Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Jordi Colomer teknikariari elkarrizketa Usurbilgo “Noaua” aldizkarian
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak
San Markoseko Mankomunitateak Jordi Colomer katalandarra darabil teknikari aditu lanetan, hondakinen tratamendua hobeto planifikatzeko. Usurbilgo udalak erabaki du aurten herriko zaborrak atez-ateko bilketa bidez kudeatzea, eta horretaz galdetu dio bertako “Noaua” aldizkariak martxoaren 14ko zenbakian, tituluan esaldi hau ipinita: “Gaikako bilketa %80a igo daiteke, posible da“(PDF formatuan).
Jordi Colomer, San Markos Mankomunitateko aholkularia “Gaikako bilketa %80ra igo daiteke, posible da”
Herrialde Katalanetako hainbat erritan hondakinak bildu eta tratatzeko martxan arri dituzten bestelako esperientziak, ilketarako atez ateko sistema eta tratamendu mailan konpostajea, gertutik zagutzen ditu Jordi Colomerrek. San Markos Mankomunitateko aholkularia a bera. Azken asteotan Usurbilen izan da, azterketa lanak egiten. Gai honetan aurrerapausoak emateko, bere ustez, giltzarrietako bi honakoak dira: “Hondakinen ziklo osoa sorlekura gerturatzea, eta materia organikoa arazoa baino baliabide gisa ikustea”.
NOAUA! Azken asteetan Usurbil aztertzen aritu zarete?
Jordi Colomer. Bai. Usurbilgo gaikako bilketaren egungo egoera aztertzen ari gara; birziklapen tasa zenbatekoa den edota zenbatekoak diren tratamendu gastuak eta bilketa zerbitzu bakoitza.
Egungo egoeraren argazkia egiten gabiltza. Hondakinak berreskuratzeko dauden aukerak aztertzen ari gara. Hor ikusi duguna da egun zer den biltzen dena eta biltzen den horren barruan, zer dagoen hondakin mota ezberdinak nahasten diren zabor ontzian. Denetariko hondakinak nahasten diren zabor ontzi horretan, berreskuratu eta birziklatu daitekeen material asko dagoela ikusi dugu.
N. Gehienbat, materia organikoa?
J. C. Birziklagarria den zatirik garrantzitsuena, materia organikoa, ez da biltzen. Ikuspegi arazo bat dago egungo bilketa sisteman; erreusa biltzeko zerbitzu asko eskaintzen da, egunero biltzen baita. Baina gutxien sortzen den hondakin zatia dugu erreusa. Gaikakoaren bilketa ordea, astean behin edota ontziak bete ahala egiten da. Materia organikoa berriz, ez da biltzen. Gehienbat erreusa biltzen ahalegindu beharrean, materia organikoa biltzera bideratu beharko litzateke ahalegin hori eta gutxitu, aldiz, erreusaren bilketa.
N. Orain egiten denaren justu alderantzizkoa?
J. C. Noski. Hondakinetan ia guztia berreskura daiteke baina justu aurkakoa egiten ari gara. Erreusa biltzen zentratzen bazara, geroz eta erreus gehiago bilduko duzu. Eta gaikako bilketa egungo mailan geratuko litzateke. Materia organikoa bereizita biltzeak, konpost oso ona egin eta gainerako zatien bilketa emaitzak ontzea dakar.
N. Eta ingurumenean onerako eragitea?
J. C. Ingurumen mailan, gurutzada handi baten aurrean gaude. Petrolioa geroz eta garestiago dagoenez, energia iturri alternatiboak bilatzen ari dira. Batzuek horretarako hondakinen aldeko apustua egiten dute; horiek erretzearen alde daude. Baina kasu horretan ez da kontuan hartzen, materiala deuseztatuta, materia berria sortu behar dela. Erreko ez balira, berrerabiltzeko aukera egongo litzateke. Erraustegiek ez dute energia berreskuratzen, hori baino askoz handiagoa baita erretakoa ordezkatzeko behar
den energia kopurua. Bestalde, negutegi efektuko gasak eragiten ditu. Birziklatze sistemarekin ordea gas horiek sortzea murriztu edota saihestu daitezke eta aldaketa klimatikoari aurre egin.
N. Hondakinen bestelako kudeaketak martxan jarri diren lekuetan, herri bakoitzeko ezaugarriak kontuan hartu dira. Kasu honetan, Usurbili buruz zer esan daiteke?
J. C. Gaur egun hondakinen bilketaren bidea zein den ikusi dugu. Ibilbide hori atez ateko bilketa sistemara egokitu eta denbora neurtu dugu. Orain, ibilbidea, geralekuen arabera egingo dugu. Bilketa sistema aldatzeak, lehenagoko ibilbidea aldatzea ekarriko du. Ez baikara ontzien atzetik joango. Etxe atari guztietatik pasa beharko dugu.
Atez ateko sistemarekin,
etxe atarian utzi beharko ditugu hondakinak
NOAUA! Ibilbidea luzatuko denez, beste lekuetan bezala, kamioi eta langile gehiagok aritu beharko lukete lanean? Jordi Colomer. Egungo ibilbidearekin alderatuta, bilketan xahutzen den denbora ez da askoz handiagoa. Aldiz, sakabanatuta dauden baserrien kasua hor dago. Haientzat ere konponbidea bilatu beharko da; bilketa puntu batzuk jartzea adibidez, baserri guztietara ez joateagatik. Edota leku horietan autokonpostajea bultzatzea. Hartara, etxebizitza horietan materia organikoa bildu beharrik ez. Hori guztia, momentu honetan, azterketa fasean dago. Gaiari buruzko informazioa eskainiko da eta herritarrei zuzendutako partehartze prozesu bat ere martxan jarriko da.
N. Bilketa lanetan gastuak handit daitezke, baina tratamenduari dagozkionak jaitsiko dira?
J. C. Bai. Sistema honek bere bideragarritasuna du ingurumen mailan, baita ekonomikoki ere.
N. Hondakinak tratatzeko konpostatzearen aldeko apustua egingo da. Baina zer nolako formula baliatuta gauzatuko da?
J. C. Hondakinekin dagoen arazo geroz eta garrantzitsuagoetako bat, horien garraioa da. Autokonpostajea ahal bezain beste bultzatuko da, egin
dezaketen herritar guztien artean. Zerbitzu hori martxan jarrita, materia organiko tona asko garraiatu beharrik ez legoke. Hartara, konpost plantara eta gero handik, lore dendatara garraiatzea aurrezten da. Bestalde, konpost planta txikien planteamendua legoke. Horretarako, garraio gastuak eta planta horiek jartzeak zenbateko inbertsioa behar den kontuan hartu behar dira. Aztertzen ari gara. Usurbilen sortzen diren hondakinei ahalik eta gehien egokitzen den planta jartzea da asmoa. Hondakinen ziklo osoa, hondakinak sortzen diren lekura gerturatzea, eta herritarrek materia organikoa arazoa baino baliabide gisa ikusaraztea.
N. Martxan jarri diren antzeko beste esperientzien lekuko izan zara. Zer egin dezakete herritarrek, datozen aldaketetara ohitzen hasteko?
J. C. Prozesu bat da, baina egun argi bat du; ontziak kentzen diren eguna. Hortik aurrera, etxetik gertu dugun ontzietara joateari utzi eta etxe atarian utzi beharko ditugu hondakinak. Dirudiena baino askoz errazagoa da. Azkenean, zenbait gairen bilketa egiten ari gara. Sistemaz aldatutakoan bilduko den gai berri bakarra, materia organikoa izango da. Bereizteko oso erraza den hondakin zatia da. Garrantzitsuena ez da bereiztea, ez nahastea baizik. Organikoa sortzen dugunean, organikoa soilik sortzen dugu, garbia. Materia organikoarentzat soilik erabiliko dugun ontzira botatzea da, egin behar dugun gauza bakarra. Beste hainbeste gertatzen da gainerako gaiekin. Ez da larritu behar. Instrukzio liburuak banatuko dira, tailerrak antolatu…
N. Une honetan zertan dira prestakizun lanak?
J. C. Aztertzen gabiltza. Garrantzitsuena, helburua jarrita dagoela. Bide horretan lanean gabiltzala. Hobe azkarregi ez joatea. Aldaketa eguna iristerako herritarrek prozesu osoa ezagutu, bertan parte hartu eta ziur egonda hasi behar dute. Hartara, bilketa sistema berriarekin denak gustura egon gaitezen. Helburu nagusia, gogoratu, erreusa murriztea da. Astakeria bat da erraustegia planteatzea, bertara doan materialen gehiengoa berreskura eta birzikla daitekeenean.
“Atez ateko bilketa
Europa erdian egiten da”
N. Antzeko esperientziak martxan jarri diren lekuko zuzenetako bat zaitugu. Esperientzia horietatik zer dugu hemen ikasteko?
J.C. Oinarri oinarrian, egitea posible dela. Gaikako bilketa %60-80ko mailara igo daitekeela. Hori posible dela eta udalerri bakoitza gai dela atez ateko sistema bere errealitatera moldatzeko. Posible da.
N. Inguru hauetan, horrelako esperientzia bat martxan jartzen duen lehen herria izango da Usurbil. Zer aspektutan izan behar du eredugarri zure ustez?
J.C. Atez ateko bilketa sistema Europa erdian egiten da. Hori martxan jartzeko, hondakinen gaia aurrez aurre politikorako gaia ez baliatzea eta batasun politikoa egotea oso garrantzitsua da. Azkenean, hondakinen arazoa denona baita. Ekarpen hori egin dezake Usurbilek. Egiteko motibazioa badago.