Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errauste planta ez Zubietan ez inon?
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Mezua inoiz baino garbi eta ozenago entzun zen atzo Usurbilgo kaleetan: «Errauste plantarik ez, ez hemen eta ez inon». Horixe esan zuten antolatzaileek eta horixe bera eurekin bat egin zuten milaka
herritarrek. Alternatibak badira, eta horiek bultzatu eta sustatzeko deia izan zen, berriz, manifestazioaren beste deia. Arrakastatsutzat jo zuten antolatzaileek manifestazioa eta politikariei herritarren hitza entzun eta aintzat hartzeko eskatu zieten. Herritarrei, berriz, oraindik ere errauste planta gelditzeko «garaiz» dela eta mobilizatzen jarraitzeko deia egin zieten.
GARA. USURBIL
Errauste planta ez Zubietan ez beste inon ez kokatzeko ozen eskatzen zutela, milaka lagunek zeharkatu zituzten atzo Usurbilgo kaleak, sei mila inguruk, antolatzaileen esanetan.
Manifestarien eskea argia zen, erraustea bera baztertzea hiri hondakinen kudeaketarako, eta horrela
jakinarazi zuten ibilaldi guztian egindako oihuen eta esku artean zeramatzaten pankarten bidez.
Hamabiak jota abiatu zen Usurbilgo frontoiaren atzetik manifestazioaren zati bat. Metro gutxira, ordea,
zain zituzten Andatzatik barrena etorritako Zizurkil, Aduna, Villabona, Asteasu, Aia eta Orioko herritarrak; eta zain Ibaeta, Añorga, Igeldo, Ibaeta eta Zubieta eta Lasartetik etorritakoak ere. Guztiekin batera eta ibilaldia zabalduz, berriz, idi pareak, zaldiak, astoak eta traktoreak abitu ziren. Hainbat herritatik bertaratutako manifestarien artean, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak ere izan ziren. Besteren artean, IU ko Antxon Karrera, Batasuneko Joseba Alvarez edota Aralarko Rebeka Ubeda. Izan ere, babes zabaleko mobilizazioa izan zen atzokoa. Astean zehar Batasuna, Aralar, Usurbilgo Herri Lan, ELA, LAB, EHNE, Eusko Abertzaleen Ekintza, EB, Donostiako Baga Boga, Zubietako
Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Txingudiko Medikuak, Txingudi Bizirik eta Ekologistak Martxan batu zaizkio mobilizazioari.
Erraustearen aurkako martxak Usurbilgo kaleak zeharkatu zituen Dema plazara iritsi bitartean. Bertan, txalaparta doinuak eta hainbat bertso entzun ostean, manifestazioaren antolatzaileek eta Usurbil Bizirik, Zubieta Lantzen, Lasarte-Oria Bizirik, Zubietako Herri Batzarrak eta Errauste Planten aurkako Gipuzkoako Plataformen Koordinadorak hartu zuten hitza.
Horiek manifestariek egindako eskari eta kritikak berretsi zituzten. Foru Aldundiko, mankomunitateetako eta udaletako ordezkariek herritarrei bizkarra ematen jarraitzen dutela salatu zuten, herriaren ahotsa aintzat hartu gabe eta jendea «inozotzat» hartuz: «Ez dute etxe ondoan nahi, ezta beren osasunari kalte egitea ere, baina bai ondoko herriko bizilagunei kalte egitea. Baina erreali- tatea, den-denok aterako garela galtzen, gertukoak eta urrutiagokoak: airez, janariz eta uraren
bidez zabaltzen baita kutsadura eta errausteak birziklapena eta prebentzioa gutxitzea ekarriko baitu». Ildo horretan, herrietako politikariei herritarren mesederako egin behar dutela lan gogorarazi
zieten. Aipamen berezia egin zioten manifestazioan parte hartu ez zuen Usurbilgo alkate Luis Mari Ormaetxeari. «Hitz politak usurbildarrak lasaitzeko, baina batzarrean esan zuten bezala, baldintza batekin: ‘zaborren kudeaketari buruz ez hitz egitea’», gogorarazi zuten. Izan ere, euren esanetan, agintariek ez dute zabor kudeaketari buruzko eztabaidan sartu nahi, eta kokapenen jokoarekin «ziria sartu» nahi dutela uste dute.
Antolatzaileen, eta atzoko manifestazioan parte hartu zuten milaka lagunen apustua, ordea, bestelakoa da, alternatiben aldeko apustua, alegia. Hamaikagarrenez adierazi zutenez, Gipuzkoan posible da zaborrak kudatzea erraustu gabe, baina horretarako jendearen parte-hartzea jo zuten ezinbestekotzat, zaborra gutxitu eta sailkatzeko. «Baina batez ere agintarien borondatea eta ardura da nahitaezkoa, zaborra murrizteko lege eta neurriak hartzeko behingoz, eta bilgarri eta ontzi produzitzaileei beren zaborraren ardura harrazteko», ohartarazi zuten, baina euren iritziz, agintarien xedea ez da zaborra gutxitzea, «errauste plantaren lehengaia» baita. Alde horretatik, ekitaldiaren amaieran heldu den hilaren 30ean Donostiako Udalean errauste plantaren kokapena onartzeko batzar berezia egingo
dutela jakinarazi zuten eta bertaratzeko deia egin zuten.
Zubietako Herri Batzarreko lehendakari Imanol Azpirozek jendearen erantzuna ezin hobea izan zela aitortu eta beste behin herritarrak politikarien aurretik doazela argi geratu zela nabarmendu zuen. Halere, Azpirozek mobilizatzen jarraitzeko premia dagoela nabarmendu zuen eta jendeari
dei egin zion, oraindik errauste planta gelditzeko garaiz daudela argudiatuta, errauste plantaren aurkako jarrera erakusteko.
Errauste plantaren kokapen aldaketak direla-eta zera esan zuen: «Errauste planta ehun metro batera edo bestera mugitzeak badakigu ez duela ezer aldatzen. Berdin-berdin da kaltegarria guztiontzat».
Kartzela
Zubietan kokatzearen gainean ere mintzatu zen Azpiroz. «Odonek azkenean negoziatu du Madrilekin bi eraikinak ez ikustea nahikoa dela, eta horrekin dena etiko bihurtzen zaie. Berdin zaie herritarren osasuna, kartzelan dauden pertsonak… Dena mugimendu espekulatiboa baino ez da», esan zuen amaitzeko, auzibidera jotzea erabakita dutela adieraztearekin batera.
Usurbil Bizirik taldeko kide Alaitz Aizpuruak balorazio ona egin zuen manifestazioaren inguruan eta herri askoko ordezkariak bertan izan zirela nabarmendu zuen. «Argi dago gizartea erraustearen aurka dagoela eta beste alternatiba bat nahi duela. Gu prest gaude alternatibak mahai gainean jarri eta alternatibez hitz egiteko», azaldu zuen.