Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Hernanin ere udalak atez ateko bilketa antolatu nahi du 2009an
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa
Hernaniko udala kudeatzen duen gobernu taldea -ezker abertzalekoa- 2009an herrian atez ateko hondakin bilketa plana martxan jartzekotan da. Herrian hondakinen kudeaketa eta mugikortasuna aztertzeko antolatu den Topagune Berdearen barruan aurreratu zuten asmoa, Hernaniko Kronikak jakinarazi duenez.
Atez ateko zabor bilketa gero eta gertuago dugu
Birziklapenean suspenditu egin dugu herritarrok eta zaborra pilatu egin zaigu. Duela hilabete batzuk egunkari honetan San Markos itxi ondoren, zer? galdetzen zuen artikulu batek; autokonpostatzea aukera ona dela zioen. Horrekin batera, Usurbilen martxan jarriko duten zabor bilketa sistemari begira daude aldameneko herriak, baita Hernani ere. San Markos itxi dute jadanik eta erraustegirik nahi ez bada, alternatiba egokiak bilatu eta abiarazi behar dira.
Urko Apaolaza
ARGI dago ez dakigula gure zaborra zaintzen. Urte askotako sentsibilizazio kanpainak egin diren arren, gehiago da zaborretan nahastuta lurperatzen dugun plastikoa, birziklatzera eramaten duguna baino. Eta kontenedore horitik Urnietako plastikoen klasifikazio plantara eramaten den materialaren herenak (2006an 3 milioi kilotik milioi bat) zabortegian amaitzen du, antza, ez dugulako ondo banatu. Gainera, ez gara gai izan birziklapen tasa %20tik gora igotzeko. Argi dago ez dakigula zaborrarekin zer egin, eta beraz, arazo larria dugula gainean. Hernaniko udalak Topagune Berdea izeneko egitasmoa jarri du mar-txan berriki. Egitasmo horrekin ingurumena errespetatzeko etorkizuneko proiektuez hausnartu nahi du. Jakina, horren barruan zaborraren kudeaketak berebiziko garrantzia dauka. Duela aste batzuk egin zuten lehenengo bilera, etorkizunean zaborrarekin zer egin beharko litzatekeen hitz egin eta hainbat esperientzia trukatzeko. Eta bigarrena atzo bertan izan zen; iritzi interesgarriak bildu ziren eta aurrera begira nolako pausoak eman aztertu zuten.
Zaborraren auzian, hainbat eredu
Urte batzuetatik hona zaborraren auziak eztabaida latza sortu du. Europako Batasunak araudia gogortu zuen zabortegien aurka (1999ko Direktiba) eta nabarmena zen San Markosek amaiera gertu zuela: ez zuen araudia betetzen, gainezka egiteko zorian zegoen, eta inguruko herritarren protestak gero eta ozenagoak ziren. Joan den urrian, San Markosek ateak itxi ditu. Orain, Hernaniko zaborrak (eta inguruko herrietakoak), Gipuzkoako beste zabortegietara eramaten dira, baina behin behineko irtenbidea da hori, beste zabortegiak 2012rako itxi beharko baitituzte ateak San Markosek egin duen bezalaxe.
Zer egingo dugu orain zaborrarekin? Hasieratik bi eredu nabarmendu dira: Gipuzkoako Hiri Hondakinen Planak (Aldundiak eta San Markos ez beste Gipuzkoako beste mankomunitate guztiek adostua) zaborra erraustea aurrikusten du, birziklapena albo batera utzi gabe noski. San Markos mankomunitateak (ANV eta EB alderdiek gehiengoa dute) beste sistema bati ekin dio: zaborra atez ate biltzeari. Etxean sortzen dugun zaborraren %35a organikoa da. Orain arte hondakin horrekin ez dugu, orokorrean, inolako ardurarik izan eta jarrera hori ez da batere onargarria. Horretaz jabeturik, zabor organikoa birziklatzeko (konpostatzeko) ekimenak jarri dituzte abian erakundeek. Diputazioak, esaterako, ´kontenedore marroia` sortu du hainbat herri eta auzotan. Programan izena ematen duenari ikastaro txiki bat eta giltza bana ematen zaio eta bere kabuz botatzen du zabor organikoa kontenedore berezi horretara. Zenbait lekutan emaitza onak izan ditu egitasmoak; Amaran, esaterako, auzotarren %15ak parte hartu du (1.470 familia). Diputazioaren asmoa da pixkanaka Gipuzkoa osora zabaltzea sistema hori, azkenean, Zubietan eraiki nahi duten erraustegira bidali beharreko zaborra, sortutako guztiaren %40 izan dadin. Kontenedore marroiaren egitasmo horrek badu huts nabarmena askoren ustez: herritarraren borondate zintzoan oinarritzen dela. Hau da, herritarrari ez zaio behartzen birziklapena ondo egitera, eta lehenago ere erakutsi izan dugu ez dakigula gure zaborra zaintzen.
Atez ate aldameneko herrian
Egoerak kontrol zorrotza eskatzen du, eta zaborrak anonimotasunetik ateratzea da aukeretako bat. Hain zuzen, hori da ondoan daukagun Usurbilen egingo dutena. Nola baina? Zaborra atez ate jasoz. Atez ateko zabor sistema munduko hainbat lekutan dago martxan (Dinamarkako Aarhusen, Frantziako Niorten, Australiako Canberran…). Katalunian gertuko adibidea dugu; herrialde horretako hamarnaka herritan ezarri dute bilketa modu hori eta hain zuzen, Usurbileko egitasmoa Kataluniako teknikarien laguntzarekin ari dira aurrera eramaten. Baina zer da, zehazki, atez ateko bilketa sistema? Funtsean da, zaborrontziak kaletik kendu eta etxe edo portal bakoitzean, gai ezberdinak (plastikoak, papera, organikoa…) txandakatuz biltzea egunez egun. Hondakinen poltsa eta edukiontzi txikiak udal langileek kodigo baten bidez identifikaturik dituzte eta horrek bizilaguna motibatzen du birziklapena ondo egitera. Emaitzak berehalakoak izaten dira, %20 birziklatzetik %80 birziklatzera pasatzen baita, eta sobratutako errefusa (birziklatu ezin daitekeen materiala) oso gutxi izaten da, erraustu beharrik ez izateko nahikoa. Zorroztasunez eraman beharreko bilketa da, baina horrek ez du esan nahi malgutasunik eduki ezin denik. Horrelako sistema batek herritarren parte hartzea eta neurriak adostea eskatzen du. Usurbilen azkeneko hilabeteetan bilera jendetsu mordoa egin dute (1.000 lagun inguru bildu dira) eta herri kaxkorako eta auzoetarako hartutako neurriak, esaterako, ezberdinak izan dira. Bestalde, herritarrek egindako hainbat proposamen gehitu dizkiote gestio planari, zaborra egunez biltzea (06:30etatik 08:30etara), adibidez. Edukiontzi bereziak banatuko dituzte etxe bakoitzean zabor organikoa biltzeko eta kaletik kontenedore guztiak kentzeko asmoa dute (beirarena izan ezik). Hala ere, ´larrialdi gune` batzuk jarriko dituzte herriko zenbait lekutan; zaborra nahi den egun eta ordutan eraman ahal izateko bertara, kontrol txartel batekin, beti ere. Datorren otsailean hasiko dira sistema horrekin.
Adostasunak bilatu eta politikakeriak utzi
Usurbilgo adibideak Hernani eta inguruko hainbat herrietara (Lasarte, Errenteria, Urnieta…) etor litekeenaz zantzu batzuk ematen ditu. Jakina, eredua herri bakoitzaren ezaugarriei egokitzea ezinbestekoa izango da, herritarren galdera eta zalantzei erantzutea bezalaxe. Baina, batez ere, adostasun politiko eta sozialetik etorriko da irtenbidea; horrelako arazo larri bati ezin baitzaio adostasunik gabe erantzun, eta aldi berean, ez da zentzuzkoa gai hori politikakerian aritzeko erabiltzea. San Markos itxi dute eta jadanik sumatu dugu gure poltsikoetan zabor kudeaketa sistema honen ondorio txiki bat (aurten %50 igo da). Orain, gure esku dago gure osasunean ondorio larriagorik ez jasatea eta horretarako ohitura txarrak alde batera utzi eta arduratsua izateko ordua iritsi zaigu, arazo honi ezin baitzaio izkin egin.
Gutxiago kontsumitzea, gehiago birziklatzea eta osasuna bermatzea
Udal Gobernuaren asmoa da Usurbilgo eredua 2009an Hernanin abian jartzea
Topagune BerdeaREN bigarren saioan, hondakinen kudeaketaz hitz egin zuten atzo Biterin. Hogei lagun inguruk hartu zuten parte topagunean eta Hernaniko hondakinei buruzko datuak aztertu ondoren, gaur egungo gaikako zabor bilketa sistemak dituen ahulezi eta indarguneak aztertu zituzten.
Bestak beste, ahulezia gisa ikusi dute birziklapenerako kontzientziazio falta, ingurugiroari egiten zaion kaltea, birziklatzen den horrekin jendeak duen errezeloa eta informazio eskasa, koordinaziorik ez izatea erakundeen artean… Indarguneen artean, aldiz, birziklapenean dagoen potentzialtasuna (oraindik alde haundia dagoela birziklatzeko), erraustegiaren mehatxuak jendea esnarazi duela eta eztabaida kalera eraman, Usurbilgo alternatiba abian dela…
Etorkizunerako printzipioak
Hondakinen arazoari aurre egiteko hainbat printzipio eztabaidatu eta zehaztu zituzten atzoko saioko partaideek. Hauek dira nagusienak: kontsumoa gutxitzea beharrezkoa da; hondakinak gaika bildu behar dira jatorritik; berrerabilpena sustatu behar da; gure osasuna bermatuko duen sistema izan behar du; informazioa ahalik eta ondoen erabili behar da; Udalek eduki behar dute eskumen osoa eta elkarlana sustatuko beharko litzateke beren artean; birziklapena sustatzeko sari/oztopo sistema izan behar luke.
«Usurbilen egindako lanak, gauzak asko erraztuko dizkigu»
Izaskun Txintxurreta Usurbilgo ingurumen teknikari eta Hernaniko zinegotziak Usurbilen martxan jarri nahi duten sistema azaldu zuen jendaurrean. Bere esanetan helburua ez da hondakinak gaizki biltzen dituenari isunak eta zigorrak jartzea, baizik eta hondakinak ondo birziklatzen erakustea.
Horrez gain, Hernaniko Udal Gobernuak dituen asmoen berri ere eman zuen Txintxurretak. Azaldu zuenez, Usurbilgo ekimena hartuko dute eredu eta 2009an sistema hori Hernanin jartzea nahi lukete: ´Usurbilgo eredua edukita lan asko aurreratu daiteke, gauzak asko erraztuko dizkigu`, esan zuen. Atez ateko sistemak Hernani bezalako herri haundietarako ere balio duela azpimarratu zuen udal ordezkariak: «Ez gara ezer asmatzen ari, Italian 200.000 biztanleko hirietan egiten da». Atez ateko bilketaren defendatzaileek diote ondo birziklatuz gero ez dela zertan hondakinik erraustu behar: «Demostratu nahi dugu ez dugula hondakinik erraustegira eramateko».