Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Atez ate bilduko dute zaborra Usurbilen udazkenetik, Gipuzkoan lehenengoz
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa
Usurbil izango da Gipuzkoako lehen herria martxan jarriko duena hondakinak bildu eta tratatzeko sistema alternatiboa: atez ateko bilketa. “Berria” egunkariak eman ditu xehetasunak. Bost herri gehiagok ere eskatu dute sistema hori beren udalean ezartzea: Aduna, Asteasu, Astigarraga, Lasarte eta Oiartzunek. Albistea eskaini dute “Berria“k eta “Gara“k.
Atez ate bilduko dute zaborra Usurbilen udazkenetik, Euskal Herrian lehenengoz
Hondakinen %28 birziklatzetik %60tik gora birziklatzera igaro nahi dute hasi eta laster
Iñaki Petxarroman
Atez ateko gaikako hondakinen bilketa jarriko dute martxan Usurbilen (Gipuzkoa) heldu den udazkenean. Euskal Herrian modu horretako lehenengo esperientzia izango da, eta helburua da hondakinen %60tik gora birziklatzea. Gaur egun, hondakinen %28 baino ez da gaika biltzen Usurbilen. Udalak egindako ekintza planaren arabera, orain hasiko dira herritarrekin komunikazio kanpaina, eta azaro-abenduetan ezarriko dute biltzeko sistema berria.
Gaikako atez ateko bilketa sistemak guztiz aldatuko du gaur egun zaborrak jasotzeko dagoen era. Herritarrek bost ontzi bildu beharko dituzte hondakinak: materia organikoa, ontziak, papera, erreusa eta beira. Beira kaleko ontzietan bilduko dute, baina gainerako guztiak etxe atarietan hartuko dituzte, egun ezberdinetan. Gaizki biltzen dituzten herritarrei itzuliko zaizkie hondakinak, eta zuzen biltzeko modua zein den jakinaraziko diete… Jarrera zuzendu ezean, ez diete gehiago zaborra bilduko.
Egitasmoan buru-belarri ari dira Usurbilgo udal taldeko kide guztiak, bereziki Imanol Azpiroz zinegotzi (EAE-ANV) eta San Markos Mankomunitateko lehendakariordea. «Orain arte dugun bilketa sistemak muga bat du. Gehienez %35 birziklatzeko ahalmena dauka. Beraz, benetako aldaketa egin nahi izanez gero, biltzeko modua aldatu behar da. Guk %80 birziklatzera heldu nahi dugu».
Emaitzak sistema berria ezarri eta lasterrera izango dituzte, gainera, mahai gainean. Papera gaur egun baino bi aldiz gehiago bilduko dute, eta ontziak lau aldiz gehiago. Aldaketa nagusia, ordea, materia organikoarekin izango dute. Izan ere, gaur egun guztia zabortegietara doa. Sistema hau martxan jarri eta berehala konposta egiteko prest egongo da. Usurbilen bertan konpostatze planta bat jarri nahi du Udalak, baina datorren urtearen erdialderako izango dute prest. Bitartean zabor mota hau nora eraman aztertzen ari dira orain.
FILOSOFIA ALDAKETA. Atez ateko gaikako bilketa sistemak herritarrak bilakatzen ditu sortzen duten zaborraren arduradun. «Zaborrak nahastuta biltzera bultzatzen duen ereduak zaborra ezkutatu nahi du. Gero eta kontsumo handiagoa bultzatzen du, eta herritarra horretara moldatzen da. Zaborra bildu, etxetik atera eta mirari balitz bezala, desagertu egiten da». Atez ateko bilketa sistemarekin, herritarrak, derrigorrez, birziklatzeko moduan bildu beharko du zaborra, gaika sailkatuta. «Gaizki biltzen duen herritarrari esango diogu behin, bi, hiru, lau, bost aldiz… Baina iritsiko da une bat zeinean ez diogun zaborra hartuko».
Etxe atarian bildu ezin izan duen herritarrak aukera izango du herrian jarriko dituzten hainbat bilketa gune berezietara zaborra eramateko. Haietan ere giltza edo txartel bat beharko da sartzeko, eta kontrol neurriak izango dira zaborra gaika biltzeko.
Usurbilgo 5.000tik gora herritarrak ez ezik, 300dik gora merkatari zentrori eragingo die sistema berriak, tartean Urbil Eroski taldeko zentro handiari. Urbilen sortzen dira, egun, Usurbilgo hondakinen laurdenak.
Sistema udazkenean martxan jarriko dute Usurbilen. Baina herri ugari daude, dagoeneko, han gertatzen denari begira. Dagoeneko hainbat udalek onartu dute bilketa sistema hau (Aduna, Asteasu, Astigarraga, Lasarte-Oria, Oiartzun…), eta hurrengo urtean haietako asko has daitezke zaborrak gaika biltzen. Beste udal batzuek ere interes handiz jarraitzen dute esperientzia hau, esaterako Zestoan. Urolaldeko herri horretan errauste plantaren gaineko herri galdeketa egin zuten, eta herrian halakorik ez zutela nahi erabakitzeaz gain, haien zaborrak errauste planta batera ez eramateko konpromisoa hartu zuten herritarrek.
Biltzeko sistema honen xedea argi dauka Azpirozek: «Sistema honek ondo funtzionatzen badu, erakutsiko dugu errauste planta ez dela behar». Kontzienteak dira Usurbilen duten arduraz: «Asko daude guri begira. Alderdi batzuk zain daude ea Usurbilen zer lortzen dugun. Beste batzuek ez dute entzun ere egin nahi. Haien eredua ezartzen saiatuko dira, errauste planta, baina gureak funtzionatzen badu, zaila izango dute kontra egiten».
Maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran Gipuzkoako Batzar Nagusiek ebazpen bat onartu zuten atez ateko biltzeko sistema ezarri eta pixkanaka heda ote daitekeen ikusteko saiakerak eta probak egitearen alde. Carlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak berak ontzat jo du biltzeko sistema hau probatzea. «Mankomunitate bakoitzak badu horren inguruko eskuduntza, eta, guk, atez atekoa beste esperientziak bezala onartzen dugu. Guk bostgarren edukiontzia bultzatu dugu, Donostiako Amaran esaterako, materia organikoa biltzeko. Beste aukera batzuk badaude, eta ona litzateke martxan jartzea konparatu ahal izateko batzuen eta besteen kostuak, emaitzak eta bestelakoak».
Aldundia laguntzeko prest dagoela dio Ormazabalek, baina udal eta mankomunitateen esku-hartze zuzena eskatu du, ez geratzeko gastu osoa Aldundiaren esku. «Proiektuak mahai gainean jartzen direnean aztertu beharko dira, ikusteko zer dirulaguntza bidera dezakegun».
Kostu aldetik, gainera, Azpiroz konbentzituta dago, zaborraren kate osoa aintzat hartzen bada, biltzeko sistema hau ez dela besteak baino garestiagoa. Are gehiago, papera eta ontzia berreskuratzeak mozkinak ekar ditzake; eta errauste planta bezalako azpiegitura handiak ez egiteak dirua aurrezteko aukera emango luke. Era berean, San Markosko ordezkaria ziur da ez dela baliagarria soilik herri txikietarako. Italian, 100.000tik gorako hirietan martxan dute biltzeko sistema hau, Monzan adibidez. Usurbilen lehen urratsa egingo dute, baina ez dela azkena izango uste du Azpirozek. Alegia, esperientzia hasi baino ez dela egingo Usurbilen.
ATez aTeKo BILKeTa UsurBILen
Helburua: gaikako bilketa, hau da, berreskura edo birzikla daitekeen zaborra, %60tik gorakoa izatea. Gaur egun, %28 baino ez da birziklatzen.
Bilketa: Etxe atarian utzi beharko dira hondakinak, egun bakoitzari dagokion zabor mota (materia organikoa, ontziak, papera, erreusa…). Udalak etxe guztiei emango die hori egiteko ontzi egokia, egutegi-ordutegia, eta hondakin bakoitza zer ontzitan utzi behar duen jakiteko informazioa. Zaborrak bereizi gabe edo oker uzten dituenari ez diote zaborra hartuko, eta poltsa oker bete duelako bereizgarriarekin itzuliko diote etxera. Kaleko edukiontziak desagertuko dira, salbu eta beira biltzekoak.
Larrialdi guneak: Herrian hainbat gune egokituko dituzte etxe atarian zaborra utzi ezin izan duenak zaborrak utzi ahal ditzan. Leku horietan ere kontrol neurriak jarriko dituzte hondakin bakoitza dagokion ontzian biltzeko.
Materia organikoa: konpostatzera bidaliko dute. Horretarako, azpiegitura bat egingo dute, baina hurrengo urtera arte ez dute prest izango.
Epeak: Komunikazio kanpaina zabala hasiko dute orain herritarren artean zaborraren atez ateko bilketaren berri emateko, eta bilketa nola egingo den antolatzeko. Azaro-abenduan ezarriko dute atez ateko bilketa. Konpostatze planta hurrengo urtearen erdialdean nahi dute martxan jarri.
Aurrekontua: 315.000 euroko aurrekontua izango du atez ateko bilketa egiten hasteko prozedurak. Hor ez da sartzen konpostatze planta berria egiteko behar den aurrekontua.
Eremua: Zerbitzua 5.810 laguni emango zaie eta 327 merkataritza guneri.
o-o-o-o
Aduna, Asteasu, Astigarraga, Lasarte, Oiartzun eta Usurbil, atez ateko zabor bilketaren alde (Berria)
Oiartzunen eta Usurbilen aurreratuta dituzte hondakinak atez ate biltzeko proiektuak
J. GOIKOETXEA
Donostia
Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako koordinadorak bultzatuta, atez ateko zabor bilketaren aldeko mozioak aurkeztu zituzten Gipuzkoako hainbat udaletan apirilean. Mozioa onartu egin zuten Adunan, Asteasun, Astigarragan, Lasarte-Orian, Oiartzunen eta Usurbilen; atzera bota zuten, berriz, Andoainen eta Errenterian; eta erabakia hartzeko zain daude Donostian, Lezon eta Pasaian. «EAJk eta PSE-EEk gehiengoa duten herrietan atzera botatzen dute, ez zaie interesatzen», koordinadorako bozeramaileen esanetan. Mozioa beste hainbat udaletara zabaltzeko asmoa du koordinadorak.
Mozioak bi puntu ditu. Lehenengoan udalerri horretako materia organikoak atez ate biltzeko sistema ezartzeko premia nabarmentzen da: bai etxean sortzen diren hondakinak, baita dendetan, bulegoetan edo zerbitzuetan sortzen direnak ere. Bigarren puntuan, berriz, zaborren kudeaketaren ardura duten erakundeei eskatzen diete gaiari buruzko lege aurreratu bat onar dezatela, Kataluniakoaren parekoa.
Oiartzunen eta Usurbilen kasuan, mozioak onartzeaz gain, jada aurreratu dituzte hondakinak atez ate biltzeko proiektuak. Lasarte-Orian auzoren batean aplikatzeko asmoa ere azaldu zuten, baina oraingoz ez du aurrera egin. Proiektu horiek San Markoseko Mankomunitatearekin hitzartuta abiatu behar dituzte.
ERAKUNDEEI BABES ESKE. Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako koordinadorak atez ateko bilketarentzat babesa eskatu die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta zaborraren kudeaketan zeresana duten erakundeei. «Batez ere babes ekonomikoa».
Hala ere, Gipuzkoako koordinadorako ordezkariek uste dute erakundeek ez dutela babestuko atez ateko materia organikoaren bilketa, sistema horrek agerian uzten duelako Gipuzkoan errauste plantaren alde egin den apustuaren «kontraesana»: «Atez ateko bilketak erakutsiko du zaborra beste modu batera kudea daitekeela eta errauste planta ez dela beharrezkoa: atez ateko bilketaren bidez hondakin gutxiago legoke errauste plantara eramateko eta horrek zalantzan jarriko luke errauste planta bera. Horregatik ez dute biltzen materia organikoa».
Europan milioika herritarren hondakinak jasotzen dira atez ate, bai herrietan, bai hirietan -ehun mila biztanletik gorakoetan-. Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako koordinadorak emandako datuen arabera, zenbait lekutan materia organikoa bilduz hondakinen %80 birziklatzea lortu dute.
Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako koordinadorak uste du oraindik gera daitekeela erakundeek Zubietan egin nahi duten errauste planta. Bide horretan, manifestazioa egingo dute bi aste barru. Oraindik ez dute zehaztu non. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete.
Koordinadorak Gipuzkoako hondakinak Bizkaira eramateko erabakia kritikatu du. «Lotsagarria, salagarria eta moralgabea da».
o-o-o-o
Varios municipios han aprobado la moción que aboga por la recogida de residuos puerta a puerta (Gara)
M. E. |
Representantes de la Coordinadora de Plataformas contra la Incineración de Gipuzkoa comparecieron ayer en Donostia para dar cuenta de las iniciativas que están llevando a cabo.
La Coordinadora reafirmó su apuesta por la recogida selectiva puerta a puerta, «usada para recoger la basura de millones de europeos, establecida hace años y que ha tenido un gran desarrollo últimamente, como es el caso de Catalunya». Aseguraron que este sistema es eficaz en viviendas de tipolo- gía diferente, «incluso en grandes ciudades de más de 100.000 habitantes», y además «con él se puede llegar a reciclar hasta el 80% de la materia orgánica».
Hace unos meses miembros de la Coordinadora participaron en un viaje organizado por las mancomunida- des de San Marcos y Debagoiena a Catalunya y Mallorca para comprobar in situ la efectividad de la recogida puerta a puerta. «Todas las medidas vienen motivadas, entre otras cuestiones, por un marco normativo como es la ley catalana de residuos», indicaron.
Por ello, en el pasado mes de abril presentaron una moción que incluía dos puntos: por un lado, la necesidad de implementar la recogida puerta a puerta y especialmente de la materia orgánica dentro del municipio; y por otro, la petición a los órganos administrativos competentes para la aprobación de una ley como la que existe en Catalunya.
Seis ayuntamientos
Ayer informaron de que esta iniciativa ha sido aprobada en los ayuntamientos de Lasarte-Oria, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga, Asteasu y Aduna y está en tramitación en otros consistorios. Por ello, solicitaron a la Diputación y demás instituciones implicadas que den el respaldo necesario que este sistema precisa, especialmente en lo económico.
Se refirieron, asimismo, al acuerdo adoptado para llevar la basura a territorio vizcaino, que calificaron de «denunciable, vergonzoso e inmoral». En su opinión, en vez de gestionar adecuadamente la basura sólo busca ganar tiempo.
En breve realizarán otras iniciativas y animaron a la sociedad guipuzcoana a participar en ellas, «puesto que la gestión de la basura que respete el medio ambiente y no cause daños a nuestra salud está en nuestras manos».