Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
GAIA Hondarribian: Monica Wilsonek salatu ditu errausketaren mozorro berriak
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Txingudi
“Berria” egunkariak elkarrizketa egin dio GAIA nazioarteko mugimenduko koordinatzaileetako aden Monica Wilsoni. «Sortzen duten hondakinen ardura hartu beharko lukete ekoizleek euren gain» darama titulu. Wilson da GAIAk egunotarako Hondarribian antolatu duen mundu biltzarrera etorritako aditu militanteetako bat.
«Sortzen duten hondakinen ardura hartu beharko lukete ekoizleek euren gain»
MONICA WILSON GAIAko koordinatzailea
Pirolisi, plasma, gasifikazioa… Kontzeptu berriak sortzen ari dira zaborren tratamendu bat adierazteko. GAIAren iritziz, ordea, erraustearen «mozorroak» dira guztiak.
I. Petxarroman
San Frantziskon bizi da Monica Wilson (Tucson-AEB, 1975). Errausteari alternatiba bilatzen dion GAIA nazioarteko mugimenduko koordinatzaileetako bat da. Dagoeneko 500 bat elkarte dira GAIA barruan. Haietako batzuk Hondarribian dira egunotan, haien esperientziak azaltzen.
Pirolisi, plasma, gasifikatzea… Nahiko termino ezezagunak dira hemen.
Gure ustez erraustea izendatzeko beste modu batzuk baino ez dira. Europako Batasunak berak ez du bereizketa egiten pirolisi eta erraustearen artean. Gasifikazioa, pirolisia eta plasma errausteko modu ezberdinak dira.
Baina ba al dago ezberdintasunen bat? Edo ezberdinak ez badira, zergatik asmatzen dituzte kontzeptu berriak?
Beti ari dira termino berriak asmatzen. Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) erretze masiboko errauste plantei konbertsio planta deitzen zieten lehen. Orain, pirolisi eta gasifikazio plantak deitzen diete. Hitzekin jolasten dute, egiten dutena mozorrotu nahian, adierazi nahian teknologia aurreratuagoa erabiltzen duela. Pirolisi edo gasifikazio enpresek euren produktuak saltzerakoan erabiltzen duten argudio nagusia da haien teknika ez dela erraustea.
Baina izango dute ezberdintasun teknikoren bat. Zein da?
Ezberdintasuna da errauste plantetan hondakin guztiak batera eta modu masiboan erretzen direla. Besteen kasuan, hondakinak sailkatzen dira. Hala, gasak, hondakin solidoak eta likidoak bereiztu egiten dira. Modu horretan, gasak bakarrik erabiltzen dituzte energiarako. Baina gai kutsakor berak isurtzen dira. Areago, AEBetan ikusi dute pirolisi enpresa batean nitrogeno monoxido, dioxina eta osagai organiko lurrunkor gehiago daudela errauste planta normal batean baino.
Hemen
Gipuzkoan bertan errauste planta bat bultzatu nahi dute hainbat administraziok. Diotenez, ez dago beste aukerarik. Zer iruditzen zaizu?
Politikariek, askotan, ideia bati heltzen diote, eta ez dute nahi bestelako aukerarik aztertu, nahiz eta kostu txikiagoa eta eraginkorragoa izan. Ez da oso urrutira begiratu behar alternatiba onak ikusteko. Hemen bertan azaldu dute Italiako iparraldean hondakinak kudeatzeko hartu duten bidea. Bi urtetan lortu dute hiri hondakinen %70 birziklatzea, erraustea ezabatuz, zaborrak etxez etxe gaika bilduz eta konpostatuz… Horrek frogatzen du hau bezalako gizarte batean posible dela hondakinak erraustu gabe kudeatzea.
Zenbateraino dira beharrezkoak neurri zigortzaileak enpresentzat eta herritarrentzat?
Gizarte batzuetan oso ondo funtzionatzen du lan boluntarioak. Beste batzuetan zigorrak ere beharrezkoak dira. Hala ere, zero hondakinen helburura iristeko, uneren batean beharrezkoa izango da neurri zigortzaileren bat, batik bat hondakin sortzaile nagusi diren enpresei begira. Horregatik, GAIAk eskatzen du Europako Batasunaren Rohe irizpidea bultzatzea. Neurri horiek hondakinen jatorrira jotzen dute presioa egiteko. Zeren eta zaborraren kudeaketa aldatzeko zaborraren ekoizpenera jo behar da.
Alegia, hondakinak sortzearen murrizketa da gakoa, zuen ustez.
Bai, horregatik jo behar da ekoizpenera. Ekoizleek sortzen duten hondakinen ardura hartu beharko lukete euren gain. Ekoizleek ordaindu beharko balute sortzen duten hondakinengatik, neurriak hartuko lituzkete zabor gutxiago sortzeko.
AEBetan bultzatzen ari dira errauste plantak oraindik ere?
1980ko hamarkadan herri mugimenduek 300 proiektu geratu zituzten AEBetan. Hor geldiune bat gertatu zen, bultzatzaileak ez zirelako ausartu ere egiten proposatzera. Gaur egun berriro saiatzen ari dira metodo hau berpizten, baina udalek eta herri mugimenduek aurka egiten diete. Ez da errauste
planta berririk egin, proban geratu den proiekturen bat baino ez. Oraindik 100 bat errauste planta daude martxan AEBetan, baina herritar ugari ari dira haien aurka borroka egiten.
Zero hondakinen alternatiba posiblea da gurea bezalako gizarte kontsumistatan?
Ez dago beste aukerarik. Planetaren natur baliabideak ziztu bizian ari gara agortzen. AEBak bezalako herri batean, non munduko populazioaren %5 izanda, haren baliabideen %20 erabiltzen ari garen, ezinbestez bilatu behar dira alternatibak. Kontuan hartu behar da klima aldaketa, agortzen ari diren baliabideen gaineko presioa eta errausteak osasunean duen eragina, aireratzen diren sustantzia toxikoen bidez… Bada, ezinbestez berriz planteatu behar da kontsumo eredua, zaborren murrizketa eta birziklatzea bultzatuz.
Porlan fabrikei buruz ere aritu zara. Zer arrisku dute lantegi hauek?
Porlan fabrikak beste modu bateko errauste plantak dira. Energia baliabideak, oro har, erabiltzen ari garen moduari erreparatu behar zaio. Zaborra erretzen denean energia pixka bat sortzen da, baina baita bestelako gai kutsatzaile toxiko eta kaltegarri ugari ere. Zaborra sortzea saihesten denean, edo objektuak berriz erabili edo birziklatzen direnean, askoz ere energia gehiago aurrezten da. Planteamendu orokorrak jarri behar dira martxan.