Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. Kronika berean jakin dugu Usurbilen Atez Ateko sistema nola dabilen ikustera ere ez dela arrimatu Gipuzkoako Diputaziotik inor.
Urtean 260 mila tona zabor erretzeko doitu dute errauste planta (Berria)
Mikel Peruarena.
Hiru urte barru, 2013an, Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko dituzte; hondakinak beste era batean kudeatzen hasi beharko du herrialdeak, beraz. GHP Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarentzat eta Diputazioarentzat, hondakinak kudeatzeko sistema berriaren ardatzetako bat izango da Zubietako errauste planta, Usurbil eta Lasarte artean. Urtean 260.000 tona zabor erretzeko prestatutako egitura diseinatu du partzuergoak. 2000. urteaz geroztik -288.000 tona hondakin joan ziren, zuzenean, zabortegietara urte hartan- oso gutxi jaitsi da gaika biltzen ez den zaborraren kopurua Gipuzkoan -2008an 267.000 tona bota ziren-, eta kopuru horiek hartzeko prestatu dute Zubietako errauste plantaren diseinua. Konparaziorako, Zabalgarbiko errauste plantak 240.000 tona zabor inguru erretzen ditu Alonsotegin (Bizkaia).
Lanean hasteko zain dago partzuergoa. Batetik, egitasmoarentzako finantzabideak lotzen ari da; bestetik, errauste planta eraikitzen hasteko beharrezko duen ingurumen baimen bateratua jaso behar du. Ainhoa Gonzalez partzuergoko kudeatzaileak espero du martxorako iritsiko dela. Astelehenean amaitu zen egitasmoari helegiteak aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak proiektua onesten badu, lehenbailehen hasiko da partzuergoa lanean, Zubietako mendietan lurrak mugitzen, uda honetan bertan, ahal badu. Ingurumen baimena eskatzeko txostenarekin batera, lurrak mugitzeko ikerketa eta azterketa geoteknikoak ere egin ditu partzuergoak, baimena jaso orduko lanak lehiaketara ateratzeko moduan egoteko.
Partzuergoak hiru ardatz izan ditu kontuan errauste plantaren egitasmoa zehazterako, Gonzalezek dioenez: «Ahalik eta eragin txikiena izatea, kokatzen den lekuan ahalik eta gehien integratzea, eta teknologia onena erabiltzea». Eraikinaren kokapena, norabidea eta itxura aldatu egin dituzte hasierako proiektua zenetik oraingora. «Lehen beste leku batean zihoan, eta mendiari dezente eragiten zion», azaldu du Gonzalezek. Tximiniaren keak norantz egingo duen ere aztertu dute.
Zailena kokapena hobetzea izan dela nabarmendu du partzuergoko kudeatzaileak: «Kontuan izan behar dugu mendian gaudela, naturaz inguratuta, eta herriguneak ere gertu daudela. Nahi duguna begientzako inpaktua ahalik eta txikiena izatea da». Errauste plantako tximinia 50 metro luze da, baina Gonzalezek ziurtatu du Lasarteko eta Usurbilgo erdiguneetatik ez dela ikusiko. Artzabaletako gainak eta eraikinaren egiturak estaliko dute tximiniaren %90. Teilatu gainetik bost metro agertuko da tximinia. Eraikina mendian sakonago kokatzeko, 165.000 metro kubo lur mugituko dituzte, lurraren egungo maila baino 30 metro sakonago kokatzeko.
Europako esperientzia
Errauste plantak erabiliko dituen teknologiak ere aztertu eta hautatu ditu partzuergoak. «Aurkeztu ditugu gure ustez egokienak diren teknologiak, atmosfera, ura, zarata eta eremu guztietako eragina murrizteko. Aldi berean, errendimendu handiena izango duten teknologiak begiratu ditugu, energia gastua murrizteko», azaldu du Gonzalezek: «Legeak ezarritakoen oso azpitik egongo dira isuriak». Errauste plantetan erabili beharreko teknologiei buruz Europako Batasunak xedatua duenera lotu direla zehaztu du, eta Europan hainbat errauste planta bisitatu dituztela, egitasmoa finkatzeko. Austrian, Belgikan, Espainian, Frantzian, Italian eta Suedian egon dira, besteak beste. Horrez gain, erraustean «punta-puntakoak» diren bi ingeniaritza enpresarekin ari da lanean partzuergoa, bat Belgikakoa, bestea Herrialde Katalanetakoa.
Errauste plantara «erreusa besterik ez» dela iritsiko argitu du Gonzalezek. Alegia, birziklatu edo beste erabilerarik eman ezin zaien hondakinak erreko direla -Diputazioaren arabera, hondakinen %43-. «Egin dugu errauste planta, beharrak ikusita, aurrez beste programa guztiak ezarrita: prebentzioa, birziklatzea eta konpostatzea». Bestalde, hondakinak erraustetik energia elektrikoa sortzeko teknologiak erabiliko ditu errauste plantak. Urtean 194.000 megawatt sortuko ditu, gutxi gorabehera. Partzuergoak azaldu du 40.000 familiaren urteko energia kontsumoa ase dezakeela kopuru horrek.
Labean erre aurretik, bestalde, tratamendua jasoko dute zaborrek. Lehenik, hezetasuna kenduko diete, berotzeko ahalmena bizkortzeko eta hondakinak «homogeneizatzeko». Horrekin batera, metalak bereiziko dizkiete hondakinei, «hartara partikula gutxiago isurtzen baita atmosferara». Sistema katalitiko bat ere izango du errauste plantak, karbono eta bestelako gai arriskutsuen isuriak «maila minimoetara» gutxitzeko. «Sistema katalitiko horrek dioxinen isurtzea ere minimoetara murriztuko du», adierazi du Gonzalezek: «Edozein industria jarduerak hori du; azkenean, beti gertatzen dira isuriak eta zaratak eta… Kontua da eragina murriztea». Zubietako errauste plantak ez duela urak eta lurra kutsatzeko arriskurik zehaztu du, «ziklo itxia» baitu. Zabalgarbin, izan ziren isurien antzekorik gertatzeko beldurrik ez du Gonzalezek: «Errauste planta honek puntako azken teknologia izango du».
Finantzabideak lotzeke
Egitasmoa finantzatzeko iturriak lotzea da partzuergoaren beste erronka handia. Hiru oin ditu proiektuaren finantzaketak, eta oraingoz baten parte-hartzea dago bermatua, Gipuzkoako Diputazioarena. Europako Inbertsio Bankuarekin negoziatzen ari da erakundea, egitasmoa finantzatzeko aukerak aztertzen. Eta aurrekontuaren hirugarren partea ixteko, banku eta aurrezki kutxa batzuekin ari direla negoziatzen azaldu du Gonzalezek: «Horretan ari gara, baina ez dago ezer itxita. Espero dezagun hilabete batzuetan zer edo zer zehatzagoa jakitea». Errauste planta eta hondakinak kudeatzeko gainerako azpiegitura berriak egiteko 400 milioi euro behar ditu partzuergoak.
Diru hori ez da behar errauste planta egiteko bakarrik. Gonzalezek argitu du hondakinen kudeaketarako planaren ardatz guztiak daudela martxan. Heldu den astean, ondo bidean, hondakinen transferentzia berri bat eraikitzeko lanak banatuko ditu partzuergoak. Debabarrenean kokatuko da, eta aurten eraikitzeko asmoa du. «Beste mankomunitateekin ere ari gara lanean, proiektu guztia garatzeko». Bestalde, gai organikoak kudeatzeari buruz, beste ingeniaritza enpresa batekin ari da lanean partzuergoa. Harekin aztertuko dute beharrezko ote den herrialdean beste konpostatzeko planta bat egin, edo biometanizaziorako planta bat beharko den, Gonzalezek dioenez: «Lanean ari gara alor guztietan».
53.429Sei urte barru Diputazioak konpostatu nahi dituen zabor tonak. 2016rako helburua jarria du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 53.429 tona zabor organiko konpostatzeko. Europako Batasunak eskatutako helburuei erantzuten die kopuru horrek.
2.075
Errauste plantaren aurkako taldeek aurkeztutako helegiteak. Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Plataformen Koordinakundeak 2.075 herritarren helegiteak aurkeztu zizkion astelehenean Eusko Jaurlaritzari, Zubietako errauste plantaren proiektuaren aurka.
4.000
Erreusa pilatzeko lekua, metro koadrotan. Zubietako errauste plantaren egitasmoan 4.000 metro koadroko eremua hartuko du erreusaren biltegiak. Zaborrak erre osteko hondakin erabilezinak pilatzea beste aukerarik ez dago. 80.000 tona jasotzeko lekua izango du.
125
Partzuergoak zabor tonako kobratzen duen tasa, eurotan. Udalek dute zaborrak bildu eta transferentzia lekuetara eramateko ardura. Hortik aurrerako kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren gain gelditzen da, eta zabor tonako 125 euro kobratzen du.
-o-o-o-
Errauste plantaren proiektu berria ezkor hartu du Imanol Azpirozek, San Markoko mankomunitateko presidenteordeak. Diputazioaren jardunaren atzean «enpresa boteretsuen» interesak ikusten ditu
Bisitarik ez Usurbilera
M. Peruarena.
Beti esaten dute teknologikoki hori dela egokiena, ez duela arriskurik izango, baina inork ez du etxe ondoan nahi». Errauste plantaren proiektua ezkor hartu du Imanol Azpirozek, San Markoko Mankomunitateko presidenteordeak. Uste du hasieratik, planta sei bat herritan jar zitekeela aipatu zenetik, «trakeskeriak» pilatu direla egitasmoaren inguruan, eta ez du hobetzeko bidean ikusten. Zubietan ere, lehendabizi pentsatu zen lekutik 500 metro mugitu zen plantaren kokalekua, «Lasarte-Oriako alkatea lasaitzeko»,
Azpirozen esanetan: «Ikusten ez bada, haientzat ja ez dauka eraginik». Baina begietaratzen ez diren arriskuak ere ikusten dizkio Azpirozek errauste plantari, ingurumena kutsatzeko eta pertsonen osasunari kalte egiteko arriskuak. «Teknologikoki kristorena izango dela esaten dute. Zabalgarbikoak ere hala izan behar zuen!», adierazi du. Egitasmoa bideragarria izan dadin partzuergoak «egundoko tranpak» egin dituela salatu du: plantan erraustuko diren zabor klaseak, ontzi motak, kopuruak… ez direla egiazkoak. Oroitarazi du, bestalde, industria arriskutsuak ezin direla egon herri guneetatik 2.000 metro baina gutxiagora, «nahiz eta haiek esan lege horrek ez diela eragiten». Iruditzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hondakinen Partzuergoa legeak urratuz ari direla aurrera egiten, errauste planta egitea xede bakar dutela.
Aldundiaren eta partzuergoaren konpostatzeko egitasmoak «gezur hutsa» direla salatu du, eta adibidea eman: «2002an, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala onartu zenean, ez zuten erabaki zabor organikoa gaika biltzea, nahiz eta legeak horretara behartu 5.000 biztanle baino gehiagoko herrietan. Baina bai erabaki zuten errauste planta beharrezko zela». Horregatik, uste du «itxura emateko» direla bosgarren edukiontzian zabor organikoa biltzeko Diputazioaren programak. Edukiontzia jarri den herrietan eginiko probetan, gehienez, biztanleen %14k parte hartu dutela azaldu du Azpirozek: «Horrek esan nahi du, onenean ere, %86k jarraitu dutela zaborra nahastuta ateratzen, eta horixe nahi dute». Zaborra ez bereiztea, alegia, errauste plantak erregaia izan dezan. Seiehun kilo hartzeko ahala duten ontzietan, 50 kilo jaso dituzte, gehienez ere, bilketa egiteko orduan: «Horrek zer esan nahi du? Haizea bildu dutela». Azpirozi garestiegi iruditzen zaio biztanleen % 14rentzat aparteko bilketa antolatzea: «Astakeria da».
«Sistemarik garestiena» errauste planta dela eta, Azpirozek adierazi du partzuergoak «gipuzkoar guztiak» behar dituela hura finantzatzeko, udal handienetik txikiraino». Udalei hartutako hondakinak kudeatzen ditu orain partzuergoak, eta tasak igo egin dizkie udalei: «Mankomunitateak eta udalak nahi gaituzte lan zikina egiteko, hondakinak biltzeko». Azpirozek uste du hondakinak kudeatzeko azpiegitura guztiak «kontrolpean» nahi dituela partzuergoak, eta udalen autonomia urratzen ari dela: «Diru pila bat dago hemen. Sektoreko enpresa boteretsuak daude hor, agintzen, eta hor dabiltzan politikariak haien esanetara daude».
Konpostatze planta, geldirik
San Markoko Mankomunitatea eta Usurbilgo Udalak badute konpostatze planta bat egiteko asmoa, baina epaitegiek geldiarazi dute, «hirigintza arloko aitzakia batekin», Azpirozen esanetan. Partzuergoak iazko bi konpostatze planta egin behar zituela adierazi du, baina ez dituela eraiki: «Ez haiek egin, eta ez besteei utzi. Besteei sekulako betebehar pila jartzen digute; beti haiek dute azken hitza, eta gero ez dira gai ezer egiteko ganoraz».
Azpirozi ulertezina egiten zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaririk Usurbilera oraindik joan ez izana, atez ateko gaikako bilketa ikustera. Hainbat udal ordezkari izan direla ohartarazi du Azpirozek, baita Bizkaikoak ere, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkariak abenduan joan dira, sistema ezagutzera. Diputazioa, ordea, atez atekoaren aurka «indar guztia» egiten ari dela uste du Azpirozek: «Ez dira azaldu ere egin, ez dute ezer jakin nahi».