Donostiako EAJ eta EAk eskatu dute udalbarrutian zabortegi berririk ez zabaltzea
Donostiako udalean EAJ eta EAko kontzejalek eskari bat aurkeztu dute proposatuz espreski debekatu dadila Donostiako udalbarrutian zabortegi berririk zabaltzea. Honekin batera, San Markos mankomunitatearen buruzagiei eskatzen zaie espreski onartu dezatela Gipuzkoako PIGRUG delakoa, probintziako hondakinen kudeaketa arautzen duena. “PNV y EA rechazan la apertura de más vertederos en Donostia solicitan al pleno del ayuntamiento que no acepte ninguna instalación de este tipo”...
Read MoreDenis Itxaso: errauste planta ez dago auzitan baina aurretik hondakinen prebentzioa indartu behar da
“Berria” egunkariari deklaratu dionez, Donostiako udalean Ingurumen zinegotzia eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan lehendakariordea den Denis Itxasok uste du Zubietan errauste planta eraikitzea atzerabiderik gabeko erabakia dela, baina aldi berean errausketara ahalik eta zabor gutxien iritsi dadin hondakinen prebentzioan lan handia egin behar dela. «Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean » darama izenburu Iñaki Petxarromanek egin dion...
Read MoreErrenteria-Orereta Bizirik elkarteak San Markos ixtea eskatu eta Mankomunitate berriari babesa eman dio
Errenteria-Orereta Bizirik elkarteak eskatu du berehala itxi dadila San Markoseko zabortegia. Aldi berean, salatu du zabortegiaren itxiera errauste plantaren eraikuntzarekin lotu izana. Erraustegia arbuiatu du, osasunarentzako ekarriko lituzkeen kalteengatik, esa salatu du San Markoseko zabortegiaren itxierarako aurreko hilabeteetan epeak errespetatu ez direla eta horrekin beste mankomunitate batzuek erraustegiaren aldeko txantaia egin dutela. “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak...
Read MoreErrauste plantaren inguruko iritziak (urriaren 3tik 19ra)
“Hitzarmenen haustura” analisia plazaratu du Iñaki Petxarromanek “Berria”n. Usurbilgo EAko alkate ohi eta gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteorde den Luis Mari Ormaetxeak “El Consistorio de Usurbil asume la incineración” iritzi ironikoa publikatu du. “Usurbilgo EAren manipulazioa errausgailuari buruz ” erantzun dio Usurbilgo Aralarreko ordezkari Jose Ramon Furundarenak “Noticias de Gipuzkoan”. Errenteriako EAE-ANVko Santi...
Read MoreGipuzkoako Partzuergoko buruzagiak Europatik bidaian
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakaria eta lehendakariordea Europan dira zenbait herrialdetan hondakinak erraustegira bidali aurretik nola erabiltzen dituzten ikustera joanda. Carlos Ormazabal eta Denis Itxaso egunotan dabiltza Milan, Londres eta Alemaniako hiri batzuetan darabitzaten sistemak ezagutu nahian. Albistea “Noticias de Gipuzkoa”k eman du: “El Consorcio de Residuos visita en Europa plantas de tratamiento previo a la incineración ” El Consorcio de...
Read MoreGipuzkoako sozialistek hondakinen errausketaren aldeko apostuan segitzen dutela diote
Gipuzkoako bi sozialista nabarmen mintzatu dira errauste planta dela eta. Aurreko egunetan peneubekoek Donostiako alkate Elorzari egotzi bazioten San Markos mankomunitatean (orain erraustearen kontra) sortutako egoera berriaren errua, Miguel Buen eta Denis Itxaso sozialistak atera dira gero paperetara beraiek Zubietan errauste planta egiteko asmoan tinko darraitela erakusteko eta San Markoseko kudeatzaile berrien planak ametsezkoak, garestiak eta konplexuak direla argudiatzeko....
Read MorePartzuergoko lehendakari berriak dio: Zubietako errauste plantak ez dauka atzerabiderik
Gipuzkoako bi egunkaritan egun berean azaldu dira Foru Aldundiko Garapen Jasangarriko diputatu Carlos Ormazabali egindako elkarrizketak. Euskarazko “Berria”n titulatu dute “Saiatu behar dugu errauste plantara ahalik eta zabor gutxien irits dadin“. Aldiz ” Diario Vasco”n: “La incineradora no tiene marcha atrás, es la mejor solución para Gipuzkoa“. «Saiatu behar dugu errauste plantara ahalik eta zabor gutxien irits dadin» (Berria) CARLOS...
Read MoreEzker Batua-Berdeak seguru dago auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektua
Ezker Batua – Berdeak alderdiko buruzagiak konbentzituta daude auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektua. Hala adierazi du Mikel Izagirre Urnietako alkate eta EBko Gipuzkoako batzarkideak. Ohartzen da Izagirre Euskal Herriko Auzitegi Gorenak ez duela ontzat hartu Donostiako udalak errauste planta baimentzeko egindako komenioa atzera botatzea, baina kasu honetan aferaren mamian sartu ez denez, auzitegiek oso bestela jokatuko dutela uste du errausketak...
Read MoreCarlos Ormazabal (EAJ) eta Denis Itxaso (PSE) dira Hondakinen Konsortzioko buruzagi berriak
Aurrez iragarri bezala, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa osatu da. Lehendakari kargua Carlos Ormazabal EAJkoak hartu du; Gipuzkoako Foru Aldundian bera da Garapen Iraunkorreko diputatua. Lehendakariordea D enis Itxaso PSEkoa izango da; hau Donostiako udalean zinegotzia da eta Ingurumen sailaren arduraduna. Partzuergoak bere ibilbide berriko estreinako biltzarrean era solemnean berretsi nahi izan du aurreko legegintzaldian hondakinentzat martxan jarritako planarekin segiko duela eta Zubietan...
Read MoreGaur zen eratzekoa Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioa
Egunkariek iragarri dutenez, gaur zuten antolatzekoa Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioa, bere zuzendaritza organoak aukeratuz. Gipuzkoako eskualde ezberdinetako mankomunitateek eta Diputazioak osatzen dute erakundea. Egunkari batzuek aurreratu dute gaur emango duela Konsortzio sortu berriak Zubietan errauste planta eraikitzeko lehen urratsa formalki. Albistea honela aurkeztu da gaur prentsan: “Errauste plantaren tramitazioari ekingo dio Hondakinen Partzuergoak gaurtik hasita ”...
Read More
Iruzkin berriak