Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Soziolinguistikari buruzko blogak

2013-01-21  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Behin baino gehiagotan
aipatu dut blogean basamortuan nahiko bakarrik ibili naizela urteotan
soziolinguistika lantzen euskaraz eta interneten. Azken aldian, ostera,
soziolinguistikari buruzko blog batzuk sortu dira eta oasiak edo
berogailuak bilatzea errazagoa da. Hona hemen horietako batzuk (batzuk
zahartxoak dira, baina hala ere aipatzea merezi dute):

– Telp tailerrak:
Emuneko lankideek kudeatzen dute blog hau. Berria da, baina bizia.
Euren berbetan, hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun
deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago
egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak eman
nahi ditu blogak.

– Allartean:
apunte koadernoa da, astean behin berritzen dena. Gai gehienak
soziolinguistikakoak dira, euskararen garabideari buruzkoak. Blog
txukuna eta zeharo interesgarria.

– Ereiaro:
Berriak kanal tematiko hau sortu du euskararen inguruan. Hainbat egilek
idazten dute, hainbat gairi buruzkoak. Euskalgintzan aritzen dira egile
guztiak eta iritzi oso interesgarriak plazaratzen dira.

– Algara edo ez gara: Kike Amonarriz umoregile eta soziolinguistaren bloga da hauxe. Blog berria da, Argiaren komunitate berritukoa.

– 31 eskutik:
itzulpengintzari buruzko blog kolektiboa izan arren, euskararen corpus
eta, zenbait kasutan, estatus plangintzaren gaineko hainbat iritzi
agertzen dira bertan.

Horrez gain, badaude beste batzuk klasikoagoak: lantalan (lan munduari buruzkoa), erabili, Erramun Baxok-en bloga, Onintza Iruretaren bloga eta abar.

Erlazionatutako sarrerak:

– Soziolinguistikaren Top ten (2010ean)

– Soziolinguistikaren top ten

VI. Soziolinguistika jardunaldia: Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa

2013-01-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ikasleen jarduna:
emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa

izenburupean egingo dira aurten VI.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak,
Donostiako Kursaaleko

hitzaldi aretoetan.

Jardunaldien

webgunean dago egitaraua,
eta izen

emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra
arte.

Soziolinguistika

Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza

Sailarekin eta ISEI-IVEIrekin

lankidetzan antolatzen ditu 2013ko Jardunaldiak, gai
nagusi baten inguruan: ikasleen eskolako
hizkuntza erabilera
.

Izan ere, Arrue ikerketan, lehen
aldiz EAEko bi ikasmailetako ikasle guztien
erabilera datuak jaso dira: 9-10 urteko (LMH4) eta
13-14 urteko (DBH2) ikasleenak. ISEI-IVEIk gauzatzen
duen Ebaluazio
Diagnostikoa
ren bidez jasotako datuak dira eta
EAEko ikasleek eskolan nolako hizkuntza erabilera
duten deskribatzen dute: gelan eta jolaslekuan,
ikaskideekin eta irakasleekin. 2011n jasotako datuak
dira Jardunaldietan aurkeztu eta aztertuko direnak,
gaur arte eskolako hizkuntza erabileraren egin den
datu jasoketarik handiena.

Jardunaldien laneko
hizkuntza nagusia euskara
izango da:

  • Hitzaldi gehienak euskaraz izango dira, eta hala
    ez direnetan (bi hitzaldi), aldibereko itzulpena
    eskainiko da euskarara.
  • Aurten lehen aldiz Jardunaldiko hitzaldi
    guztiak ingelesez ere jarraitzeko aukera egongo
    da
    : hitzaldi guztien aldibereko
    itzulpena eskainiko da ingelesera eta emaitza
    nagusien txostenaren ingelesezko bertsioa ere
    eskainiko da webgunean.

Era berean, Jardunaldiak streaming

bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.
Bertan, hitzaldiak jatorrizko bertsioan eskainiko
dira (J. Darquennes-ena ingelesez, F. X. Vilarena
katalanez eta gainerakoak euskaraz).

Informazio guztia Soziolinguistika

Klusterraren webgunean eta izen-ematea
ere webgunean bertan egin behar da.

Azatzak 55: Kultur errota

2013-01-16  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Topaguneak sortu zuen Kultur Errota, aspaldi, 1998an. Ordutik hona, Topaguneko euskara elkarteek ehunka kultur ekitaldi antolatu dituzte programa honi esker. Ehunka eta dabilen harriak jiraka jarrai dezala.

Honako hauek dira programa honen ezaugarriak, Kultur Errotaren webgunearen arabera:

  • Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten
    du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik.
  • Herri mailako ekitaldi xume, formatu txikikoen beharrari erantzutea.
  • Kultur emanaldien kalitatea: Oinarrizko balorea dugu kalitatea. Horretarako, mota askotako
    proposamenak aztertu, hautatu eta, horren arabera, osatu behar dira.
  • Aniztasuna: Kultur eskaintzak anitza izan behar du (kantaldiak, poesia, errezitaldiak, antzerkia, bertsolaritza, dantza etab.).
  • Lurralde guztietako adierazpenak jasotzea: Saiakera berezia egin beharko da zenbait lurraldetako kulturgileen adierazpenak bildu eta bultzatzeko.
  • Hainbat belaunaldiren arteko harremanak bultzatzea eta, belaunaldi gazte horien parte-hartzearen bitartez, etorkizunerako euskarazko kultur dinamika bat sustatzea.
  • Eklektikotasuna: Ohiko kultur jarduerarekin batera (trikitixa, kantagintza…), berriei eta sor daitezkeenei (performance berriak, musika estilo berriak…) ere irekiak egotea.

Euskalkiduna harro?

2013-01-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Honakoa zioen Igone Zabalak aurrekoan 31 eskutik blog ezinbestekoan:

Beldur
naiz euskalkiduna izatearen harrotasuna komunikazioa solaskidearen
profil soziolinguistikoari egokitzeko beharraren aurretik jartzeak ez
ote dakarren euskalkirik gabeko hiztunen gutxiespena eta bazterketa.
Horren seinale ote da zenbait ikaslek erakutsi didaten autoestimu
linguistiko ezin baxuagoa. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait
klasekideen aurrean ahozko aurkezpena egiteko orduan ikasleren batek
Gasteizekoa dela aitortzea eta bere euskaragatik barkamena eskatzea.

Gogoratzen dut orain dela urte batzuk, euskara ikasten ari ziren kide batzuk gonbidatu genituela TELP ikastaro
batera. Eta haietako batek esan zuen: ez nuen uste euskaldun zaharrek
horrenbeste konplexu zutenik. Zer euskaldun dago konplexurik gabe?

Zerk ematen dio indarra hizkuntza bati?

2013-01-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Woolard Kathryn-en arabera, hizkuntza bati indarra ematen dio nork egiten duen,
eta ez non egiten den. Ez da indarra ikusten ez eskoletan ez bestelako erakunde ofizialetan (non agintea zorrotz ezartzen den), indarra ikusten da pertsonen arteko harremanetan, buruz buruko topaketetan, eta lantokiek eta bizitokiek ezartzen dituzten ezberdintasun iraingarrietan.

Ibon Sarasolaren arabera, hizkuntza bat indartsu izateko kulturalki indartsua izan behar da. Horrek armadak baino indar gehiago du.

Alessandro Durantik ñabardura bat gaineratzen du: komunitate baten hizkuntza
hautuetan eragiteko ahalmena duten norbanakoak izan badira. Esate baterako, komunitateetako liderrak, artistak, ospetsuak eta abar.

Hiru iritzi horiek entzun ostean, gure hizkuntza komunitatearen bizitasuna zenbatekoa da?

Jarrera ona izan eta portaera aldatu ez

2013-01-08  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Behin
baino gehiagotan ikusten ditugu honen moduko kasuak. Sarritan esaten
dugu akaso jarrera ez dela uste bezain ona. Baina horrela al da beti?

Adibidez,
birziklatzearen aldeko jarrera izan dezakezu, baina gero hondakinak ez
banatzea. Hala ere, ez da gezurra izan behar derrigorrez. Egon daitezke
ez birziklatzeko arrazoiak ere. Esate baterako, zure etxetik lau
kilometrotara badaude birziklatzeko guneak, esfortzu handiegia izan
daiteke. Gune horiek etxera hurbilduz gero, baliteke zu birziklatzen
hastea.

Zera
esan nahi dut: batzuetan portaera aldatzeko ez da aski jarrerak
lantzea, ez da aski jarrera horiek hobetzea. Beste faktore batzuen
gainean ere egin beharko da lana, pertsonarenak ez diren beste faktore
batzuen gainean: izan ere, faktore horiek izan litezke ezinbesteko
portaera aldatzeko. 

Azatzak 54: Debagoieneko tobera

2013-01-04  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

2012an bigarren tobera egin dute debagoiendarrek: lehenengoa Arrasaten eta bigarrena Oñatin. Bagara elkartearen ekimena da tobera. Baina zer demontre da Tobera?

Tobera, berez, antzezlan satiriko, ironiko, umoretsua da, kritikoa, baina eraikitzailea. Iparraldean du jatorria. Baina debagoiendarrek bertakotu egin dute.

Urtero herri bat epaitzen dute. Euskaraz epaitu ere, jakina. Debagoieneko Tobera, beraz, ikuskizun herrikoia da, herriak egina eta herriarentzako, parte hartzailea eta umoretsua, sortzailea eta sormena bultzatzen duena.

Urte askotarako izan dadila!

Hizkuntza eskuratzea …

2013-01-02  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza bat eskuratzea zure eskura oihal bat eta ehunka, are, milaka kolore edukitzea da. Baina oihala eta koloreak iraganetik datoz: zure eskura dauden oinordetzak dira.
Alessandro Duranti (Antropología lingüística)

Hizkuntza bat eskuratzeak tradizio baten parte izatea dakar, historia bat konpartitzea eta, beraz, memoria kolektibora sarbidea izatea, istorioez, aipamenez, iritziez, errezetez betetako memoriara, eta gizaki egiten gaituen beste hainbat gauzez betetakora.

Alessandro Duranti (Antropología lingüística)

Hizkuntza antropologia

2012-12-24  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Soziolinguistikatik (edo hizkuntza soziologiatik) hurbil dago hizkuntza antropologia.
Gurean ez da oso alor emankorra izan orain arte, nahiz eta egile batzuk hara bideratu dituzten zenbait ikerketa (burura datozkit Jone Miren Hernandez, Paula Kasares edo Galder Unzalu).

Alesandro Durantik eskuliburua egin zuen orain dela urte batzuk gai honen gainean. Irakurtzeko neukan aspalditik eta orain dela gutxi heldu diot liburuari. Mardula da liburua, sakona planteamenduetan, baina …

Nik soziolinguistika beti irudikatu dut ekintzarako zientzia bezala. Sekula ez dut irudikatu (eta uste dut blogean orain arte igarri egiten dela) azterketa zientzia bezala. Aztertu bai jakina, baina errealitatea aldatzeko, ez sekula bertan gozo egoteko.

Eta eskuliburu horretan eraldaketa ez da agertzen. Aztertu bai, baina ematen du aztertze soilagatik. Ez eraldatzeagatik. Oinarri sendoak bai, baina zertarako?

Beste alde batetik, iruditzen zait hizkuntza soziologiatik horren gertu egonda, gutxi, oso gutxi, aipatzen dituela diziplina honen adituak: bibliografian Fishman ez da ageri, ezta Ferguson ere, ezta Quebectarrak ere. Katalan eta euskaldunak jakina ezetz.

Hala ere, hurrengo asteetan liburuko zenbait pasarte ekarriko ditut blogera, interesgarriak direlakoan.

Erlazionatutako sarrerak:

– Irakurle fidel bati

Azatzak 53: Euskararen ginkana

2012-12-19  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Euskararen ginkana bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Lehiaketa bizia da, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza-ekologia bultzatu, sozializatu eta dibulgatu nahi du Ginkana honek.

Sarien artean bada bereziki deigarria egin zaidan bat: 3.000 euroko saria irabazlearen eskualdeko euskalgintzako proiektu bat sustatzeko. Eta sari hori Topagunearekin adostuko da. Saria berritzailea da gero! Beraz, badakizue hartu parte Ginkanan.

84 / 140«Aurrekoa1020308384858690100110Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA