Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Maiatzaren 27ko hauteskundeen ondoren Donostialdeko zaborrak kudeatzen dituen San Markos mankomunitatean indar korrelazioa aldatu egin da, eta errauste plantaren kontrako hautetsiek -EB/Aralar eta EAE/ANVkoek- nagusitasuna izango dute. Horrek ez du esan nahi Gipuzkoako
mankomunitate guztiak bilduz hauteskunde bezperan sortu zen partzuergoak hartutako erabakia -errauste planta eraikitzekoa, alegia-administratiboki gelditzea posible izango denik, baina bai
Donostialdeko udalek zaborren kudeaketa alternatiboa martxan jartzea. Horrela ere moztu nahi zaio bidea Zubietan eraiki nahi den errauste plantari. Egoera berriaren analisia Iñaki Petxarromanek egin du
ekainaren 22ko Berria egunkarian, “Zubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean” izenburua duen kronikan.
Hona artikulua bere osoan:
Zubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean
EB-Aralarrek eta EAE-ANVk hauteskundeetan izandako emaitza onak eragina izango du erakunde berrian
iñaki petxarroman
Udal hauteskundeen ondorioz sortutako gehiengo berriek eragina izango dute hiri hondakinak kudeatzen dituen Gipuzkoako mankomunitate handienean. Izan ere, Zubietako errauste plantaren aurka dauden bi indar politikok –EAE-ANVk eta EB-Aralarrek–emaitza onak izan dituzte udal hauteskundeetan, eta, ondorioz, mankomunitatean izango diren ordezkarien gehiengoa errauste plantaren aurkakoa izango da.
Hamar udalerrik osatzen dute San Markosko Mankomunitatea: Donostia, Errenteria, Oiartzun, Pasaia, Lezo, Lasarte-Oria, Hernani, Usurbil, Astigarraga eta Urnieta. Udal bakoitzak bina ordezkari ditu, baina ordezkari bakoitzaren botoaren balioa udalerriak duen pisu demografikoaren araberakoa da. Alegia, Donostiako Udaleko ordezkarien botoak gehiago balio du Urnietakoenak baino, esaterako.
Kazeta honek egindako azterketaren arabera, ezustekorik ez bada, Zubietako errauste plantaren aurkakoek ziurtatuta daukate gehiengoa izateko gainditu behar den 79 botoen langa. Izan ere,
Donostiako Udalak, PSE-EEko ordezkariaz gain, errauste plantaren aurka dagoen Aralarko bat ere igorriko du. Lasarte-Oriak bi ordezkari igorriko ditu, PSE-EEko bat eta EB-Aralarreko bat, eta biek ere
Zubietako errauste plantaren aurkako jarrera dute. EAE-ANVk eta EB-Aralarrek gehiengoa osatuko dute Usurbilen eta Hernanin, eta EAE-ANVk gehiengo osoa ziurtatua du Lezon eta Oiartzunen. Horien botoak
zenbatuta, 82 boto ziurtatuak izango dituzte Zubietako errauste plantaren aurkako ordezkariek. Gainerako herrietan gobernu hitzarmenak orain egiten ari dira, eta hiri hondakinak tratatzeko proiektu horren aurkakoek pisu politiko handia izan arren, gehiengoa ez dute ziurtatua.
San Markosko Mankomunitatean iskanbila handiak izan ziren aurreko legealdian, errauste planta dela eta. Hiru kokaleku aldatu ostean, azkenean azpiegitura Zubietan jartzea hitzartu zuten mankomunitateko ordezkariek, Donostiako hiriburuari dagozkion lurretan. Horrek ekarri zuen EBren eta PSE-EEren arteko gobernu hitzarmena bertan behera geratzea.
Orain, hitzarmena berritu dute, eta baita gai honi buruz duten desadostasuna ere. Alderdi bakoitzak bere jarrerari eutsiko dio errauste plantari buruz, bai Donostiako Udalean eta baita mankomunitatean ere. PSE-EEk eta EB-Aralarrek gaiaren inguruan hitzartu dute errauste planta ez dela gobernu taldearen gogoko aukera, baizik eta zaborrak gutxitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostatzea.
Duñike Agirrezabalaga EB-Aralarreko zinegotziak aitortu du hitzarmenak ez duela lortu errauste plantaren proiektua bertan behera uztea, baina, haren iritziz, «atea ireki» dio beharrezkoa ez dela erakutsi ahal izateari.
Denis Itxaso Donostiako Ingurumen zinegotziak (PSE-EE) adierazi duenez, «errauste planta baino lehenago martxan jarri behar diren hamaika neurri zorrotzen inguruan» dute adostasunik handiena
EB-Aralarrek eta PSE-EEk. Itxasok onartu du Donostiako Udalak aurreko legealdian hartutako konpromisoei eutsi egingo diela, «konpromiso horien ondorioak (San Markosko zaborrak beste zabortegietara bideratzea, esaterako) nabarmenak direlako».
Besteak beste, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa osatzea hitzartu zuten hiriburuko Udalak, zazpi mankomunitatek -Txingudikoa ez beste guztiek- eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Partzuergoak errauste planta egiteko konpromisoa hartu zuen, eta Donostiako Udalak onetsi zuen azpiegitura hori Zubietan egitea. Horren trukean, San Markosko zaborrak herrialdeko beste hainbat zabortegitara eramatea baimendu zioten -eramaten ari dira jadanik-, harik eta 2009an zabortegi guztiak ixten dituzten arte. «Uste dut gipuzkoarroi jarri zaigun erronkari aurre egiteko, errauste plantarekin edo gabe, lidergo politiko argia eta indartsua beharko dela, eta benetako helburua dela egungo zabor maila txikitzea, neurri traumatikorik hartu nahi ez bada», esan du Itxasok.
BERRIAk jakin duenez, San Markosera joango diren bi ordezkariak PSE-EE eta Aralarren artean banatu badituzte ere, bi alderdiok hitzartu dute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergora PSE-EEren ordezkaria joango dela hiriburuko ordezkari gisa. Hala, erakunde horretan errauste plantaren aldekoek -EAJ, EA eta PSE-EE-gehiengoa izango dute.
«EZ DA MUGIEZINA». Zubietako herri batzarreko alkatea izateaz gain, Usurbilgo zinegotzi hautatu berri dute Imanol Azpiroz EAE-ANVko zerrendetan. Baikor da, haren ustez «aukerak» izango direlako hiri hondakinak kudeatzeko politikaren norabidea aldatzeko. «Ikusi egin beharko da zer pisu hartzen dugun San Markosko Mankomunitatean, baina uste dut dezentekoa izango dugula».
Aurreko legealdian Odon Elorza Donostiako alkateak izan zuen jarrera «argitu» beharko du oraingoan,
Azpirozek dioenez. Errauste planta egiteko erabakia ez dela «mugiezina» dio. «Helegiteak martxan daude aurreko legealdian hartutako erabakien aurka. Horiek aurrera egiten badute, bertan behera geratuko da dena, eta aukerak izango dira gauzak berriz hasieratik egiteko».
Izan ere, bide administratibotik zaila izango da erabaki horiek atzera botatzea. Horrekin bat dator Mikel Izagirre Arnasa plataformako kide eta, Urnieta Denon Artean (UDA) herritar elkartearekin aurkeztu eta
gero, Urnietako alkate hautatu berria. «Egia da bide administratibotik ezin dela atzera bota. Hondakinen Partzuergoa juridikoki osatua dago, eta lanean jarraituko du. Baina mankomunitateetan hiri hondakinak
tratatzeko modu alternatiboak martxan jartzen baditugu, eta, lortzen badugu %60 inguruan birziklatzea, errauste planta hustu egingo dugu, alegia, ez dela beharrezkoa frogatuko dugu».
Ados dago ikuspegi horrekin Azpiroz ere. «EAE-ANVren apustua modu alternatiboak lantzea
izango da, ahalik eta toki gehienetan, erakusteko errauste planta ez dela behar, eta zaborrak beste era batera kudea daitezkeela». Horretarako, herritarren kontzientziatzea eta parte-hartzea bultzatzea
oso garrantzitsutzat jo du Azpirozek.
Izagirrek aitortu du «itxaropentsu» dagoela sortutako panorama berriarekin. «Programan esan
genuen hondakinak kudeatzeko plan alternatiboa martxan jarri nahi dugula, eta San Markosko Mankomunitatean ere bultzada eman nahi diogu horri. Aldaketa politikoa gertatu da San Markosen, eta errauste plantaren aurkakoek arrakasta izan dugu hauteskundeetan. Itxaropena dugu plan alternatiboetan, nahiz eta partzuergoak aurrera egin errauste plantarekin».
Une honetan bilerak eta harremanak egiten ari dira udaletan, gobernu taldeak osatzeko eta alderdi bakoitzak izango dituen ordezkariak erabakitzeko. San Markosko Mankomunitatea udan zehar osatuko dute, eta irailaren 16ra arte dute horretarako epea.