Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Azatzak 63: Izparringia

2013-05-13  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar).

Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin.

Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela!

(Izparringiako albiste aukeratu batzuk):

– Euskara ez dator dogon hizkuntzetik, Venusetik dator

– Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak euskalgintzarako

– Slow mugimendua Korrikaren aurka

– Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera

Eta abar …

Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan (II)

2013-05-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aurrekoan aztertu nituen ikerketa horren emaitza nagusiak. Eta oraingoan eragindako inpresioez hitz egin nahi dut.

 

Enpresetan euskara planak egiten gabiltzanon artean ikerketaren emaitzak ez dira harrigarriak izan. Jakin bagenikizkien. Hala ere, mesede handia da ikerketa sakon eta mamitsu batean agertzea. Orain bakarrik falta da ikerketa horren itzulpena, behintzat gaztelaniara eta ingelesera (aupa Iñigo! Esfortzua merezi du-eta!).

Hori bai, ikerketa honi zerbait falta zaio nire ustez. Egiten diren baieztapenekin bat nator, nik ere horrela bizi dut gai hau. Baina baieztapen horiek sustengatuko dituzten datu zehatzak falta dira, ebidentziak falta dira. Ikerketa berriak egiteko lerroak ari naiz proposatzen, jakina.

 

Euskarazko publizitateak eta komertzialgintzak abantailak ematen baditu, hori datutan (dirutan??) frogatzeko modua egongo da, ezta? Goazen ikerketa kuantitatibo horiek egitera behingoz …

Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan (I)

2013-05-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

2012ko hausnartu saria irabazi zuen Iñigo Fernandezek lan honekin. Labur-labur jasoko ditut ikerketaren emaitzak. Eta hurrengo artikulu batean eragindako inpresioak plausta botako ditut.

 

Hizkuntzak pertsuasio prozesuetan izan dezakeen eragin zuzena aztertzeko ikerketa ahalegin gutxi edo oso gutxi egin direla esaten du Iñigo Fernandezek. Eta berak horren inguruko azterketa egin gura izan du.

 

Luzatu barik, ondorioetara joko dut zuzenean. Edo hobeto esanda deigarriak egin zaizkidan ondorioetara.

 

– Euskarak abantaila pertsuasiboak eskaintzen ditu epe laburrean zein epe luzean.

 

– Ezinbestekoa da bezero eta bezerogaiekin enpatia eta identifikazio maila ahalik eta altuena lortzea eta, horretarako, haien nortasunera eta nahietara egokitzen saiatzen dira. Pertsuasio prozesu horretan paper garrantzitsua betetzen du hizkuntzak orokorrean eta euskarak zehazki. Ematen du hizkuntza gutxituek hizkuntza hegemonikoek baino eraginkortasun handiagoa eskaintzen dutela.

– Euskarak pertsuasio-iturriari hartzailearekin tonu informal, natural edo lasaiago batean jarduteko aukera ematen dio.

 

– Euskaldunek sentiberatasun berezia dute beren hizkuntzan egindako ahaleginez ohartu eta haiek eskertzeko.

 

– Beren pertsuasio piezak eta ekintzak euskaraz ere egiten dituzten iturriek txukun erabili behar dute: euskarazko bertsioa zainduz (eta ez itzulpen literalak edo okerrak eginez), euskara egokia erabiliz (eta ez euskara zuzenarekin tematuz), …

– Komunikazio piezak euskaraz ere egitea baino eraginkorragoa da euskaldunei haientzat propio sortutako piezak egin eta helaraztea.

Arrueri aurre

2013-05-02  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Eskolaren bizkar utzi genuen zama, baina konturatu gara gehiegizko pisua dela. Bestelako estrategia batzuk landu behar dira.

 

Mikeldi Zeberiok esaten zuen honakoa: Zuzentasuna erraietaraino sartuta daukagu. Zuzentasunaren mesedetan bizitasunaren sakrifizioari kaleko egoera diglosikoa gehituta, espresiobide propioak eta berritzaileak sortzeko baliabide nahikorik gabe daude euskal gazteak.

 

Horri aurre egiteko Kike Amonarrizek euskañola aldarrikatzen du. Edo, hobe esanda, sormena, egokitasuna eta abar. Zuzentasunari mus, tira.

TELPeroek ere gurasoei egin diete jaramon. Seme-alabekin aritzeko zenbait estrategia oso interesgarri plazaratu dituzte.

Bi adibide xume baino ez, Arrueri aurre egiteko. Beste ehunka beharko ditugu, baina.

Azatzak 62: The arlotes

2013-04-24  //  Azatzak  //  Iruzkin bat

Aurrekoan irakurri nuen praza agerkariko artikulu bat galizierazko webseriei buruz. Eta galdetu nuen twitterren ea gurean horrelakorik dagoen. Erantzunik jaso ez badut ere, euskarazko webserie txukun eta barregarria aurkitu dut: The arlotes.

Animaziozko webseriea da, nagusientzat, eta 90. hamarkadan girotua Gasteizen. The arlotes izeneko musika talde baten aitzakian, umorezko hainbat egoera plazaratzen ditu, baita garai haietako giroa bikain deskribatu ere.

Hemen dituzue lehen lau atalak:

Soziolinguistika domestikoa (revisited)

2013-04-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Barreiatzen artikulu sortan behin baino gehiagotan esan izan da euskaldunok armatu behar dugula. Egunerokoan gertatzen zaizkigunak tenteago eta harroxeago kudeatu behar ditugula. Horretarako, soziolinguistikak balio dezake, soziolinguistika domestikoa hain zuzen ere.

Blog honetan hainbatetan eman dugu arma horien berri. Batu ditzagun denak batean beste behin.

 

  • Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendio orokorrak: Zer egin liburuxka, aritu.eu webgunea, gureaz blai irratsaioak, Telp tailerrak.

  • Mintzatzen hasteko gomendioak

  • Bezeroen aurrean lan egiten dutenentzako gomendioak

  • Erdaldunak diren familientzako gomendioak. Gehiago daude emangiltza.com webgunean eta Paula Kasaresen hitzaldi honetan.

  • Irakasleentzako gomendioak

  • Hezitzaileentzako gomendioak

  • Kataluniatik datozen hainbat gomendio

  • Familia euskaldunentzako gomendioak. Gehiago daude  emangiltza.com webgunean.

  • Hizkuntza ohiturak aldatzeko pistak: bideoa eta aurkezpena.

  • Hizkuntza eskubideak eta haien gaineko kontsulta egiteko: Behatokia eta Elebide.

  • Tresnak zelan euskaratu:

Telefonoa euskaraz konfiguratu

Erreklamazioa idatzi

GPS-a euskaraz konfiguratu

Fakturak euskaratzeko argibideak

Euskarazko softwarea

Soziolinguistikaren dibulgazioa gaur eta hemen: barreiatzen egitasmoa

2013-04-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskal Herrian soziolinguistikaren dibulgazioak zein bide hartuko beharko luke epe labur-ertainean? Galdera hau hamabost laguni pasatu nien. Horietatik hamahiruk erantzun egin dute. Eta erantzun guztiak Garaigoikoa blogean jaso ditut.

Denetariko proposamenak egon dira, ausartak, berriak, freskoak, … Adostasunak, desadostasunak, eta abar. Ondorio bakarra ateratzen dut nik: dibulgazioa ezinbestekoa da eta erantzun duten guztiek ere gauza bera uste dute. Goazen ba dibulgazioa egitera, ahalik eta arinen.

– Barreiatzen 1: Gemma Sanginés

– Barreiatzen 2: Lander Solozabal

– Barreiatzen 3: Allartean

– Barreiatzen 4: Olatz Olaso

– Barreiatzen 5: Iñaki Eizmendi

– Barreiatzen 6: Marije Manterola

– Barreiatzen 7: Rosa Ramos

– Barreiatzen 8: Soziolinguistika Klusterra

– Barreiatzen 9: Iker Martinez de Lagos

– Barreiatzen 10: Petra Elser

– Barreiatzen 11: Benito Fiz

– Barreiatzen 12: Ainize Madariaga

– Barreiatzen 13: Olga Patiño

Edo nahiago baduzue, liburu elektroniko gisara: http://barreiatzen.pressbooks.com/

Zaratatsuegiak museoetarako

2013-04-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Amaitu da badubada erakusketa. Momentuz. Oso interesgarria izan da oro. Birritan ekarri dut blogera (badu eta bada, han batutako aipu batzuk), baina hirugarrenez ekartzeko modukoa dela iruditzen zait.

 

Bisita gidatuak egin dituzte erakusketan. Eta horiek guztiak bideoz grabatu eta guztion eskura jarri dituzte. Merezi du denboratxoa hartzea eta horiek ikusten joatea apurka-apurka.

Maiatzaren 19ra arte Baionan izango da erakusketaren zati bat. Merezi du bueltatxo bat ematea hara.

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (II)

2013-04-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hilabete honetan ere aurkitu ditut nireak izan zitezkeen artikuluak han eta hemen:

– Jone Miren Hernandezi elkarrizketa: Gazteek ekarpen garrantzitsua egin dezakete euskararen arloan.

 

– Txio edo pío: euskarak twiter-en duen presentziaz (politikarien artean).

 

– Mikel Zalbideri egindako elkarrizketa: Adin batetik aurrera, eskolatik kanpora, ingurumen-baldintzetan dago ikasleen euskara-erabileraren giltzarria.

 

– Bidea marraztera goaz jardunaldien karietara, Mikel Zalbidek emandako hitzaldiaren laburpena: http://bideamarrazteragoaz.wordpress.com/1-saioa-mikel-zalbide-bidelagun-2/

 

– Euskara batua ez da estua, edo bai? Asier Sarasuaren artikulu bikaina http://eibar.org/blogak/sarasua/lexikoari-mugak-ipini-behar-hori

 

– Eta, azkenik, aurreiritzi linguistikoak desmuntatzen dabiltza Telp tailerretakoak: http://telptailerrak.com/?p=538 eta http://telptailerrak.com/?p=557

Bat 84: Euskararen Kale Erabilera

2013-04-10  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Azken Bat aldizkaria kale-erabilerari buruzko monografikoa izan da. Aldizkaritik 12 aipu atera ditut, niri deigarriak, garrantzitsuak edo ezinbestekoak iruditu zitzaizkidanak:

 

1. Euskararen familia bidezko transmisioan aldaketarik handiena bikote mistoen artean gertatu da. Lehen gehienek ez zuten euskararik transmititzen eta orain herena dira transmititzen ez dutenak EAEn eta Nafarroan, eta %44 Iparraldean.

2. Gaur egun galera gehienak 50 urtetik gorakoenak dira.

3. Euskararen erabilerak gora egin du eremu guztietan, etxean izan ezik.

4. Azken 20 urteotan elebidun hartzaileak bikoiztu egin dira Euskal Herrian.

5. Nerabezaroara iristearekin batera hizkuntza-ohiturak erdaldundu egiten dituzte haur izandako askok.

 

 


6. Badirudi, ordea, nerabezaroko beherakada nabarmen horren atzetik, urteak aurrera egin ahala, euskararen erabilera berreskuratu egiten dutela poliki-poliki hainbat gaztek.

7. Hizkuntza politikak zonalde erdaldun edo ertainentzat onurak ekarri baditu, desegokia ote da gune euskaldunenetarako ala ahaztuta utzi ote ditu euskararentzako behar-beharrezkoak diren arnasgune horiek?

8. Euskaraz egin ohi ez duten euskaldun euskaltzaleek badute, definizioz, gaitasun eta motibazio maila txukuna eta, hortaz, erraz (erlatiboki hitz eginez) bihur litezke euskaldun aktibo, baldintza eta bitarteko berri gutxirekin (erlatiboki, berriz ere).

9. Informazio eta heziketa soziolinguistikoak ere ezinbestekoak dira.

10. Nagusiek euskara hautatzen dute transmisio hizkuntza gisa.

11. Haurrei hitz egitean zuzeneko transmisioa burutzen dugu, baina gainontzeko pertsonei, gure adinkideei hitz egiten diegunean ere inguruko haurrei zeharkako transmisioa egiten ari gara.

12. Euskararen alderdi ez-formala eskuratzeko modua familia zenaren garaiak atzean gelditu dira eta hutsune hori betetzeko bide berriei ekitea beharrezkotzat jotzen dugu.

 

80 / 140«Aurrekoa1020307980818290100110Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA