Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Etxean konposta egiteaz artikulua “Hernaniko Kronika” egunkarian
Atalak: Auto-konpostaketa, Konpostaketa
“Hernaniko Kronika” egunkarian “San Markoseko zabortegia itxi ondoren, zer? Etxeko basuren ia erdia konpost bihur daiteke” izenburua daraman artikulua plazaratu dute. Herriko zaborrei eta horien berrerabilpenari buruzko informazioak eskaini ditu Ekhi Zubiria Etxeberriak.
San Markoseko zabortegia itxi ondoren, zer? Etxeko basuren ia erdia konpost bihur daiteke
San Markos zaborrez leporaino beteta. Haren ondorengoa erabaki gabe. Ohituta gaude erraustegiaren aurkako manifestazioak, kartelak edo iritziak entzun, ikusi eta egitera. Batzuek, kontra bakarrik egite hori komodoegia dela diote. Neurri batean ez dute arrazoirik falta. Suntsitzea sortzea baino errazagoa da. Aurre egiteaz gain, alternatibak proposatu behar dira. Eta horietako bat konposta da. Hernaniko Udaleko 2008ko Udal Aurrekontuen zirriborroan agertzen da partida bat konpostatzeko plan pilotu bat egiteko.
2008/02/10 – Igandea
Hernani san markos mankomunitatean sartuta dago; gure zaborrak san markos zabortegira eramaten dira. Eta hau gainezka egin beharrean dagoenez, egun batetik bestera ixtera dijoaz. Horregatik, donostialdeko zaborrei irtenbide bat bilatu nahi horretan, erraustegia planteatzen da diputaziotik. urnieta eta landarbaso aipatu ziren, orain zubieta. Baina horri aurre egiteko alternatibak ere plazaratu dira, konposta adibidez. usurbilen, atez ateko hondakin bilketa eta hondakin organikoentzako konpost-gunearekin hasiko dira, eta hernanin ere, aurtengo aurrekontuetan sartu da horren proba pilotu bat egitea. Baina zer da konposta?
Etxean sortutako %30-40a konposta edo konpostajea substantzia organikoz osaturiko abono bat da. Hondakin organikoen deskonposizio naturalaren bidez sortzen da, oxigenoaren bidez fermentatuz. gutako edonork etxean sortzen dituen zaborren %30-40a organikoa da. Honi irtenbide iraunkor eta ekologiko bat emateko alternatiba bat da konpostajea; fruta azalak, barazki hostoak, lore ihartuak, arrautza azalak, kafea, belarra, edota bestelako landare kondarrak konpostatu daitezke, esate baterako. baita paperezko serbiletak ere, nahi izanez gero. Hori bai, solidoa izan behar da. jada prestatuak izan diren janarien sobrak ez dira botatzen, intsektuak erakartzen dituztelako. material organiko honetatik abono antzeko bat sortzen da, gero lurrarekin nahastuz, honen ongarri bilakatzen da eta lur hau aberasten du. oso erabilgarria da. Hau ikusita, esan daiteke, konpostajea badela alternatiba bat ingurumenarekiko errespeturik ez duten eta kostu ekonomiko altuagoa duten beste birziklapen metodoen aurrean jartzeko, erraustegiaren aurrean, esaterako. Alternatiba da, lehen esan bezala, etxean sortu eta zabortegira bidaltzen ditugun hondakin kopuruak %30-40ean gutxitu daitezkeelako sistema honekin.
Aire librean edo kaxarekin konpostajea aire librean egin daiteke, baina noski, horrek denbora dezente eskatzen du. bestalde, inguru egoki bat bilatu behar izaten da, karbono, nitrogeno eta oxigeno nahasketa egoki bat egiteko eta hezetasuna kontrolatzeko. nahasketa ez bada egokia hondakinak usteldu egiten dira eta usaina botatzen dute. inguru hori lortzeko badaude kaxa egokiak (san markoseko mankomuniteak banatu zituenak edo dendetan saltzen direnak). Konpost-biltoki hauek metro bateko altura eta metro erdiko zabalera izan ohi dute eta familia baten zabor organikoak kudeatzeko balio dezakete. Biltoki horietan botatzen da zaborra eta denboran aurrera joan ahala, ongarri bilakatzen da. nahasketa hobea bada, azkarrago deskonposatzen da. Karbono-nitrogeno nahasketa egokiena 25/1 ingurukoa da (nitrogenoa baino 25 aldiz karbono gehiago egotea komeni da). karbono tasa altukoak dira lastoa, hosto lehorrak, zerrautsa edota tintarik gabeko paper eta kartoiak. Nitrogeno askokoak, aldiz, fruta eta barazki kondarrak edota belarrak. Askotan, etxean sortzen diren hondakinek nitrogeno eta ur asko edukitzen dutenez, komeni izaten da hezetasun hori kontrolatzeko (eta usain txarrik ez izateko), adibidez, lastoa edo zerrautsa ere nahastea.
Hernaniko zaborrak hernaniarrok, zaborra sortzearen eta birziklatzearen gaian, ez dugu oso joera edo ohitura ekologista. 18.950 biztanle inguru gara eta bakoitzak 410 kilo zabor sortzen omen dugu urtean (guztira 7.750.000 kg), san markos mankomunitatearen 2006ko txostenaren arabera. Pertsonako eta urteko 410 kg zabor sortzeak esan nahi du, eguneko, gutako bakoitzak kilo bat hondakin baino gehiago eratzen dugula. 410 kg horietatik 340 san markosera joaten dira; guztira 6.450.000 kg zabor bidaltzen ditugu donostialdeko zabortegira. Zabortegira bidaltzen ez ditugun 70 kiloak (papera/kartoia, plastikoak, kristalezko ontziak, arropak eta pilak), totalaren %17a, birziklatzera eramaten dira. Atal honetan ere badugu zer hobetu, mankomunitatean birziklatzen denaren batez bestekotik behera baikaude, beti ere, txosteneko datuen arabera. urnietan adibidez, askoz ere gehiago birziklatzen dute (nahiz eta zabor gehiago sortu). Hondakin organikoak konpostatuz, etxean sortzen den zaborra %30-40 artean gutxitzen bada, san markosera bidaltzen dugun kopuru totala 2.325.000 eta 3.100.000 kilo artean gutxituko genuke. Hori, denok konpostatuko bagenu izango litzateke, eta ez da batere erraza. Baina lur-mutur bat, jardina edota baratza daukanak posible du konpost-kaxa bat jartzea eta bere hondakin organikoak birziklatzea. Hernanin bertan ehun eta berrogehita hamar etxe inguruk badaukate kaxa (san markoseko mankomunitateak emandakoa edo bestelakoa). Geroz eta gehiagok edukita, erraustegiaren aurrean alternatiba sendoago bat bilakatu daiteke sistema hau.
Mallorka, bartzelona eta usurbil errauste sistemak alternatibak ditu. Hiri-hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistemak berregituratzea da kontua. urrunegi joan gabe aurki dezakegu sistema horietako bat martxan daukan herriren bat. Horren harira, irakurle askok ikusi genuen hainbat egunkari edo aldizkaritan, azken asteetan ateratako notizia: mallorkako puigpunyet eta bartzelonako argentona herrietan, besteak beste, izan zirela gipuzkoako udalerri batzuetako ordezkariak, han garatu dituzten zaborren kudeaketa metodoak eta konpost-guneak ikusten. Herri hauetan (guztira 70 herrik darabilte sistema hau katalunian), egutegi bati jarraituz, atez ateko hondakin bilketa egiten dute. Gainera, zabor organikoa ere bereizi egin behar izaten dute, gero, herri ondoan daukaten konpost-gunean birziklatzeko. Sistema honekin funtzionatuz daramatzaten lau urteetan, %10-20tik %60-70era igo dute birziklapen tasa. herritarren inplikazio handia eskatzen duen proiektua da, lehenagokoaz gain, hondakin organikoa ere bereizi behar dutelako orain. Usurbilgo ordezkariek, herrialde katalanetara egindako bisitaldiaren ondoren, atez ateko bilketarekin eta konpost-gunearekin hastea proposatu dute eta laster egingo dute aproba. Hernanitik olatz urrutibeaskoa ingurumen teknikaria eta izaskun txintxurreta zinegotzia izan ziren katalunian.
Hernaniko kospost-zaleen taldea konpostajearen bidez hondakin organikoen kudeaketa eta birziklapena egiten duen hernaniar taldetxo bat hasi da duela gutxi elkartzen; bakoitzaren konpostatzeko moduaz hitz egiteko, esperientziak trukatzeko eta ahal den neurrian herrian ekintza hori bultzatzeko eta zabaltzeko.