Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Herritar talde batek auzitegira joko du errauste planta egitea onartzen duen erabakiaren aurka
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Sailkatugabeak, Zubieta
Berria
2007-03-25 – IÑAKI PETXARROMAN
Urtarrilaren 30ean Donostiako Udalbatzak Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzekohartu zuen erabakiaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriko du aste honetan herritar talde batek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. BERRIAk jakin ahal izan duenez, errauste planta kokatu nahi duten Zubieta inguruan bizi dira auzi-jartzaileak, eta, haien artean, badira kultura, politika,
sindikalgintza eta kirol alorrean ezagunak diren pertsonak. Gehienak Lasarte-Oria, Usurbil eta Zubietakoak dira, eta datorren ostiralean sartuko dute helegitea auzitegian.
Auzi-jartzaileen arabera, Donotiako Udalak hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru
Aldundiarekin eta Debagoiena, Debabarrena, San Markos, Sasieta, Urola-Erdia, Urola-Kosta eta Tolosaldeko mankomunitateekin, adostutako akordioa onartzen duen erabakia «zuzenbidearen aurkakoa» da, eta, hori dela-eta, baliogabetzeko eskatuko diote auzitegiari. Horren harira,
«badaezpadako suspentsioa» galdegin diote, epaia ematen duenean akordioaren bi ondorio «itzuliezinak» izan daitezkeelakoan. Batetik, San Markosko zabortegiaren ixtea aipatu dute, eta mankomunitate horretako zaborrak Azpeitia, Beasain eta Zarauzko herrietako zabortegietara eramatea, haien ixtea aurreikusi baino lehen eraginez. Bestetik, auzi-jartzaileen arabera, hondakinak erraustearen alde egindako apustuak ez du lekurik uzten -epaia jakiten den bitartean-bestelako kudeaketa modu batzuk lantzeko: besteak beste, zabor gutxiago sortzea, birziklatzea, balioztatzea.
JAURLARITZAREN ESKUDUNTZA. Auzi-jartzaileek helegitean aipatu duten beste argudio bat da hitzarmen hori sinatu duten erakundeek ez dutela eskuduntzarik alor horretan. «Hondakinen
politika zehazteko eskuduntza, haren kudeaketa planifikatzeko eta irizpideak bateratzeko ardura, erkidego autonomoarena da. Hark onartu beharko du hondakinen plan autonomikoa». Aldundiak plan autonomiko hori garatzeko aukera baino ez duela gaineratu dute. «Hori dela-eta, erakunde hauek ez dute eskuduntzarik hiri hondakinak erraustea onartzen duen sistema onartzeko, eta ez dute eskuduntzarik ere hura Donostian non jarri erabakitzeko». Aldi berean, argudiatu dute Gipuzkoako eta
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei kendu dietela hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko sistemei buruzko eztabaidan parte hartzeko eskubidea.
PREMIAZKO ERABAKIA. Donostiako Udalak urtarrilaren 30ean hartutako erabakia ezohikoa izan zen. Akordioa onartzeko puntua ez zegoen eguneko gaien zerrendan, eta premiazko prozedura erabili
zuten bozkatzeko. Auzi-jartzaileen arabera, erabaki hori premiaz hartzeko arrazoirik ez zegoen, eta, horregatik, akordioa «baliogabea» da, Administrazio Publikoetako Erregimen Juridikoaren Legearen 62. artikuluaren eta Ohiko Administrazio Prozeduraren arabera. Erabakia premiazkoa ez zela arrazoitzeko, gogoratu dute gainerako sinatzaileek -Aldundiak eta mankomunitateek-, hilabete bat geroago onartu dutela akordioa.
Helegitea bultzatu dutenen artean dozenaka lagun daude, eta nabarmendu dutenez, guztiak «biziki kezkatuta» daude hiri hondakinen kudeaketaren etorkizunarekin, errauste plantak kaltetuko dituen herrien bizi kalitatearekin, eta gizakien osasun eskubidearekin.
Auzi-jartzaileak:
Jose Mari Agirretxe, Porrotx (pailazoa).
Aiora Zulaika, Pirritx (pailazoa).
Aimar Zubeldia (txirrindularia).
Ignacio Arkarazo (musikaria).
Juan Luis Zabala (idazlea).
Rafa Diez (LABeko idazkari nagusia).
Andoni Iraola (Athleticeko jokalaria).
Itziar Basterrika (EABko legebiltzarkidea).
Jose Antonio Altuna (Usurbilgo alkate ohia).
JosAnton Artze (poeta).
Xabier Mikel Errekondo (eskubaloi jokalari ohia).
Jose Luis Zumeta (eskultorea).
Xanti Antero (Txan magoa).
Imanol Azpiroz (Zubietako Herri Batzarreko alkatea).
Jakoba Errekondo (paisajista eta nekazaritza ingeniari teknikoa).
Joseba Tapia (trikitilaria).
Jose Luis Elespe (eskultorea).
Aldundiaren eta mankomunitateen erabakiei ere helegitea jarriko diete Donostiako Udalaren urtarrilaren 30eko erabakiari auzitegietan helegitea jartzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Erdiko, Sasietako eta Urola Kostako mankomunitateek hartutako bi erabakiren aurkako berraztertze errekurtsoa jarriko dute. Hain zuzen ere, hiri hondakinak kudeatzeko akordioaren
aurka ez ezik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa sortzeko erabakiaren aurka ere joko dute.
Hilaren20an aurkeztu zituzten Urola-Kostako erabakien aurkako helegiteak, eta aste honetan ezarriko dituzte Aldundiaren eta Urola Erdiko zein Sasietako mankomunitateen aurkakoak. Asteartean jarriko dute helegitea Aldundian eta Urola Erdian; eta, asteazkenean, berriz, Sasietan. Erakunde horiek ez balituzte zuzenduko erabaki horiek, Auzitegi Nagusira joko dute auzi-jartzaileek, eta Donostiako Udalaren aurka irekitako auziari gehituko dizkiote espediente horiek. Auzi-jartzaileek argudiatu
dute Urola Erdia, Urola Kosta eta Sasietako mankomunitateak ez direla nor San Markosko mankomunitatearen zaborrak jasotzeko. Erabaki hori, norbaitek hartzekotan, mankomunitate horiek osatzen dituzten udalek hartu behar luketela diote. Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari
leporatu diote ez duela eskuduntzarik hiri hondakinen kudeaketaren alorrean, eskuduntza hori Jaurlaritzarena delako. Kasu honetan, Jaurlaritzaren eskumen bat «ebasten» ari dela leporatu diote helegitea jarri dutenek Gipuzkoako Foru Aldundiari.