Gipuzkoako Mankumunitateek aurrera darraite Zubietan errauste planta egiteko asmoarekin
Uztailaren 18an bildu dira Gipuzkoako Mankomunitateak ohiko bilera batean, eta horren ostean argi adierazi dute inolako zalantzarik gabe segitzen dutela Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan orokorrarekin eta Zubietan errauste planta eraikitzeko asmoarekin. Esplikatu dute, gainera, udal hauteskunde hauen ondoren Mankomunitateetan aldaketak gertatzen direnean ere ezingo dela gelditu plan orokorra, eta inork artaldetik atera nahi badu berak asmatu beharko duela bere zaborrekin zer egin, inork ez...
Read MoreGipuzkoako Foru Aldundiak berriro sartu da errauste plantaren arrastoan
Udal hauteskundeen ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundia bereganatzeko EB/B taldearekin egindako akodioa zela eta aste pare batean halako anbiguotasun bat ikusi bazen ere, azkar hasi dira Zubietan errauste planta eraiki nahi duten indarrak gauzak lehengora eramateko lanean. Horren adierazgarri gaur ” Diario Vasco” egunkariak publikatu duen artikulu sorta. Ikusi titularrak: – Garapen Iraunkorreko diputatu Juan Carlos Ormazabalek dio: “La Diputación apuesta por el plan de...
Read More“Errausketak badu alternatibarik”, Mikel Izagirreren iritzi artikulua
“Berria” egunkarian Mikel Izagirrek “Errausketak baditu alternatibak” izeneko artikulua plazaratu du. Mikel Izagirre Urnietan errauskegiaren kontra eta autobide berriaren alternatibaren alde lan egin duen “Arnasa” taldeko kide izana da, eta gaur egun Urnietako alkatea da eta Ezker Batua-Berdeak taldearen buru Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Irakurri osorik: Errausketak baditu alternatibak Mikel Izagirre Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ezker Batua-Berdeen...
Read MoreSan Markos zabalik mantentzearen inguruan polemika sortu da Donostialdean
Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu berriak, Carlos Ormazabalek, polemika piztu du aipatu duenean Zubietan egin nahi den errauste plantaren inguruan erabakiak azkar hartu behar direla baina balitekela bitarte horretan San Markoseko zabortegia irekita atxiki behar izatea. Donostia eta Errenteriako udaletatik etorri zaizkio erantzunik gogorrenak, San Markos aipatutako epeetan ixtea esijituz. Albistea honako egunkariotan azaldu da: “Berria” (“San Markos ez ixteko aukera...
Read MoreErrausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu du
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak prentsaurreko batean eskatu du batetik Zubietan eraiki nahi den errauste planta proiektua alde batera uzteko, eta bestetik agintariek martxan jarri ditzatela hiri hondakinak kudeatzeko plan alternatiboak. Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan herritarrek emandako botoek hori eskatzen dutela argudiatu dute. Albistea eskaini dute “Berria”k (“Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu...
Read MoreErrauste plantaren aldeko mankomunitateek meatxu egin dute Donostialdeko zaborrik ez dutela hartuko
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, maiatzeko hauteskundeen ondoren, Aldun Nagusia aukeratzeko negoziaketen erdian ipini zuen Ezker Batuak. Miguel Buen sozialistak agindu zien Gipuzkoa mailako herri kontsulta egitea, eta Markel Olano jelkideak udalek eta mankomunitateek erabakitakoa onartuko zuela. Markel Olano (EAJ) atera zen diputatu nagusi eta EBk adierazi zuen Zubietako errauste plantaren proiektua paralizatutzat jo daitekeela (1). Ondoren etorri dira errakzioak. Markel Olano luze mintzatu zaio...
Read MoreIrailaren 15-18an, errauste planten kontrako erakundeen munduko biltzarra Hondarribian
Irailaren 15etik 18ra Hondarribian bere Hirugarren Mundu Biltzarra egingo du GAIA erakundeak. GAIA siglen esanahia bikoitza da: “Global Alliance for Incinerator Alternatives” eta “Global Anti-Incinerator Alliance”. Berak biltzen ditu mundu osoan errauste planten kontra borrokatzen ari diren mugimenduak, eta koordinatzaile horrek Gipuzkoan egingo duen mundu batzarraren antolakizunak Ekologistak Martxan elkartearen ardurapean egingo dira. Albistea One World Net gunean...
Read More
Iruzkin berriak