehen.

Militantzia

2016-03-18  //  Jakin  //  Iruzkinik ez

Originala jakin.eus-en argitaratua.

Topaguneak urtarrilean antolatu dituen XIII. Topaldian ere autoeratzea aztertu dute (ahalduntzea eta performatibitatearekin batera, euskaltzaleen aktibazioaren aterkipean). Autoeratzea gai hartuta, hiru berbaldi izan ziren: Imanol Larrañagak ‘Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen’, Mikeldi Zeberiok ‘Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua’ eta Joxemi Zumalabe Fundazioak ‘Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa: militantzia vs boluntariotzaren alternatiba gisa?’.

Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan Marta Luxanek eta Pili Alvarezek aurkeztutako ponentzia, Joxemi Zumalabe Fundazioaren izenean. Militantziari, aktibismoari buruz aritu ziren Durangon, autoeratzearen inguruan, aldez edo moldez.

Orain arte, militantzian muturreko bi ereduren arteko soka-dantzan ibili ei gara: sakrifizioaren kulturaren eta bizipozaren kulturaren artean, hariaren gainean ibiliz. Lehenengoaren paradigman, «egin egin behar da», «tokatzen da» eta horrelakoak izan ohi dira aipagai. Bigarrenaren paradigman, ostera, «nahi dudanean, nahi dudalako eta nahi dudan bezala» dira aipatzen direnak.

Mutur batek zein besteak abantailak eta desabantailak dakartza. Eta, horren aurrean, fundaziokoek proposatzen dute hiruki bati egin behar zaiola beti kasu. Hiruki hori honako elementu hauek osatzen dute: niak, taldeak eta proiektuak. Prisma hirukoitz horren arabera aztertu behar da militantzia, eta prisma hirukoitz horren arabera proposatu behar dira irtenbideak eta etorkizuneko ildoak. Hau da: horrek laguntzen al nau? Laguntzen al du taldea? Laguntzen al du proiektua?

Hogeita lau orduko militantziari buruz ere aritu ziren Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak. Eta esan zuten 24 orduko militantzia ez dugula ulertu behar disposizio moduan, ez dugula momentu oro prest egon behar militantziak eskatzen dituenak emateko. Ez. Aitzitik, bizi-eredu moduan ulertu behar dugu. Hau da, militatzen dugun proiektu politikoa gaurdanik bizitzeaz ari dira, hemen eta orain bizitzeaz. Beste modu batera esanda, etorkizunean nahiko genukeena aurretiaz bizitzea dakar (edo ekarri beharko luke) 24 orduko militantziak.

Izan ere, amesten dugun jendarte berria ez da berez sortuko, ezta dekretuz ere (horiek laguntzen duten arren). Guk geuk eraiki beharko dugu, egin beharko dugu egunez egun, gaurtik hasita. Inori itxaron barik, ezeri itxaron barik, autoeratuz. Jendarte aldaketa eragin nahi dugu, euskararen biziberritzea hori baino ez da: oraingo jendartea aldatzeko sakoneko proiektua. Eta, beraz, aldaketa horri lagunduko dioten bizi-ereduak sustatu, bultzatu eta lagundu behar ditugu gaurtik. Etorkizunaren mezu izanda.

Periferian eroso

2016-03-16  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Periferian eroso

“Sutondoko kontuak” liburuari buruz ari nintzen kazetari batekin. Eta galdetu zidan: Nori zuzendu diozu liburua? Ez nekiela erantzun nion; izan ere, ez diot galdera hori egin neure buruari. Edozein euskaldun/euskaltzale izan daiteke irakurle, ez dela espezialistentzako liburua barrundatu nuen.

Liburuak ordutik bidetxoa egin du. Eta periferian ari da “arrakasta” izaten. Iruñean hainbat liburu saldu dira, Gasteizen eta Donapaleun egin ditut aurkezpenak (Baxenabarren 35 pertsona, biba zuek!), Santurtzitik eskatu zidaten liburua, Ipar Euskal Herrian bi elkarrizketa egin didate, Derion egingo dut aurkezpena, …

Beraz, welcome to the periferia! Eta, pozik, periferiatik datozelako gaur egun berrikuntzarik nagusienak euskalgintzara (eta ez diot nik, Lorea Agirrek baizik).

Gazte gara gazte

2016-03-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Gazte gara gazte

Ahotsak proiektua ezaguna da herri hizkerak eta ahozko ondarea biltzeagatik. Orain arte, batez ere, joera izan du adineko jendea elkarrizketatzeko. Izugarrizko lana egin dute eta, are hobea dena, lan hori guztia lizentzia librearekin eta denon eskura jarri dute.

Baina … aurrerapauso batzuk eman dituzte. Gasteizen grabazio batzuk egin dituzte (orain arte honen moduko lanetik aparte egon den lurraldea), eta orain gutxi aurkeztu dituzte hainbat gazteri egindako elkarrizketak. Gainera, zazpi lurraldetan egin dituzte grabazioak. Gazte gara gazte jarri diote izena.

Euren berbetan esanda:

1970-1990 bitartean jaiotako gazteen lekukotasunak bildu ditugu proiektu honetan. Nola bizi dute aisialdia belaunaldi berri hauek? Zer ezberdintasun dago aurreko belaunaldikoekin alderatuta? Zer leku du euskarak gazteon aisialdian? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, hainbat gazteri egindako elkarrizketak oinarri hartuta. Euskal Herriko 7 lurraldeetako lekukoen hitza jaso dugu, zaletasun eta interesgune ezberdinak dituztenak: mendizaleak, musikariak, bertsolariak, futbolzaleak, rallyzaleak, eta beste hainbat zaletasun dituztenak.

Eta ez hori bakarrik: gazte-hiztegia ere paratu dute sarean. Eta gaika ere sailkatu dituzte elkarrizketak. Beste behin ere, Ahotsak-eko lagunak puntako.   

Itxaron genuen

2016-03-12  //  Jakin  //  Iruzkinik ez

Originala jakin.eus-en argitaratua.

Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen.

Itxaron genuen.

Eta ezer ez.

Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat.

Goazen!!

Eta joan ginen.

Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori baimena eskatu barik. Eta errealitate gara, txikia baina sendoa, larria baina esperantzaz betea.

Goian agertzen den testu hori Galiziako Semente eskolek banatutako esku-orri batetik hartu eta itzuli dut. Adierazgarria iruditzen zaidalako, bete-betean asmatzen duelako eta, gure egoerarako ere, gako batzuk ematen dituelako. Ez ala?

Autoeratzea izan da gure komunitate linguistikoak aurrera egiteko aukeratu izan duen bide nagusia (aukeratu diodan arren, hainbat eta hainbat kasutan beste aukerarik ez zegoela argi dut): ikastolak, gau-eskolak eta euskaltegiak, komunikabideak, zerbitzu-enpresak… eta euskara elkarteak (edo, orain, horietako batzuek nahiago duten bezala, euskaltzaleen topaguneak).

Galiziara itzulita, han izan naizenetan, euskara elkarteen mugimenduak sortu du harridura gehien. Autoeratze prozesua izan delako, bai, baina, batez ere, elkarte horietako askok lortu duelako ezberdinen arteko lana egitea helburu komun baten alde. Hau da, elkarteetatik kanpora utzi direlako, salbuespenak salbuespen, bakoitzaren alderdikeriak, eta batzen gaituenari begiratu izan zaiolako eta ez banatzen gaituenari.

Nago gurean (eta, agian, horregatik Galizia aldeko lagunen harridura, guztiz ezezaguna baitzaie) ez zaiola behar besteko merezimendua aitortu euskara elkarteen mugimenduari. Txepetx eta haren teoriak ezagutzen dituzte galiziarrek, baina haren eraginez (aldez edo moldez) sortutako aplikazio praktikoen inguruan ezer gutxi dakite. Eta zer pentsatua ematen du. Gure kanpoko proiekzioaren inguruan hausnartzera bultzatzen nau horrek (baina hori ez da gaurko gaia).

Autoeratzeaz ari nintzen. Jon Sarasuak dioen moduan, autoeraketaren kontzeptuak bere baitan bil ditzake autodeterminazioa, autogobernua, autoantolaketa eta autokudeaketa edo autogestioa. Autonomiaz sortu eta jardutearen mailakatze edo une desberdinak batu ditzake, multzo handiago batean.

Mila bider praktikatu dugu gurean autoeratzea, gauza askotarako (gaztetxeak, kooperatibak, euskara elkarteak, musika argitaletxeak, komunikabideak, kafe antzokiak…). Gure azken 50 urteko historia (eta ez nabil bakarrik soziolinguistikaz) ezin da ulertu autoeratzea kontuan hartu barik. Eta, aurrera begira ere, jarraitu beharko dugu autoeratzearen bidea praktikatzen, jarraitu beharko dugu horretan denbora eta energia jartzen. Kosta ahala kosta. Berariazko zein bide batezko euskalgintza moldeetan. Hizkuntza komunitate indartsu batek behar-beharrezkoak dituelako autoeratze bideak.

Euskal Pizkundea 60ko hamarkadan

2016-03-09  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskal Pizkundea 60ko hamarkadan

Iñigo Astiz kazetariak benetako bost harribitxi idatzi ditu. Gure kulturgintzaren historia hurbila ulertzeko ezinbestekoak iruditzan zaizkit artikulu guztiak. Hori dela eta, eta blogean lantzean behin kulturgintza gairi buruzkoak aletzeko konpromisoa hartu nuenez, ba zorrak kitatzeko modu egokia iruditzen zait hau:

  • Eta euskal kultura piztu zen
  • Berrikuntzaren kontu zahar hura
  • Taldetasunak eta taldekeriak
  • Lurrikaraz lurrikaratik
  • Zur hartako ezpalez
50 / 140«Aurrekoa10203049505152607080Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA