Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra (PIGRUG famatua): Diputazioaren dokumentuak
Gipuzkoako agintariek hondakinen inguruko erabakiak hartzeko dauzkaten bi dokumentu nagusi errez aurkitzeko loturak ipini ditugu hemen. Biak Gipuzkoako Foru Aldundiaren gunean daude, PDF formatuan: euskaraz GHKPO (Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016 Plan Orokorra) eta gaztelaniaz PIGRUG (Plan Integral de Residuos Urbanos...
Read MoreGipuzkoan errausketak badauka alternatiba (koordinadoraren dokumentuak)
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak sarean ipini ditu (PDF formatuan) Gipuzkoako Hondakinentzako prestatu dituen plan orokorrak. Euskaraz eta gaztelaniaz daude. Hona hemen loturak, informazio hori behar duenak errez aurki ditzan: 1.- Gipuzkoakok hondakinak kudeatzeko plan gidatzailearen aurrerapena. — Euskaraz: “Plan Gidatzailearen Aurrerapena ” — Gaztelaniaz: “Avance Plan Director ” 2.- Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Gidatzailea. Agiri...
Read MoreNafarroako hondakin gehienak Tuteran tratatzen dira konpostatu eta biometanoa ekoizteko
Iruñerriko mankomunitateak Arazurin eraikia zuen biometanizazio plantari auzitegiek bidea moztu ondoren, gero eta zabor gehiago bidaltzen da bertatik Tuterako gunera, han tratamendu osoa egiteko, konpostatzea eta biometanizazioa barne. Oraingoz Nafarroan ez da errauste plantarik, nahiz eta etorkizunerako ez dioten posibilitate horri atea erabat ixten agintariek. Gaia egunotan Diario de Navarra-n (Tudela tratará desde el próximo año la basura de 93 localidades) eta Diario Vasco-n (La comarca...
Read MoreTxingudi Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartu eta San Markosen polemikak darrai
Hondakin biltegi propiorik ez daukan Txingudiko mankomunitatea Gipuzkoako Partzuergoan sartu da, iragarrita zegoen moduan. Orain hau ere San Markoseko zabortegira eramaten ari da bere hondakinak. Bide batez, San Markosekoak itxita behar zuela eta polemikak gori dirau, bai kudeatzaile politikoen artean eta baita ere, nonbait, hondakin biltegi horren ondoan bizi diren herritarren artean ere. Txingudi Gipuzkoako Partzuergoan sartzearen albistea eman dute Berriak (Txingudi Hondakinen Partzuergoan...
Read MoreFrantziako Saint-Philbert herrian herritarrak konposta egiten dute auzolanean
Argia astekariak Net Hurbil atalean kontatu du nola Frantziako Vendée eskualdean dagoen Saint-Philbert herrian biztanleek herriko hondakinak kudeatzen laguntzen duten auzolanean konposta eginez. 2.700 biztanleko herri honetan 2000 urtean zabortegi handi bat ezarri nahi zieten, bertakoek bozketa eginez ezetz erabaki zuten eta 2002tik aurrera konpostatuz birtziklatzen dute beren hondakinen zati handi bat. Aurretik nork bere etxean konpostagailua zeukaten herritarrei lan hori hobetzen lagundu...
Read More
Iruzkin berriak