Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa
Usurbilgo udalak prentsaren aurrean aurkeztu du atez ate zaborrak biltzeko proiektu berria, urtea bukatu baino lehen martxan jarriko dena. Katalunian gisa honetan egindako esperientzien ildotik montatu da dena, eta udalak Usurbilgo herritarrei 20an aurkeztuko die plana, jendearen iradokizunez osatu eta berehala martxan jartzeko. Albistea eman dute Berriak, Garak, Noaua herri astekariak, Diario de Noticiasek eta Diario Vascok
Atez ateko zabor bilketa azalduko die Usurbilgo Udalak herritarrei (Berria)
Astelehen arratsaldean egingo da lehen batzarra, eta herritarrek ekarpenak egitea nahi dute
Ainara Arratibel
Usurbil
Usurbilen (Gipuzkoa) abian jarri nahi duten hondakinen gaikako bilketa atez atekorako prozesua azken txanpan sartu da. Udalbatzaren oniritzia jaso eta gero, datorren astetik aurrera Udalak bilerak egingo ditu herritarrekin, proiektua zertan den azaldu eta haiek dituzten zalantzak eta proposamenak jasotzeko. Lehen batzarra astelehenean egingo dute, 18:30ean, Sutegi kultur elkartean. Eztabaida prozesuak hiru aste iraungo du. Behin hori amaituta, atez ateko bilketa urte hasierarako martxan izatea espero dute. «Lehen herria izango gara sistema hori ezartzen, eta gure hazia gainerako herrietara zabaltzea espero dugu», dio Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok (EAE-ANV).
Usurbil helburu eta erronka «handiei» aurre egitera ohituta dagoela nabarmendu du Errekondok, eta hala egingo dutela hiri hondakinen kudeaketaren gaiarekin. «Usurbildarrok herri garbi eta osasuntsu bat nahi dugu, baina bi gauza horiek arriskuan ikusten ditugu Zubietan ezarri nahi diguten errauste plantaren ondorioz». Hala, gaikako bilketa atez atekoaren alde egin dute, eta garbi dute zein den luzera begira duten xedea. «Hasieran, birziklatzea %80koa izatea lortu nahi dugu; helburu gorena, baina, batere hondakinik ez izatea lortzea da».
Gaikako bilketa atez atekoak «erabat» aldatuko du gaur egun zaborrak jasotzeko dagoen era. Hirigunean, herritarrek bost ontzitan bildu beharko dituzte hondakinak. Beira kaleko ontzietan bilduko dute, eta gainerako guztiak etxeko atarietan jasoko dituzte kamioi bereziek egun ezberdinetan. Udalaren proiektuan jasotzen denez, materia organikoa astean hirutan jasoko lukete, ontziak bitan jasoko lituzkete, eta astean behin paperak, kartoiak eta erreusak. Konpresak eta pixoihalak astean sei egunetan jasotzeko asmoa ere badute. Landa eremuetan, autokonpostaren bidez, hondakinen kudeaketa norberak egitea proposatzen dute. Zubietan konposta egiteko gune txiki bat ezartzekoa ere badira.
Mankomunitatearen babesa
San Markoseko Mankomunitatea da proiektuaren bultzatzaileetako bat. Hala, aholkularitza teknikoa emateaz gain, proiektuaren zati bat finantzatu egingo dutela aurreratu du San Markoseko Mankomunitateko lehendakari Ricardo Ortegak (EB-Berdeak). «Hiri hondakinen kudeaketa osasungarria eta iraunkorra izan dadin, ezinbestekoa da zaborrak atez ate biltzea».
Mankomunitateko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozek (EAE-ANV) ere atez ateko bilketa defendatu du. «Emaitzak eskuetan, Usurbilek erakutsiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste plantak ez duela ez hankarik eta ez bururik». Usurbilen abian jarri ostean, gaikako bilketa Mankomunitateko beste bederatzi herrietara zabaltzea da haien xedea.
Xabier Mikel Errekondo – Usurbilgo alkatea
«Errauste planta ez dela beharrezkoa frogatuko dugu atez ateko bilketarekin»
Zubietako gainetan egin asmo duten errauste plantarekin osasun publikoa eta ingurumena «mehatxupean» daudela iritzita, zaborra gaika eta atez ate biltzeko hautuaren alde egin du Usurbilgo Udalak.
Ainhoa Sarasola
Usurbil
Hondakinak gaika eta atez ate biltzen hasiko dira datorren urte hasieran Usurbilen (Gipuzkoa). Herritarrak informatzeko eta ekarpenak jasotzeko prozesua jarriko du martxan udalak datorren astean. Baikor da Xabier Mikel Errekondo alkatea, eta emaitza onak espero ditu. Hartarako, baina, herritar guztien inplikazioa ezinbestekotzat du alkateak, «bestela ez du funtzionatuko».
Usurbilen zaborra atez ate biltzeko asmoa berretsi du udalak, San Markos itxi eta hurrengo egunean. Zergatik hautu hori?
Uste dugulako zaborra kudeatzearen arazoa gainera etorri zaigula eta ezin dela osasun publikoarekin jokatu. Horri erantzun behar diogu, baina benetan, ez arazoak beste toki batera eramanez. Osasunaren zaintzarako sistema onenak zein diren aztertu, eta ikusi dugu atzerrian badirela esperientziak non atez ateko bilketak funtzionatzen duen. Osasunarekin eta ingurumenarekin sentiberak gara, eta emaitzak lortzeko bidea ematen duela uste dugu. Osasun publikoaren aldeko hautua egin behar dugu, baita ingurumenaren aldekoa ere, eta hori mehatxatuta dago errauste plantarekin.
Kopurutan, zein emaitza espero dituzue bilketa horrekin?
Atzerriko esperientzien arabera, espero dugu lehen urratsean %80ko birziklatze tasara iristea, behar bezala landuz, herriak ulertuko duelako arazoa guztiona dela. Eta, aurrerago, sakonduz, %90era iristea da helburua. Aurrera begira, uste dugu zero hondakinaren helburua lortu behar dela. Horretarako, Europako zuzentarauak eta legeak egokitu beharko dira, jatorrian kontrolatuagoak merkatura daitezen salgaiak.
Herritarrei sistema azaldu eta ekarpenak jasoko dituzue. Zergatik bilatu duzue herritarren parte-hartzea?
Ondo aterako bada giltzarria delako, herri guztiari eragiten diolako. Arazoa ez da udalarena, herri osoarena da; herri osoak erantzun behar du, bestela ez du funtzionatuko. Hartarako informazioa behar du. Bestalde, herritarrek erabaki behar dute bilketak nolakoa behar duen; organikoa nola eta noiz bildu, beira, papera… Herritarrak sentitu behar du arazoa berea ere badela. Denon artean eman behar diogu forma, denok parte hartuz.
Pentsatzekoa da errauste planta Zubietan egiteko asmoak herritarren motibazioan eragingo duela…
Noski. Alde txarra du; munstroa da, osasunari kaltea besterik ez dio ekarriko, eta ez du zaborren arazoa behar bezala konponduko. Baina alde ona ere badu, arazoak jendea haserretu eta sentiberatasun hori aterarazi diolako. Herritarra prest dago erantzuteko, eta hori saihesteko alternatibak bultzatzeko. Atez ateko bilketa ondo badoa, behar bezalako emaitzak aterako ditugu, eta frogatuko dugu errauste planta ez dela beharrezkoa, txarra izateaz gainera, noski.
Dena dela, agintari gehienek erraustearen aldeko hautua berretsi dute.
Hori da euren jokoa: beste biderik ez dela eta errauste planta aurrera doala sinetsaraztea. Mezu hori errepikatuz lokartu eta ohitu egin nahi gaituzte, eta planta ezinbestekoa dela sinetsarazi nahi digute. Baina esan behar da hori marketin hutsa dela, denbora badagoela, erantzun beharra dagoela eta alternatibak martxan jarri behar ditugula, horrela erakutsiko diegulako errausteak ez duela ez hankarik eta ez bururik.
Usurbil aitzindaria da Euskal Herrian halako eredu bat martxan jartzen. Beste udalerri batzuk bide bera hartzera animatzea espero duzue?
Aitzindariak gara, eta harro egoteko moduan gaude, herri txikia izanagatik erronka handi horri aurre egiten diogu, eta horrek ez gaitu kikiltzen, alderantziz, indartu egiten gaitu. Baina, noski, guk egiteak ez du inolako zentzurik, Gipuzkoara eta Euskal Herrira zabaltzen ez badugu. Arazoa ez da Usurbilgoa, arazoa Gipuzkoakoa eta Euskal Herri osokoa da. Guk nahi dugu esperientzia honekin frogatu emaitzak lortzen direla, hori dela bidea. Mankomunitatean bertan herri gehiago ere prest daude lekukoa hartzeko.
-o-o-o-
Hiri hondakinen atez ateko bilketa egiten lehen euskal udalerria izango da Usurbil (Gara)
Gari MUJIKA
Hiri hondakinen kudeaketan aitzindariak izango dira usurbildarrak, Udalak eta San Markoseko Mankomunitateak adostu duten hitzarmena dela medio. Hiri hondakinen atez ateko bilketa egingo duen lehenbiziko udalerria izango da Euskal Herri osoan, eta gainera, birziklatzea eta konpostaren sorrera biderkatzeko asmoa dute. Horrekin, Zubietan ezartzekotan diren errauste plantaren aurrean beste aukera batzuk egingarriak direla frogatu nahi du herriak.
San Markoseko zabortegia ofizialki itxi eta hurrengo egunean aurkeztu zuten Usurbilen urtarrilaz geroztik martxan izango den hiri hondakinak kudeatzeko bide berria. Zabortegia hizpide, San Markoseko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozek gogor kritikatu zuen orain arte egindako kudeaketa; baita errauste plantaren proposamena ere. «Zabortegia itxi nahi dute, Zubietan errauste planta egiteko», salatu zuen Azpirozek, hondakin organikoak ez zabortegian, ez errauste plantan ez direla sailkatzen nabarmenduz. Eta, horixe da, hondakin organikoa, hain zuzen, bestelako kudeaketa baten gakoa.
Astelehenean herri batzarra
«Usurbilek datuak eskuetan dituela erakutsiko du Zubietako errauste plantak ez duela ez hanka eta ez buru», gaineratu zuen San Markoseko lehendakariordeak.
San Markoseko Mankomunitateko lehendakari Ricardo Ortegak usurbildarrak zoriondu zituen, eta zorte ona opa zien. Mankomunitateko gainontzeko bederatzi udalerriei, berriz, eredu horri arretaz begiratzeko esan zien.
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, ostera, oraindik proiektu den eta azkenean herritarrek erabakiko duten sistemaren xehetasunak eman zituen. Hala, datorren astelehenean, urriak 20, herri batzarra egingo dutela esan zuen, eta Usurbilgo herritarrak bertara deitu dituztela, parte-hartze prozesu bati hasiera emateko.
Eraginkorra eta merkeagoa
Erronka handia ezarri diote euren buruari, lehen urrats batean, udalerriko birziklatze tasa %20tik %80ra gehitzea espero baitute. «Auzo-lanean aritzea» eskatzen duen erronka honek, gainera, hondakinen kudeaketa eredu hau egungoa baino merkeagoa dela frogatuko du, Errekondoren esanetan.
Etxe guztietan hamar litroko edukiontziak jartzea, landa eremuetan konposta egiteko bitartekoak, Zubietan «Garbi-txiki» zentro bat kokatzea, industrialdeetan hondakinen tasa bakoitzak sortzen duenaren arabera ordaintzea… Aurreproiektuan alderdi guztiak jaso dituzte, baina, astelehenean hasiko den parte-hartze prozesuaren bidez hartuko dituzte erabaki zehatzak. Izan ere, hitza eta erabakia hasieratik usurbildarrei eman nahi baitie Udalak.
-o-o-o-
Badator atez ateko bilketa sistema (Noaua!
Usurbil, osasuna atez ate lemapean aurkeztu zen urriaren
14an, prentsaurrean, abian jarri nahi den hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema berria.
Ekitaldian bildu ziren alkate Xabier Mikel Errekondo, San Markos Mankomunitateko lehendakari Ricardo
Ortega eta lehendakariorde eta udal ordezkari Imanol Azpiroz.
Aurkezpen kanpainaren aldarriarekin bat etorrita, hondakinen gaiari lotuta alkateak argi adierazi zuen zein den usurbildarren nahia; herri garbi eta osasuntsua
izatea. Horregatik, erronka handia izan arren, herritarrei hondakinen arazoa haienganatu eta abiatzear den parte hartze prozesuan inplikatzera deitu zituen, atez ateko bilketa egitasmoa aurkezteko eskaini zuten prentsaurrekoan. Sistema berriarekin hondakin kopurua %80raino jaitsi nahi da. Eta bide beretik, Errekondok gogorarazi bezala, helburu
gorenera ailegatu, zaborra zero izatera igarotzea.
Esperientzia berri honetan udalerri pilotu bihurtzeko prest egoteagatik Udalak erakutsitako jarrera txalotu nahi
izan zuen bestalde, Ricardo Ortegak.
Mankomunitateko lehendakariak bi erakundeak
elkarlanean arituko direla adierazi zuen; egitasmo berriaren finantziazioaren zati bat Mankomunitateak bere
gain hartuko du. Bestalde, laguntza gehiago lortzeko Foru Aldundiarekin gestioak egiten ari direla jakinarazi zuen.
Usurbil herri eredugarri bihurtzeko bidean izanik zorte ona opa eta deialdia egin zien Mankomunitateko gainerako bederatzi udalerriei, Usurbilen abiatuko den
prozesua “arretaz jarrai dezaten”. Bide beretik, Imanol Azpirozek sistema berria San Markosko eremu osora zabaltzeko nahia agertu zuen. “Atez atekoak erakutsiko
du, errausketak ez duela ez buru ezta hankarik ere”, adierazi zuen.
Aurreproiektua diseinatua dutenez, zenbait xehetasun aurreratu zituzten. Asmoa, sistema berriarekin urtarrilean
hastea litzateke. Hondakinen bilketa eta tratamendua ez da berdina izango zonalde guztietan. Herri gunean adibidez,
hondakin zatiak etxe atariko gune egokituan utzi eta kamioi batek jasoko lituzke finkatutako ordutegi eta maiztasunean.
Landa eremuan aldiz, ahal den neurrian autokonpostajea bultzatu nahi da. Zubietan Garbigune txiki bat ere kokatuko
dutela adierazi zuten.
Aipatutakoak eragileen aurreikuspenak dira. Datorren astelehenean abian jarriko den herritarrei zuzendutako parte
hartze prozesuarekin Udalak gauzatu nahi duen atez ateko bilketa sistemaren proiektuari itxura edo forma emango
baitzaio.
Datozen asteetan, bi bilera erronda
egingo dira, auzoz auzo.
Urriak 20, astelehena 18:30: Aurkezpen bilkura Sutegin.
Urriak 21, asteartea, 18:30: Kaxkoko aurkezpena Sutegin.
Urriak 22, asteazkena, 18:30: Landa eremuko aurkezpena Sutegin.
Urriak 23, osteguna, 18:30: Komertzio eta poligonoetako aurkezpena Sutegin.
Urriak 24, ostirala, 18:30: Santueneko aurkezpena, auzo elkarteko egoitzan.
Urriak 25, larunbata 17:00: Zubietako aurkezpena, frontoi atzeko lokalean.
Urriak 27, astelehena 18:30: Aginagako aurkezpena, bertako ludotekan.
Auzoz auzoko aurkezpenak
Atez ateko bilketa sistema berrira egokitzeko,
hiri hondakinen udal ordenantza aldatuko da
Abian jarri nahi den hiri hondakinen bilketa eta tratamendu
sistema berrirantz, beste aurrerapauso bat eman du udalbatzak; gai horri lotuta orain arte indarrean
zen udal ordenantza aldatzea.
Gobernu taldeak proposatutako testuak gehiengo osoaren behin behineko onespena jaso zuen pasa den astean.
Orain arte indarrean egon den udal ordenantzak hondakinak sailkatu gabe, nahastuta eta eduki ontzietan egitea
aurreikusten zuen. Atez ateko bilketa sistema berriaren ezaugarriak jasotzen ez dituenez, egungo udal ordenantza
aldatzea proposatu zen azken ezohiko osoko bilkuran, pasa den urriaren 10ean.
Udal gobernu taldeak, Aralarrek eta PSE-EEk babestuta onartu zen. EAJPNVko zinegotzia ez zen pleno aretoan
egon. EAko ordezkariek aurka bozkatu zuten, abian jarri nahi den bilketa sistema berria ez baitute uste eraginkorra
izango denik. Bestalde, udal ordenantzan hutsune dezente sumatzen dituztela adierazi zuen Salome Portu zinegotziak;
eskaini nahi den udal zerbitzuaren moduaren eta maiztasunari dagokionean adibidez.
Lehenago egin bezala, udal gobernu taldetik gonbita luzatu zieten EAko ordezkariei, gutxi barru zabalduko den
parte hartze prozesuarekin bat egin dezaten. Alkate Xabier Mikel Errekondok hondakinena alderdien gainetik dagoen arazo bat dela gogorarazi zuen, guztioi dagokiguna eta egin
beharreko ahalegina osasunaren aldekoa dela gogorarazi zuen.
Aralarretik sistema berriarekiko adostasuna agertu zuten. Lontxo Zubiriak, herritarren konbentzimendutik eta gauzak
ondo egiten
Herritarren laguntzaz zehaztuko da
zabor bilketa zer modutan egingo den
Hasieraz onartua izan den udal ordenantza egokituan zehazten denez, herritarren laguntzaz erabakiko du Udalak bilketa zerbitzua zer modutan gauzatu; ordutegiak,
bilketa maiztasunak… Zonaldeka hartu nahi dira erabakiak.
Sistema berria martxan jartzen den unetik aurrera, hiri hondakinek bi kudeatzaile izango dituzte; herritarrak eta
Udala. Norberak sortutako hondakinak etxe atarian utzi eta langileek jaso artean, erantzukizuna herritarrena izango da.
Hortik aurrerakoa, Udalarena. Beraz, guztion arteko elkarlana ezinbestekoa izango da.
Udal ordenantza berrian zehazten denez, etxebizitzetan zein denda, eskola, eraikin publiko, industria gune edota zerbitzuetan sortzen diren hondakinak gaika
bilduko dira.
Bilketa, gaika eta atez ate
Zabor ontziak desagertu, hondakinak aika bildu eta egunero,
aldez aurretik finkatutako modu, ordu ta lekuetan hondakin atal bakoitza txe atarian uztea dira, ordenantza berriak jasotzen dituen ezaugarri nagusiak.
Hondakinen atez ateko bilketa sistema berriarekin beira, ontziak, papera, kartoia, oinetako eta jantziak… bilduko dira. Eta noski, baita hondakinen zatirik handiena ere; organikoa.
Bilketa sistema berriaren prozedura ere jasotzen du hasieraz aldatzea onartu den udal ordenantzak. Herritar bakoitzak
sortutako hondakinak gaika sailkatu eta zati bakoitza etxe atarian utzi beharko du. Ontzi batean, eta aldez
aurretik finkatutako egun eta ordu zehatzetan.
Udal langileak ontzi bakoitza hartu eta bildutakoa ibilgailura eramateaz arduratuko dira. Ibilgailuan jasotakoa tratamendu guneetara edo transferentzia zentroetara eraman eta bertan utziko da, tratatzeko. Bestalde, herritarrek izango dituzten ontziak aldika garbituko dira.
-o-o-o-
Los vecinos de Usurbil ultimarán el sistema de recogida de basura puerta a puerta (Noticias de Gipuzkoa)
El municipio activará el programa piloto tras un proceso de participación ciudadana
donostia. El Ayuntamiento de Usurbil activará la semana que viene un proceso de participación ciudadana para perfilar y concretar el proyecto de recogida de basuras puerta a puerta que se pondrá en marcha “a comienzos del año que viene”, según informó ayer el alcalde del municipio, Xabier Mikel Errekondo. El primer edil usurbildarra afirmó que este “pionero” programa nace con la vocación de “extenderse a otras localidades” y aseguró que “puede ser más barato que los métodos de recolección selectiva actuales”.
Aunque serán los propios vecinos quienes decidirán el funcionamiento del sistema, la Mancomunidad de San Marcos y el Consistorio ya han realizado un anteproyecto que los vecinos podrán conocer en las reuniones que se organizarán a partir del próximo lunes. Este documento, según explicó el alcalde, propone que en el ámbito rural se realice el autocompostaje y que las empresas paguen sus tasas de basura en función de la cantidad de desechos que acumulen, entre otros aspectos.
Errekondo ofreció detalles del proceso de participación ciudadana en una presentación realizada en Usurbil junto con el presidente y el vicepresidente de San Marcos, Ricardo Ortega y Imanol Azpiroz, respectivamente. La mancomunidad ofrecerá asesoramiento al municipio usurbildarra y apoyará económicamente la prueba piloto, aunque sus responsables esperan que la Diputación también ofrezca alguna subvención. “El resto de municipios de San Marcos seguirán con atención la prueba piloto de Usurbil”, declaró Ortega.
‘osasuna atez ate’ Según explicó el alcalde del municipio, la iniciativa parte del compromiso de los vecinos de Usurbil con el medio ambiente y de la intención de evitar “los problemas de salud que provocaría la construcción de la incineradora de Zubieta”. Por esa razón, el proyecto de recogida de basura puerta a puerta se desarrollará bajo el lemaUsurbil. Osasuna atez ate – Usurbil. Salud puerta a puerta-. ” Estamos seguros de que los espectaculares porcentajes de materia reciclada que conseguiremos sacarán a relucir que una planta de incineración no tiene ni pies ni cabeza”, pronosticó. En este sentido, aseguró que el objetivo inicial es llegar “al menos” al 80% de desechos aprovechados, aunque el “fin supremo” es el 100%.
Para alcanzar esas cifras, el Ayuntamiento de Usurbil pondrá en marcha un sistema de recogida de basuras puerta a puerta que involucrará a los vecinos en la separación de cinco tipos de desechos distintos. Según detalló Errekondo, el anteproyecto propone que la basura orgánica se recoja tres veces por semana; el vidrio y los botes, dos; el papel y el cartón, una; los desechos inservibles, una; y los pañales y compresas, seis veces. Serán los operarios quienes vayan de casa en casa a recoger las bolsas, para lo que se habilitará un camión de recogida especial. Sin embargo, Errekondo incidió en que el sistema final dependerá de las opiniones que trasladen los vecinos.
En las zonas rurales se promoverá el autocompostaje, y en Zubieta también se habilitará una zona para ese fin. Errekondo indicó que estudian que los polígonos paguen unas tasas proporcionales a la cantidad de desechos que produzcan.
-o-o-o-
Usurbil ‘jubila’ los contenedores de basura (Diario Vasco)
De la mano de San Marcos, el municipio iniciará un proyecto piloto de recogida selectiva de portal a portal
La basura regresa a la puerta de casa. Usurbil se ha propuesto jubilar los enormes contenedores verdes que ya forman parte del paisaje habitual de nuestras calles para dar paso a un sistema de recogida de portal a portal. Casi como se hacía antaño. Eso sí, con la importante diferencia de que ahora la recogida es selectiva y serán los propios vecinos quienes se ocuparán de dejarlo de esa forma en el portal.
El todavía proyecto, que espera ponerse en marcha a comienzos de 2009, fue presentado ayer en el Ayuntamiento de Usurbil, en una acto en el que la Mancomunidad de San Marcos se comprometió formalmente a devolver la competencia total de recogida de residuos al Ayuntamiento y a dotar de asesoramiento técnico y financiación al municipio para que pueda llevar a cabo su proyecto de recogida «portal a portal».
En la rueda de prensa de ayer, tomaron parte Xabier Mikel Errekondo (ANV), alcalde de Usurbil; Ricardo Ortega (EB), presidente de la Mancomunidad de San Marcos; e Imanol Azpiroz (ANV), vicepresidente de la Mancomunidad.
La iniciativa se enmarca en la exploración de alternativas a la gestión de residuos que la Mancomunidad de San Marcos está llevando a cabo desde se hicieran con las riendas de la gestión del patronato EB y ANV, formaciones contrarias a la creación de la incineradora en Zubieta, como destino final de las basuras no recicladas.
El nuevo sistema, que «abarcará a los cerca de 6.000 habitantes» de Usurbil, se inspira «en otros llevados a cabo con éxito en otras localidades europeas». Se trata de una recogida de portal a portal que, en la práctica, supondrá «la retirada de los actuales contenedores» de papel (azul), envases (amarillo) y verde oscuro (resto de basura). En su lugar, los vecinos se ocuparán de seleccionar en casa la basura y de bajarla al portal de casa repartida en bolsas y cubos.
Participación ciudadana
Según señaló ayer Errekondo, a partir de la semana que viene se abrirá «un proceso de participación ciudadana» para concretar el modo y los horarios de la recogida. No obstante, en un principio, entrarían en este modelo de recogida selectiva las fracciones de basura orgánica (restos de comida cruda, cocinada), el papel, los envases y el rechazo (el resto de basura). El vidrio se recogería utilizando los iglúes actuales.
La fracción orgánica se depositaría delante del portal en un cubo de plástico con un sistema de seguridad que impide el acceso de animales y que será facilitado por el Ayuntamiento.
El papel se recogerá en cajas o bolsas del mismo material y los envases en bolsas recicladas. El resto de residuos se bajarán al portal en bolsas de basura. En un principio, dependiendo del día de la semana se recogería un tipo de residuo distinto.
Una vez que se ponga en marcha la experiencia de Usurbil, que quiere llegar «al 80% de recogida selectiva», la Mancomunidad pretende «extender el modelo al resto de municipios» que aglutina.