Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Hizkuntza ekologia: hurbiltze saio bat

2012-03-26  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut:

“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)

“Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.” (Albert Bastardas)

“Demagun euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena euskarak bere lurraldean izan duen bilakaera geografikoaren baitan zer-nolako bidea egin duen eta zein diren ekosistemari eusteko balabide nahikoak” (Belen Uranga)

“Argudio ekologikoak indar edo babes etiko handia ematen die hizkuntzen aldeko ikerketa eta lanei” (Xabier Erize)

“Hizkuntzen ekologia diskurtso moral bat da batez ere, baina gehiago garatzeko, ikerkuntzan, ekonomian edo politika publikoetan, beste diziplina batzuen laguntza behar du” (Xabier Erize)

“Euskara berreskuratzeko prozesuan bada nolabaiteko nora eza ideologikoa, tresna ideologikoen falta, eta askok hizkuntza-ekologiaren gaiari heldu diote atsegina delako, neutro samarra ikusten delako” (Belen Uranga eta Inazio Marko)

“Euskara bezalako hizkuntza minorizatu bati bere jatorrizko lurraldean eta berak garatzeko duen lur propio bakarrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea badagokio ala ez?” (Jon Sarasua)

“Ingurumen-iraunkortasunaren arloko alderdiak hizkuntzari aplikatzen badizkiogu, printzipio hau ezarriko dugu: erdara behar-beharrezko kasuetan soilik erabili behar da” (Albert Bastardas)

“Gure belaunaldian eta gure ondorengoan, euskaraz bizitzea hautu bat izango da” (Jon Sarasua)

Erlazionatutako sarrerak:

Hizkuntzaren ekologia

Subsidiarietatea

Izan linguistikoki iraunkor

Eko-ekintzatan

Motibazioa sustatzeko taldea

2012-03-21  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Beste gauza baten nenbilela honako webgune hau aurkitu nuen aurrekoan. Proiektu horren helburua ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzea da. Horretarako, gai horrekin kezkatuta gauden hainbat pertsona elkartu eta gure ideiak konpartituz baliabide sorta eskaini nahi izan dute. DBHko ikasleak dira jomuga.

Egileak ikusita, produktua merezi du (baita produktua gainetik aztertuta ere).

Baliabideak hiru multzotan sailkatu dituzte:

– Hizkuntza ekologia: erruleta (aurreiritziei aurre egiteko tresnak) eta hizkuntza aniztasuna Europan (lehiaketa).

– Ingurune hurbila (taldea): mintzagrama, gurpil bikoitza, ikastetxearen erabilera mapa, gertuko belaunaldien testigantza, erregistroak zertarako?, gazteei buruz esaten direnak, zuzentasunaren mugak

– Hiztuna (gaztea): ibaiaren teknika, norberaren hizkuntza historia, nik norekin nola, aztarna linguistikoa (1 eta 2).

Pulamentu gutxi

2012-03-20  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bat
aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari
buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza
ekologiarekin. Bi aipu dira:

“Uste
dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu
eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua)

“Kataluniak
hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu
ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai”

Zer pentsatua eman didate biek ala biek …

Erlazionatutako sarrerak:

Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna

Azatzak 34: Berri Txarrak

2012-03-15  //  Azatzak  //  Iruzkin bat

Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago.

Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten arren.

Gure musika enbajadoreak (orain dela urte asko, Metz-en Luxenborgoko morroi batekin egon nintzen aterpe batean, nongoa nintzen galdetu eta euskalduna erantzun, eta bera hasi zen kasete batean musika bilatzen eta Lehenbiziko bala kantua jarri zuen).

Badakigu … baina gutxi egiten dugu

2012-03-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Pasa den astean Deustun
Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren berbetan. Badakigu … baina gutxi
egiten dugu. Bakoitzak euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen,
bizipenak, emozioak, kontraesanak, … Merezi du benetan eurek esandakoa
entzutea.

Goierri orain dela 20 urte

2012-03-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua.

Joxe Manuel Odriozolak
egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza
diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik
orain diagnostiko horrek balio du.

Argazkia: Atauri

Adibidez,
hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen
hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea, aurreratu egin da:
administrazio arloan (batez ere udaletan), eskolan (batez ere, lanbide
heziketan eta bigarren hezkuntzan), komunikabideen alorrean (Goierriko
Hitza
), eta beste zenbaitetan.

Baina diagnostikoa antzekoa da, oso antzekoa. Kezkatzeko modukoa da ala normala da? Ez dakit erantzuten …

Basqueness

2012-03-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen).

Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek?

Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa bada, zelan indartu, bultzatu, sendotu, zurkaiztu XXI. mendeko euskaltasuna?

Mila galdera, erantzun gutxi. Baina nire ustez gure geroa galdera hauen erantzun egokian datza.

Keniako “bretoiak”

2012-03-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ekologia mila bider maseatu dut blog honetan. Eta gehiagotan egingo diot zirri, nik uste. Gaurkoan ere aipatuko dut, bitxi aipatu ere.

Ekologiaren
arabera, landare bat mehatxatuta egonez gero, beste nonbaiten landatu
behar da bere biziraupena bermatzeko. Horren ostean, jatorrizko
lurraldean sartu behar da berriro lurra emankor dagoenean.

Horixe bera pentsatu eta egin du Béatrice Oumak.
Roazhon-en ikasi zuen (Bretainia), baita bretoiera ikasi ere. Keniara
itzuli zenean bertako umeei bretoiera irakasten aritu da. Ea bueltan lur
emankorra aurkitzen duen Bretainian.

Horren proba sorosoro blogean aurkitu ditugun bost bideo hauek:

https://www.youtube.com/watch?v=46uwrPkZCSw

https://www.youtube.com/watch?v=Qm06AhWxoBg

https://www.youtube.com/watch?v=CrjV6qU6tQQ

https://www.youtube.com/watch?v=xTlMj_K0XI0

https://www.youtube.com/watch?v=f-QqBGTYnTs

Azatzak 33: Arabako bertsozale elkartea

2012-02-29  //  Azatzak  //  2 iruzkin

Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera.

Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.

Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta Errioxan). Eta dinamikoak dira oso.

Horrez gain, txapelketa dinamika zinez interesgarria jarri dute martxan azken urteotan (kuadrilla arteko
txapelketen bidez, aurten 54 bertsolarik hartuko dute parte, tumatxa!). Transmisioa lantzen dute, trinkotzea, giroa sortu eta abar. Sormena lagun artean. Harrobi polita dago Araban bertsoaren jira-biran. Zonalde erdaldunduetarako eredu.

Sorosoro

2012-02-27  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskarazko
berba ematen badu ere, arakiera da. Hatsa, hitza eta hizkuntza esan
gura du. Arakiera antza zortzi pertsonek baino ez dute hitz egiten, Vanuatun.

Baina ez dugu ekarri horregatik. Sorosoro
lankidetza linguistikoa egiten duen plataforma da. Blog txukuna daukate
hiru hizkuntzatan (ingelesa, espainiera eta frantsesa, azken hau da
originala). Aurrekoan deskubritu nuen eta ordutik artikulu dezente
irakurri ditut.

Blogak
munduko hizkuntzen inguruko sentiberatze lana egin nahi du. Munduko
hainbat hiztun komunitateren inguruko informazioa ematen dute artikulu
landuen bidez. Horietako batzuk nabarmendu nahi ditut:

– Europako hizkuntza gutxituen inguruko lanak: samieradunei buruzkoa, bretoiei buruzkoa, okzitaniadunei buruzkoa eta hizkuntza zeltikoei buruzkoa.  

– Irakaskuntzari buruzko hainbat artikulu daude.

Eta beste hainbat eta hainbat artikulu ere. Teorikoagoak ere badakartzate: adibidez, Luxenburgoko hizkuntzen ekologiari buruzkoa, landa-hizkuntzalaritzari buruzkoak (1 eta 2, landa-hizkuntzalari kategoria berria da niretzat) eta abar.

Sororik soro ibiltzeko gonbitea egiten digu webguneak.

92 / 140«Aurrekoa10203091929394100110120Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Galderak eta galderak
  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA