Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
2018-11-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Denian (Alacant) bukatu berri duten biltzarrean Valentziar Erkidegoko zenbait udalek abian jarri dute katalanez Associació Valenciana de Municipis a Favor de la Recollida Selectiva Porta a Porta deitu elkartea, Valentziar gobernuko Ingurumen sailak berak sustatuta. Elkartean parte hatzen duten udalek espreski hartu dute beren gain gaikako bilketa sistema eraginkorrak ezartzea, bidenabar Atez Atekoa, Zero Zabor helburuaren bila. Udaletako batzuek dagoenekoz ezarria daukate Atez Atekoa eta elkartea sortu duten gainerakoek bi urteko epea jarri diete beren buruei hori egiteko.
Erkidego osoko 16 udal handi eta txiki dira elkarte berriaren sortzaileak: d’Orba (2.100 biztanle), Rafal (4.300), Banyeres de Mariola (7.100), Aiora (5.300), El Verger (4.400), Sax (9.700 ), Dolors (7.300), Bocairent (4.200), Sueca (27.500), Monòver (28.000), l’Atzúbia (660), l’Alcúdia de Crespins (5.100), Xàbia (27.000), Villena (34.000), Asp (21.000) eta Pedreguer (7.500).
Valentziako Erkidegoan aitzindaria den Orban denbora gutxian lortu dute %85eko birziklatze tasa. (Argazkia: Sostenible)
Irakurle euskaldunari bitxi egingo zaio Atez Atekoa kolore politiko guztietako alderdiek agintzen dutela Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa ezarri edo ezartzear dutenen artean. Badira herriak dutenak Compromiseko alkatea (Orba, Monòver…), PSPV-PSOEkoa (Sax, Xabia…), Esquerra Unidakoa (Asp), Los Verdes de Europakoa (Villena) eta… baita PPkoa ere (Aiora).
Elkarte berriaren sorreran eta oro har hondakinen kudeaketan Valentziar Erkidegoari laguntzen dio Kataluniako Hondakinen Agentziak ere.
OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
2018-11-09 // Osasuna // Iruzkinik ez
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik biztanle horiek behar duten jarraipen medikoa”. Medikuen erreakzio hau dator EITBk berrikitan eskainitako Katebegia programan Asensio diputatuak medikuen kontra esandakoen ondoriotzat.
Medikuek azpimarratu dute behin eta berriz eskaini dietela beren lankidetza erraustegiaren afera erabaki behar zuten agintariei, baita Asensiori ere, baina honek ez diela sekula entzun nahi izan: “Berak ez du inoiz jakin nahi gure datuek islatzen duten errealitatea. Begirune falta hau, gure taldeari baino gehiago, osasunagatik kezkatutako gizarteari egiten zaio”.
(gehiago…)
Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
2018-11-07 // Errausketa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Juan Jose Aurrekoetxeak errausketa defenditu du EITBk azaroaren 6an Zubietako erraustegiaz emitutako ‘Katebegia” programan.
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela demostratuta.
Urriaren 30ean Iñigo Urkullu lehendakariak Osasun sailean egindako izendapen eta kargugabetzeen artean Miren Dorronsororenak eduki zuen protagonismoa hedabideetan. Berriak bere albistean zioen, adibidez: “Dorronsororen kargugabetzea, hala ere, garai berezi batean dator. El Mundo egunkariak jakinarazi zuen Dorronsororen aurkako salaketak jarri dituztela haren ardurapeko sei langilek, «indarkeria psikosoziala» leporatuta”. Zalaparta gutxiagorekin pasatu zen haren ordezkoaren izendapena.
Juan Jose Aurrekoetxea Agirre, Jaurlaritzaren oharraren arabera, “Bilbon jaio zen, 1955. urtean. Medikuntzan lizentziaduna da, eta espezialista Laneko Medikuntzan eta Prebentzio Medikuntzan eta Osasun Publikoan. Gainera, doktoregoa egin du arlo horretan. Horrez gain, ibilbide luzea egin du euskal osasun-sistema publikoan. Osasun Saileko funtzionarioa eta Biodonostiako ikertzailea da. Bertan, ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du, eta eragin handiko aldizkarietan argitaratutako nazioarteko artikuluak idatzi ditu”.
Aurrekoetxea doktoreak Gipuzkoako erraustegiaren kasuan protagonismoa eduki du, Biodonostia enpresa publikoko ikerlari gisa Zubietako instalazioen arrisku gabetasuna defenditu duelako. 2016an Biodonostiako ordezkari Jesus Ibarluzeak, Juan Jose Aurrekoetxearekin batera, uztailean deklaratu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean eta haien hitzei oihartzun handia egin zieten hedabide nagusiek. Efe agentziak, eta albistea bereganatu zuten hainbat egunkari handik, zioten albistearen sarreran: “Biodonostiako ikerlari Juan Jose Aurrekoetxeak defenditu du ikerketek ez dutela erakusten loturarik erraustegien isurien eta kantzerraren artean”.
Aurrekoetxea (ezkerretan) Ibarluzearekin batera Gipuzkoako Batzar Nagusietan lekukotasuna eskaintzen 2016an. (Argazkia: GHK)
ARGIAk ere bildu zuen Aurrekoetxearen aurkezpenaren albistea: “Egia ala gezurra? ‘Dioxinen muga gaindituz gero, berehala geldi daiteke erraustegia’”. Izan ere, Batzar Nagusietako agerraldian, Ibarluzeak eta Aurrekoetxeak esan zuten Zubietako erraustegia ordu erdiko epean itzali ahal izango zela dioxinen eta bestelako kutsagaien mugak gaindituz gero.
Xabier Mitxelena medikuak eta Gorka Bueno ingeniariak erakutsi zuten hori ezinezkoa dela: dioxinak eta bestelako kutsagarri asko Zubietan ez dira jarraian neurtuko, Zabalgarbin neurtzen ez diren moduan: “Zabalgarbi eta Zubietako erraustegien Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuak (Plan de Vigilancia Ambiental PVA izenez ezagunagoa) egun Espainiak industriaren emisioentzako daukan Arautegian daukate muga eta honek ez du eskatzen hiru hilero gehienez ere 8 orduko lagin hautaketa baizik (Zabalgarbik 2015ean hiru hilero 6 orduko lagin hautaketak egin zituen). Beraz, erraustegiek dioxina eta furanoei dagokienez ez dituzte hartzen martxan dauden ordu guztien %0,3ko laginak baizik eta ziur aski inoiz ez errausketa abiarazterakoan, hori denean urteko dioxinen %60 sortzen den unea”.
Garazi Rezabalek erraustegiaren inguruan egin zuen Quemando Dudas blogean elkarrizketatu zuen 2016ko azaroan Aurrekoetxea: “Gaur egun ez dago ebidentziarik ikerketa epidemiologikoetan lotzeko erraustegiak eta kantzerra, fetuaren malformazioa eta hilkortasunaren ugaritzea“. Kazetariak OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen lanez galdetuta, manipulatzaileak deitu zien: “Ezin dute esan [erraustegiek inguruan minbizia, malformazioak eta heriotzen ugaritzea eragiten dituztela] ebidentzia zientifikoei dagokienez. Eta honetan bai inplikatuko naiz, ezin baita jendea manipulatu. Eta manipulatzea da ikerlan bat hautatu eta hortik abiatuta orokortzea, horixe da hain zuzen batzuk egiten ari direna”.
“Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
2018-10-29 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Andoain, Hernani eta Usurbilgo ekintzaileak Rikardo Arregi Sarien atarian. (Argazkia: Julen Begiristain)
[Pello Zubiria Kamino] Euskarazko komunikazioaren urteroko gertakizun ohi diren Rikardo Arregi Sarien 30. ediziora hurbildu ziren konbidatuek ekintzaile talde txiki bat aurkitu zuten atarian, justu Andoain eta Bastero kulturgunetik hiru kilometrora eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiaz protesta egitera etorrita.
Andoain, Usurbil eta Hernanitik iritsitako ekintzaileok, erraustegiaren aurkako mezu generikoaz gain, bi mezu zehatz zekartzaten konbidatuentzako, Erraustegiak “minbizia”, “lapurreta”, “kutsadura” eta “zorra” dakartzala zioten afixeetan. Mezu bat zen agintarientzat: “Agintariok: gelditu Zubietako erraustegia”. Bestea, berriz, komunikazioko profesionalentzat: “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz”.
Ekintzaileek 400 esku-orri ere banatu zituzten egoeraren larria esplikatuz Antoaingo festara hurbilduei. Paperak azken paragrafoan dei zuzena egiten die komunikazioko profesionalei eta are zorrotzagoa hedabide publikoetan ari direnei: “Baina, hori dena gure begien aurrean dugula, zergatik ez diegu herritarrei informazio osoa ematen? Zergatik ez diegu egia kontatzen? Gaur da eguna gure hedabide publikoek gai honi buruz aurrez aurreko eztabaida serio bat egin ez dutena, behin baino gehiagotan eskatu den arren. KAZETARIOK: ONDO INFORMATU ERRAUSTEGIAZ”.
Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
2018-10-22 // Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
UKWIN Britainia Handia Errausketarik Gabe koalizioak zabaldu du erraustegiek klimaren aldaketan daukaten eraginari buruzko ikerlan berria, zentratua –alde batera utzita ingurumenaren kutsatzea, gizakien osasun kalteak, eta beste eraginak– teknologia horrekin sortutako energiaren karbono balantzean. Emaitzek gezurtatzen dituze errausketaren propagandistek behin eta berriro plazaratzen dituzten kontuak.
“Climate change study finds burning waste is rubbish” izenburu esanguratsua daraman 56 orrialdeko dossierrak erakusten du hango 42 erraustegien artean 2017an 11 milioi tona CO2 isuri zutela atmosferan. Horietatik 5 milioi tona C02 eragin zituen plastikoa bezala erregai fosilez egindako materialen kiskaltzeak. 5 milioi tona C02 horiek eragin dizkiote Erresuma Batuko gizarteari erraustegiek pagatu barik utzitako 325 milioi libra –368 milioi euro– balio duten kalteak. Datozen 30 urteotan erraustegiok –soilik Britainia Handian– sortuko dituzten 205 milioi tona C02 isurietan sortu eta pagatu gabe utzitako kaleteek denetara pilatuko dituzte 25.000 milioi libra, 28.305 milioi euro, gizarteak nola edo hala irentsi beharko dituen kalteetan.
Errausten den plastiko tona bakoitzak atmosferan isurtzen ditu 1,43 tona C02. Ikerlanaren arabera, 2020ean martxan jarritako erraustegi berri bakoitzak bataz beste 2,8 mioioi tona C02 isuriko du kontratuan ageri diren 30 urteetan. Sortuko duen elektrizitatea kalkuluetan sartuta ere, kontua da plastiko meta guztiok erretzeak 1,6 milioi tona C02 gehiago isuriko dituela horiek lurperatuta isuriko liratekeenak baino.
Josh Dowen UKWINeko koordinatzaileak esan du: “Ikerlanak erakusten du hondakinak energia ekoizteko erabiltzea kaka-lana dela [… waste is a rubbish feedstock for generating energy]. Plastiko kopuru handiak erreta sortzen dira elektrizitate kopuru txikiak, klimari kalte handiak eraginda. Eta lotsagarrikeria hori aski ez bazen, hondakinak errausteari etekina ateratzen diotenek ez dituzte pagatzen horrek negutegi gasak isurita gizarteari eragiten dizkion kalteak, eta horregatik da hain premiazkoa Britainia Handi osoan hondakinen errausketari zerga ezartzea”.
Dowenek esan du aurrerago: “Errausketak klimari kalte handiagoak eragiten dizkio hondakinak lurperatzeak baino. Errausten diren materialetatik gehienak birziklatu edo berrerabili litezke. Behingoz aldatu beharra daukagu hondakinak erregaitzat erabiltzeko pentsakera hori eta aitortu behar dugu premiazkoa dela hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea”.
Ikerlanak erakutsi duenez, hondakinekin sortutako elektrizitateak askoz kalte handiagoak eragiten dizkio klimari gas edo petrolioz sortutako elektrizitateak baino. Hondakinak erraustuz elektrizitatea sortzeak eragiten du 23 bider karbono gheiago argindarra fotovoltaikoz edo haize-errotaz sortzeak baino: errausketa inola ere ez da karbono emisio gutxiko teknologia.
Eskandalua Paris-Ivryko erraustegian: baimena eman duen agintaria erraustegien patronalekoa da
2018-10-15 // Europa // Iruzkinik ez
Ivry-Parisko erraustegiaren atarian herritarren protesta. (Argazkia: La France Insoumise)
[Pello Zubiria Kamino] La France Insoumise mugimenduko Mathilde Panot diputatuak salatu du: Paris metropoliaren XIII. eremuan Ivryn dagoen erraustegia –Europako handiena– zaharberritzeko baimena eman duen ministroa Veolia errausketa eta hondakinen kudeaketako konpainia erraldoiaren zuzendaritzan egon da Emmanuel Macronek Trantsizio Ekologikoko Estatu idazkari izendatu artean.
Brune Poirson, Macronen gobernuan Trantsizio Ekologikorako Estatu idazkaria. (Argazkia: Paris Match)
Panotek Le Parisien egunkarian plazaratu duen artikulu batean salatu du: “Estatuak aurrerako jauzia egin du Ivry-Paris XIIIko erraustegia zaharberritzeko bidean, alferrikako proiektu inposatu bat den arren, benetan hondamendi ekologikoa. Brune Poirson anderea, Trantsizio ekologikorako Estatu idazkaria eta gobernuan gai honetan erabaki behar duen pertsona dena, 2014a arte Veoliaren Hego-Asiarako zuzendaria izana da. Eta jakin behar da Veoliak, Suez Environmentekin batera, daukala Frantzian ia monopolio osoa hondakinen kudeaketan, alor horretatik eskuratuz etekin handiak. Eskandalu bat da konpainia horretako goi kargu bat izatea Ivry-Paris XIII.ko erraustegiaren eraikuntzari baimena eman diona”.
Eta dio aurrerago ezkerreko diputatuak: “Inkesta publikoan herritarren aldetik jaso diren iritzien %99 kontrakoak izanik, inkestaren arduradunak, administraziotik Poirson anderea buru egin zaizkion oharrei jarraituz, erabaki du proiektua onartzea. Jarduera publikoaren legitimitatea dago osorik auzitan, interes gatazka horregatik. Ez da onargarria proiektu hau, oso kaltegarria dena ingurumenarentzako bezala herritarren osasunarentzako, hondakinen kudeaketa ekologiko baten kontrakoa, azkenean aurrera eramatea interes pribatuei plazer egiteagatik. Berehala ekin behar zaio proiektuaren azterketa berri bati eta gainera errausketaren lobbyen kontroletik aparte”.
Mathilde Panot diputatua Parisko legebiltzarrean Ivryko erraustegiaren eskandalua salatzen. (Argazkia: Le Parisien)
Interes gatazka, ate-errotak eta lobbyen presioa daude Gipuzkoa eta Bizkaiko erraustegien historia osoaren muinean ere, Xabier Garmendia Martinezen ibilbideak nabarmen erakusten duen bezala. Eusko Legebiltzarreko parlamentariak oraindik garaiz daude gai honetaz eztabaida publikoa pizteko, Parisen egin nahi duten moduan.
Bi istripu larri Italiako erraustegietan: hildako bat eta zauritu bat
2018-10-10 // Istripuak // Iruzkinik ez
Poliziak, suhiltzaileak eta anbulantziak Sessoko erraustegian leherketaren ondoren. (Argazkia: Il Sussidiario)
Aste honetan, ordu gutxiren tartearekin, bi istripu larri gertatu dira Italiako bi erraustegitan, Reggio Emilia ondoko Sesson eta Comon.
Asteartean, urriak 9, Sesson 42 urteko langilea hil da 2012an itxi eta orain desmuntatze lanetan daukaten erraustegian, Cavazzoli industrialdean. Antza denez, bost metroko altueran soldaketa lanetan ari zela leherketa bortitz batek jo zuen behargina eta hilik geratu zen.
Iren konpainiak 1968an ireki zuen Sessoko errauste planta, bi laberen artean urtean 70.000 tona erretzeko baimenarekin. Kontrako mugimenduak 2000. urtean hasi ziren indartzen herritarren artean eta hainbat protestaren ostean 2012an itxi zuten. Tartean, Reggio Emilia eta bere eskualdean Atez Ateko hondakin bilketa zabaldu zuten agintariek, hori osatuz sortzez besteko tarifa edo tarifa justua deitzen denarekin.
2012an erraustegia itxi zutenean, festaz ospatu zuten. (Argazkia: 7per24)
Gaikako bilketak hain emaitza onak lortu ditu han, ezen hasieran TMB tratamendu mekaniko biologiko izateko pentsatuta zeukaten planta azkenean TM tratamendu mekaniko soilerako berdiseinatuta eraiki zuten. Orain, hil ondorengo ostikada eman nahi izan du erraustegi zahar itxiak.
Astelehenean, 8, beste istripu bat gertatu zen Italian, izen bereko laku ondoan den Como hiri turistiko famatuan. Hemen mantenimendu lanetan ari zen langile bati zangoa harrapatu zion makina batek, larriki zaurituz.
Espainiako estatuko Errausketaren aurkako mugimenduek biltzarra egingo dute El Bierzon asteburuan
2018-10-09 // Errausketa // Iruzkinik ez
Datorren asteburuan, urriaren 12tik 14a artean, Bierzo Aire Limpio elkarteak antolatuta, Leongo Ponferrada hirian beren zortzigarren biltzarra burutuko dute Espainiako estatuan hondakinen errausketaren aurka borrokatzen diren elkarteek. Tartean Euskal Herriko ordezkaritza ere izanen da. Amantes de las Basuras elkarteak ere hor ospatuko du bere 24. bilera nagusia.
Goiburu nagusia “Aire garbi baten alde” daramaten jardunaldiotan hondakinen kudeaketaren inguruko hainbat osagai aztertu eta eztabaidatuko dira: errausketa eta osasunean dakartzan kalteak, biho-hondakinak, ekonomia zirkularra, zero zabor eredua, garapen eredua…
Antolatzaileek aurreratu dute sare sozialetatik streaming bidez zuzenean eskainiko dituztela hitzaldi guztiak eta horiek jarraitzeko beren komunikazioetan honako traolak erabiliko dituztela: #IncinerarMata, #AireLimpio eta #ResiduoCero. Estuki daude lotuta Zero Waste mugimenduaren lider ezagunena den Paul Connett iparramerikarrak Ponferradako jardunaldien itxieran emango duen hitzaldiaren izenburuarekin: “Zero Zabor: hondakinik gabeko etorkizuna”.
Aztergaien artean, zerrenda aberatsa iragartzen da: “Ingurumenari lotutako gatazka eta delituak”, “Zero Zabor eta hiri hondakinen kudeaketa iraunkorra”, “Lurraldearen kudeaketa kolektiboa eta alternatiba ekonomikoak”, “Hondakinen errausketa: arriskuak eta alternatibak”.
Ponferradako jardunaldien antolaketan, Bierzo Aire Limpio eta Leongo hainbat elkarte eta plataformaz gain, parte hartzen ari dira Lurraren Lagunak, Ekologistak Martxan eta GAIA Errausketaren Aurkako Munguko Koordinadora. Euskal Herritik iritsitako hitzaldi bat ere iragartzen du egitarauak: Mattin Aldaia Hernaniko Ingurumen zinegotziak aurkeztuko du “Hondakinen kudeaketaren hobetzea: Hernaniko esperientzia”.
Zubietako martxaren biharamunean, errausketaren aldeko jardunaldia antolatu du GHK
2018-09-25 // Errausketa // Iruzkinik ez
Jose Ignacio Asensio errausketaren inguruko jardunaldia irekitzen Donostiako Teknologi Parkean. (Argazkia: GHK)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako agintariek ez lukete haserretu behar entzuten badute hondakinen errausketaren aurkako herri mugimenduei kontraprogramazioa egiten berezitu direla. Donostiako estropaden igandean egin zuten EITBrekin elkar hartuta, egun hartako iluntzean Teleberri ikusi zuten herritarrak ohartu zirenez: eguneko gertakizun txikietako bat baitzen –urtero legez– errausketaren aurkako giza-katea, kasualitatez bezala ETBk mobilizazio hari eskainitako minutuaren ostean aurkeztu zuen beste erreportaje luzeago bat iragarriz justu biharamunean, astelehena, hasiko zirela Gipuzkoako zaborrak Bizkaiko Zabalgarbira eramaten, kamioien irudiekin tartekatuz Ingurumen diputatuaren hitzak eta Zabalgarbiko komunikazio arduradunarenak, dudarik gabe aurreko egunetan publi-erreportai moduan prestatutako kronikatxoa.
Kontraprogramazioa oraingoan egun batetik besterako tartearekin egin dute GHKko estrategek. Igandean izan bazen Zubietako erraustegirako martxa –hain irudi esanguratsuak utzi dituena–, biharamunerako zeukaten prestatua ‘Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan‘ jardunaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean. Peter Georg Quicker eta Jan-Peter Born doktoreak ekarri ditu GHKk. Bi adituok bezala Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta GHKko zuzendari nagusi Cesar Gimenok esandakoak laburbilduz GHKk Twitterrez emititutako mezuak kronikatxo honen beheko aldean aurkituko ditu irakurleak.
Peter Georg Quicker Alemaniako RTW unibertsitateko irakaslea da, Aachen edo Akisgran hirian, eta erregaien teknologien unitateko zuzendaria. Jan-Peter Born Holandako Lieden hiriko unibertsitatean da irakasle eta HVC hondakin korporazioko negozio arduradun, bere karrera osoa 1998tik errausketa muinean daukan HVC konpainian egin ondoren.
Hirugarren hizlaria, Ingurumen diputatuaz gain, GHKko zuzenari nagusi Cesar Gimeno izan zen. Bere curriculumean irakur daitekeenez, Cesar Gimeno izan da Eusko Trenbide Sarearen zuzendaria, Grupo Campezo eraikuntza enpresaren zuzendari nagusia, Grupo Pascualeko zuzendaria, DIA kateko logistika burua…
Beraz, ‘Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan‘ jardunaldia osatu dute erregaietan berezitutako doktore batek, errausketaren arduradun nagusi batek (europarrak, noski) eta gurean korporazio handien negozioetan buruzagi aritu ostean konpainia publiko-pribatu baten nagusi den batek. Diario Vascoren kronikari sinestekotan, denek egin zuten erraustegiak sortuko dituen zepa edo eskorien balio ekonomikoaren gorazarre.
Omenaldi hunkigarria egin diete Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei
2018-09-24 // Ekitaldia, Errausketa // Iruzkinik ez
Ezkerretik hasita, EAMeko ordezkaria, Intxaurrandieta, Lekuona, Iturbe, Ortega, Azpiroz, Beitialarrangoitia, Errekondo, Alduntzin eta Errazkin
Igandean, irailak 23, erraustegirako mendi martxa abiatu aurretik Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek aitortza publikoa egin nahi izan zieten bai 2011-15 legealdian erraustegia gelditu zuten eta bai horien aurretik sistema alternatiboa (Atez Ateko gaikako bilketa) abian jarri zuten agintariei.
AEMeko ordezkariak oholtza gainera deitu zituen lehenik gaikako bilketa orokortuan ezartzen aitzindariak izan ziren udaletako orduko alkate edo zinegotziak: Xabier Mikel Errekondo (Usurbil), Marian Beitialarrangoitia (Hernani), Enrike Lekuona (Oiartzun) eta Joxemari Iturbe (Antzuola). Horiekin batera, aitzindari lan horretan San Marko mankomunitateko aginte postuetatik ahalegindu ziren Ricardo Ortega (Lasarte-Oria) eta Imanol Azpiroz (Usurbil).
Bestetik, deitu zituen 2011-2015 legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko eta GHK kontsortzioko karguetatik Zubietako erraustegiaren proiektua bertan behera utzi zuten agintariak: GHKko lehendakari zen Ainhoa Intxaurrandieta eta Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatu izandako Juan Jarlos Alduntzin eta Iñaki Errazkin.
“Errausketaren aurka lanean ari garen mugimenduetako kideok –esan zuen EAMeko ordezkariak– eta Gipuzkoar gehienek ez ditugu ahaztuko gaur omentzen ditugun pertsonek eta beste askok kargu publikoetatik egindako lanak. Gizon eta emakume hauek demostratu dute politiko guztiak ez direla berdinak, posible dela herritarrei gizartea aldatu eta hobetzeko emandako hitza betetzea, konpromisoak kunplitzea, nahiz eta presio oso gogorrak jasan. Mila esker zuei. Gipuzkoako jendartearen omena eta esker ona merezi duzue”.
Omenduen artetik, Ainhoa Intxaurrandietak hartu zuen hitza. Gogora ekarri zuen bere amona, Zubietan jaio eta bizitzera Lezora joana. “Lezo herri oso kutsatua zen eta gure amonak gure aita, txikia zela, Zubietara bidaltzen zuen, Zubieta aire garbia arnasteko arnasgune bat zelako”. Gaur ere Lezo eta Pasaiako badia osoa zonalde oso kutsatuak dira eta Intxaurrandietan gogora ekarri zuen minbizi gehien jasaten den eskualdea dela.
Intxaurrandietan dei egin zien Zubietan bildutakoei eta Gipuzkoako herritarrei hikamikak utzi eta erraustegia gelditzea den helburu handiari ekiteko: “Borroka egin dezagun, gugatik eta gure ondorengoengatik, hor ikusten ditugun txiki horiengatik”. Erraustegia eraikitzeko lanak aurrera doazela eta garai latzak bizi ditugula aitortu ostean, erresistentziarako dei egin zuen.
Azken hitza, mezu pertsonal zorrotza bidali zien Intxaurrandieta bera eta Iñaki Errazkin epaiketara eraman dituzten EAJko eta PSEko agintariei: “Denis [Itxaso], [Jose Ignacio] Asensio, Markel Olano, [Karlos] Ormazabal… Soldatak enbargatuko dizkiguzue, behar bada etxea kenduko diguzue. Azken finean, etorkizuna lapurtu nahi diguzue. Baina egindakoarekin harro gaude. Eta, entzun, harro eta ozen esango dizuet: berriro ere geldituko dugu erraustegia. Gure amonen etxeak iraunen du zutik! Gora Zubieta!».
Noaua hedabideak bildu du, beti bezala, txukun aski ekitaldi osoa bideo honetan:
(gehiago…)