Irabazi ala galdu?
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 74
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu. Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu...
Read MoreEin eingou
Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona: – Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena. – Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa. – Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea. – Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek! – Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik...
Read MoreEuskararen herriak ezagutu
Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan...
Read MoreArnasa lasai hartzeko guneak
Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da...
Read MoreZerAIN DEZAGUN
Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik. Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain. Sarritan egin dut berba blog...
Read MoreKultur erreserbak
Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan...
Read More

Iruzkin berriak